8 research outputs found

    Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak: teoria

    Get PDF
    Helburuak: Testu-liburu honen helburua bikoitza da, 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak' (2001eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoetako 2. mailan irakasten zena) eta 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak I' (1995eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritzako 2. mailan irakasten zena) irakasgaietako ikasleentzat (hortaz, ikasketarako) zein irakasleentzat (hots, irakaskuntzarako) lagungarri izatea. Horregatik, ikasgelan azaldutako kontzeptuen kontsultarako testu-liburutzat har daiteke. Norentzat izan daiteke baliagarria: 2001eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoetako 2. mailan irakasten zen 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak' eta 1995eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritzako 2. mailan irakasten zen 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak I' irakasgaietako ikasleentzat zein irakasleentzat.Aipatutako irakasgaietako kontzeptuak sei kapitulutan sailkatu dira, konplexutasunaren arabera: 1.- DATU-SAREAK: Telekomunikazio-sare kontzeptuaren oinarriak aurkezten dira gai horretan (hots, elementu fisikoak, logikoak, egiturak eta teknologia garrantzitsuenak). Telekomunikazio-zerbitzuen definizio eta adibide esanguratsuak ere laburbiltzen dira, baita elkarrekin alderatu ere. Azkenik, beste kapituluetan hain garrantzitsuak diren OSI erreferentzia-eredua eta TCP/IP arkitekturak ere azaltzen dira. 2.- LOTURA-MAILA: OSI erreferentzia-ereduko lotura-mailaren azterketa da gai hori, HDLC protokoloa oinarritzat hartuta. 3.- SARE-MAILA: gaia OSI erreferentzia-ereduko sare-mailaren ingurukoa da, X.25 PLP eta IP protokoloen eskutik. 4.- LAN SAREAK: LAN edo eremu lokaleko sareen beharrizanak, IEEE erakundearen zehazpenak eta 802 protokoloak aztertzen dira. 5.- WAN SAREAK: WAN edo eremu zabaleko sareen azterketarako gaia da, horietarako protokolo garrantzitsuenen osaera eta funtzionamendua azaltzen dituena. 6.- SARE-INTERKONEXIOA: Telekomunikazio-sareen elkarlanerako beharrizanen zehazpena, ekipamendu motak eta egokiena erosteko jarraitu beharreko metodologia irakasten dira. Irakasgaiaren konplexutasuna dela eta, liburu honen lagungarri gisa ariketa-bilduma ere argitaratu dugu: TELEKOMUNIKAZIO-SARE ETA ZERBITZUAK: Ariketa ebatziak

    Hauteskunde unibertsal eta askeak telematikaren eskutik?

    Get PDF
    Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) berriek, demokraziaren kontzeptua asko hobetu dezakete, gizartearen partaidetza moduak areagotuz. Hauteskunde prozesuak dira partaidetza modu horien artean zabalduenak, hiritarren iritziak zuzenean jasotzeko erabiltzen direnak. Azken hamarkadetan, hauteskunde prozesuak IKTekin hobetzen dituzten sistema berriak proposatu dira; telematika arloan erronka berriak ekarri dituzte sistema horiek. Edozein hauteskundek, demokratikotzat joko bada, unibertsaltasun-, berdintasun-, askatasun- eta sekretu-printzipioak betetzen dituen boto-sistema erabili behar du. Gure ikerketa, Internet sarearen erabilera egiten duten "Boto-Sistema Elektronikoa " deiturikoen analisiarekin hasi genuen. Analisi horren ondorioz, gaur egungo Internet Darabilten Boto-Sistema elektronikoetan, gehienbat berdintasun- eta sekretuprintzipioak helburu dituzten propietateak betetzen direla ikusi genuen. Hortaz, unibertsaltasun- eta askatasun-printzipioak ere besteak bezain garrantzitsuak izanik, horietarako beharren azterketa eta proposamenak landu ditugu. Unibertsaltasun eta askatasunaren azterketa eta proposamen horiek berdintasun eta sekretu-printzipioak ahaztu gabe egin behar direnez, Internet Darabilen Boto Sistema Elektroniko oso bat zehaztu dugu. Gure proposamenen balioa erakusteko, Europar Kontseiluak Boto-Sistema Elektronikoetarako aurkeztutako segurtasun helburuak betetzearen azterketa egin diogu diseinatutako sistemari. Azterketa horren sakontasuna, sistemaren telekomunikazio-protokoloaren egiaztapenarekin osatu dugu, Internet erabiltzearen arriskuak gainditzeko. Ondorioz, beste edozein zerbitzu telematiko bezain seguru edo arriskutsua den Internet Darabilen Boto Sistema Elektronikoa definitu dugu eta bertan beste hainbatetan ere erabil daitezkeen Unibertsaltasun eta askatasunerako proposamenak batu ditugu

    Zibererasoetatik babesteko, hacking etikoaren balioa

    Get PDF
    2020an, teknologiak bultzatutako gizarte batean bizi gara, eta datuak komunikatzeko sistemak funtsezkoak bihurtu dira gure eguneroko bizitzaren alderdi guztietan. Covid19-k erakutsi digu ezagutzen ez dugunak eszenatoki eta bizimodu berrietara eraman gaitzakeela, duela hilabete batzuk imajinatu ere ezin genituen lekuetara. Gaur egun, pertsonen, enpresen eta erakundeen arteko harremanak inoiz baino gehiago oinarritzen dira telekomunikazio-sareetan, eta, beraz, zibersegurtasun sofistikatuaren beharra oso garrantzitsua bihurtzen ari da gero eta handiagoak diren zibererasoetatik babesteko. Enpresak eta erakundeak diru kopuru handiak inbertitzen ari dira beren segurtasun zibernetikoan. Egoera horretan, hacking etikoa ohiko tresna bihurtu da behar den segurtasun-maila zehazteko. Hacking etikoaren helburua da sare informatikoetan ahuleziak eta kalteberatasunak aurkitzea, hackerrek sareetan sartzeko eta softwarearen ahuleziak azaltzeko erabiltzen dituzten ezagutza eta tresna berberak erabiliz. Dibulgazio-artikulu honek hacking etikoa zer den, zer onura dituen eta zergatik den beharrezkoa azaltzen du. Hacking etikoari buruzko artearen egoera bat aurkezten du, eta erakusten du enpresek eta erakundeek nola inplementa lezaketen hacking etikoa, sarbide-testetan (Penetration Testing Execution Standard, PTES) oinarritutako metodologia erabiliz.; In 2020, we are living in a technology driven society where data communication systems have become essential in all aspects of our daily life. Covid19 has shown us that the unknown can take us to new scenarios and ways of life that we could not even imagine months ago. Nowadays, relationships between people, companies, and institutions are based more than ever, on telecommunication networks and thus the need for sophisticated cybersecurity is becoming extremely important to protect us from ever-increasing cyber-attacks. Companies and institutions are investing substantial amounts of money in their own cybersecurity. In this scenario, ethical hacking has become a frequent tool to determine the needed security-level. Ethical hacking aims to find weaknesses and vulnerabilities in computer networks, using the same knowledge and tools that hackers use to penetrate networks and expose software vulnerabilities. This disclosure article describes what ethical hacking is, its benefits and why it is needed. It presents a state of the art about ethical hacking and shows how companies and institutions could implement ethical hacking using a methodology based on Penetration Tests (Penetration Testing Execution Standard, PTES)

    Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak: teoria

    Get PDF
    Helburuak: Testu-liburu honen helburua bikoitza da, 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak' (2001eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoetako 2. mailan irakasten zena) eta 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak I' (1995eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritzako 2. mailan irakasten zena) irakasgaietako ikasleentzat (hortaz, ikasketarako) zein irakasleentzat (hots, irakaskuntzarako) lagungarri izatea. Horregatik, ikasgelan azaldutako kontzeptuen kontsultarako testu-liburutzat har daiteke. Norentzat izan daiteke baliagarria: 2001eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoetako 2. mailan irakasten zen 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak' eta 1995eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritzako 2. mailan irakasten zen 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak I' irakasgaietako ikasleentzat zein irakasleentzat.Aipatutako irakasgaietako kontzeptuak sei kapitulutan sailkatu dira, konplexutasunaren arabera: 1.- DATU-SAREAK: Telekomunikazio-sare kontzeptuaren oinarriak aurkezten dira gai horretan (hots, elementu fisikoak, logikoak, egiturak eta teknologia garrantzitsuenak). Telekomunikazio-zerbitzuen definizio eta adibide esanguratsuak ere laburbiltzen dira, baita elkarrekin alderatu ere. Azkenik, beste kapituluetan hain garrantzitsuak diren OSI erreferentzia-eredua eta TCP/IP arkitekturak ere azaltzen dira. 2.- LOTURA-MAILA: OSI erreferentzia-ereduko lotura-mailaren azterketa da gai hori, HDLC protokoloa oinarritzat hartuta. 3.- SARE-MAILA: gaia OSI erreferentzia-ereduko sare-mailaren ingurukoa da, X.25 PLP eta IP protokoloen eskutik. 4.- LAN SAREAK: LAN edo eremu lokaleko sareen beharrizanak, IEEE erakundearen zehazpenak eta 802 protokoloak aztertzen dira. 5.- WAN SAREAK: WAN edo eremu zabaleko sareen azterketarako gaia da, horietarako protokolo garrantzitsuenen osaera eta funtzionamendua azaltzen dituena. 6.- SARE-INTERKONEXIOA: Telekomunikazio-sareen elkarlanerako beharrizanen zehazpena, ekipamendu motak eta egokiena erosteko jarraitu beharreko metodologia irakasten dira. Irakasgaiaren konplexutasuna dela eta, liburu honen lagungarri gisa ariketa-bilduma ere argitaratu dugu: TELEKOMUNIKAZIO-SARE ETA ZERBITZUAK: Ariketa ebatziak

    Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak: ariketa ebaitziak

    Get PDF
    Helburuak: Ariketa-bilduma honen helburu nagusia bikoitza da, 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak' (2001eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoetako 2. mailan irakasten zena) eta 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak I' (1995eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritzako 2. mailan irakasten zena) irakasgaietako ikasleentzat (hortaz, ikasketarako) zein irakasleentzat (hots, irakaskuntzarako) lagungarri izatea. Horregatik, teorian ikasitako kontzeptuen aplikazio praktikoa islatzen duten ariketak dira bilduma honetakoak. Aipatutako irakasgaien konplexutasuna dela eta, liburu hau, 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak: Teoria' testu-liburuaren lagungarri gisa argitaratu dugu. Norentzat izan daiteke baliagarria: 2001eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoetako 2. mailan irakasten zen 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak' eta 1995eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritzako 2. mailan irakasten zen 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak I' irakasgaietako ikasleentzat zein irakasleentzat.Liburuak 12 ariketaren enuntziatuak zein ebazpenak biltzen ditu, gehienak lehen adierazitako irakasgaien azterketetan agertutakoak. Liburuaren helburu didaktikoa dela eta, ebazpenak azterketetan erantzun behar litzatekeen baino harago doaz, azalpen landuekin; gainera, telekomunikazio-sare errealetan geratzen den bezala, askotan ez dira planteatutako arazoaren konponbide bakarra. Ariketak konplexutasunaren arabera sailkatuak daude, irakasgaietan teoria azaltzeko erabilitako ordenari jarraituz, zerrenda honetan erakusten den moduan: 1. eta 2. ariketak: konexioa darabilten eta ez darabilten telekomunikazio-sareen oinarriak lantzen dituzte, hurrenez hurren. 3. eta 4. ariketak: konexioa darabilten telekomunikazio-sareen funtzionamendua, X.25 protokoloaren zatikatzea, sare-akatsekiko portaera, bideratze-taula hobetuetarako aukerak eta abar lantzen dituzte. 5. ariketa: LAN sareen helbideratzea eta TCP zein IP zatikatzeak aurkezten ditu. 6. ariketak: LAN eta WAN sareak konbinatzen dituen lehen ariketa da, konexioa darabilten eta ez darabilten telekomunikazio-sareen interkonexioaren paradigma modura. Hor, zehazki IP eta X.25 protokoloetako zatikatzeak gertatzen dira. 7. eta 8. ariketak: horietan ere, LAN eta WAN sareen elkarlana azaltzen da, TCP eta X.25 zatikatzeetan sakonduz. Kontuan izan behar da ariketa hauek, TCP zatikatzeekin egin beharrean, IP zatikatzeekin ere egin daitezkeela. 9. ariketa: zatikatzeak alde batera utzi, eta mailen arteko komunikazioaren deskribapenean murgiltzen da, IP, ARP, 802.2, 802.3 eta PPP protokoloak landuz. 10. ariketa: 7. eta 8. ariketen antzekoa da, baina interkonexiorako gailuen funtzionamenduari buruzko galdera bat ere badu. 11. ariketa: IP eta X.25 zatikatzeekin jarraituz, UDP eta PPP protokoloen funtzionamendua aztertzen du. 12. ariketa: azken ariketa honetan, zenbait interkonexio-arazo konpontzeko behar diren gailuei ematen zaie garrantzia, ikasleari horiek hautatzeko eskatuz. Ariketaren atal garrantzitsuak dira sare-eskemak eta makinen protokolo-pilak marraztea, eta protokoloen funtzionamenduaren deskribapena egitea

    Irakaskuntzarako sistema birtualen eredu teknologikoa

    No full text
    Informazio eta Komunikazio Teknologiak maila guztietako irakaskun-tza aldatzen ari dira erabat, unibertsitatean zein oinarrizko hezkuntzan, eta, noski, etengabeko prestakuntza ere ez da ahaztu behar [1]. Unibertsita-teetako, ikastoletako eta eskoletako irakasleek, ikasleek eta administrazioko langileek egunero erabiltzen dituzte Informazio eta Komunikazio Teknologiak, hezkuntza-arloan dauden langile guztiei aukera berriak eskainiz. Informazioan eta ezagueran oinarritutako mundu berri honetan, gure gizartea hobetzeko ondo prestatutako jendea behar da. Helburu hori lortzeko, Informazio eta Komunikazio Teknologiek unibertsitateek eta enpresa pribatuek erabil ditzaketen tresna egokiak eskaintzen dituzte. Gaur egun, merkatuan dauden irakaskuntza birtualerako tresnak asko dira. Artikulu honetan horrelako tresna batzuk aztertu eta gero, irakaskun-tzarako sistema birtualen eredu teknologikoa aurkeztu nahi da
    corecore