Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak: teoria

Abstract

Helburuak: Testu-liburu honen helburua bikoitza da, 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak' (2001eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoetako 2. mailan irakasten zena) eta 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak I' (1995eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritzako 2. mailan irakasten zena) irakasgaietako ikasleentzat (hortaz, ikasketarako) zein irakasleentzat (hots, irakaskuntzarako) lagungarri izatea. Horregatik, ikasgelan azaldutako kontzeptuen kontsultarako testu-liburutzat har daiteke. Norentzat izan daiteke baliagarria: 2001eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoetako 2. mailan irakasten zen 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak' eta 1995eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritzako 2. mailan irakasten zen 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak I' irakasgaietako ikasleentzat zein irakasleentzat.Aipatutako irakasgaietako kontzeptuak sei kapitulutan sailkatu dira, konplexutasunaren arabera: 1.- DATU-SAREAK: Telekomunikazio-sare kontzeptuaren oinarriak aurkezten dira gai horretan (hots, elementu fisikoak, logikoak, egiturak eta teknologia garrantzitsuenak). Telekomunikazio-zerbitzuen definizio eta adibide esanguratsuak ere laburbiltzen dira, baita elkarrekin alderatu ere. Azkenik, beste kapituluetan hain garrantzitsuak diren OSI erreferentzia-eredua eta TCP/IP arkitekturak ere azaltzen dira. 2.- LOTURA-MAILA: OSI erreferentzia-ereduko lotura-mailaren azterketa da gai hori, HDLC protokoloa oinarritzat hartuta. 3.- SARE-MAILA: gaia OSI erreferentzia-ereduko sare-mailaren ingurukoa da, X.25 PLP eta IP protokoloen eskutik. 4.- LAN SAREAK: LAN edo eremu lokaleko sareen beharrizanak, IEEE erakundearen zehazpenak eta 802 protokoloak aztertzen dira. 5.- WAN SAREAK: WAN edo eremu zabaleko sareen azterketarako gaia da, horietarako protokolo garrantzitsuenen osaera eta funtzionamendua azaltzen dituena. 6.- SARE-INTERKONEXIOA: Telekomunikazio-sareen elkarlanerako beharrizanen zehazpena, ekipamendu motak eta egokiena erosteko jarraitu beharreko metodologia irakasten dira. Irakasgaiaren konplexutasuna dela eta, liburu honen lagungarri gisa ariketa-bilduma ere argitaratu dugu: TELEKOMUNIKAZIO-SARE ETA ZERBITZUAK: Ariketa ebatziak

    Similar works