238 research outputs found

    Itzulpengintza eta terminologia: terminoen erauzketa eta azterketa euskarara itzulitako testu zientifiko batean

    Get PDF
    “Itzulpengintza eta terminologia: terminoen erauzketa eta azterketa euskarara itzulitako testu zientifiko batean” izeneko Gradu Amaierako Lan (GRAL) honek helburu du ingelesetik euskarara itzulita dagoen testu zientifiko bateko terminologia erauztea, Erauzterm izeneko terminoak erauzteko tresna erdi-automatikoaz baliatuz, eta erauzitako terminoen itzulpen-azterketa egitea. William Nessek ingelesez idatzitako Introduction to terminology liburua eta haren euskarazko bertsioa, Mineralogiaren hastapenak, erabili ditut lan honetan. Mineralogiako eduki garrantzitsuenak biltzen dituen liburu zabal eta osoa da, berezitua, unibertsitatean askotariko mineralogia-ikasketak egiten dituzten ikasleei zuzenduta baitago. Liburu hori erabiliz, geologia arloko, eta espezifikoki, mineralogiako terminologia biltzeko aukera izan dut. Hala ere, liburu lodia eta luzea zenez, lehen kapitulura mugatu dut aztergaia, kapitulu guztien azterketa egiteak GRAL honen muga nabari gaindituko lukeelako. Lehen 90 orrialdeetako terminologia landu dut beraz. Liburu hori hainbat arrazoirengatik aukeratu dut: zientzia arloko diziplinetan geologia da interes gehien pizten zidan gaia; jatorrizko liburuaren eta itzulpenaren kopia lortzeko eskuragarritasuna nuen; eta itzultzaile eta hizkuntza-begirale baten arteko lana izan zen. Bi zatitan egituratu dut nire lana. Lehenik, terminologiaren arloko oinarrizko edukiak eta oinarri teorikoa azaldu ditut lan praktikoa egiten hasi aurretik: terminoak zer diren, terminologiaren historia, terminologia teoria desberdinak, itzulpengintza eta terminologiaren arteko erlazioa, euskal terminologiaren historia eta egoera, eta terminoak euskaratzeko zailtasunak eta irtenbideak. Bigarren zatia praktikoa izan da. Erauzterm izeneko programa erdi-automatikoaz baliatu naiz Mineralogiaren hastapenak liburuko lehen kapituluko terminologia erauzteko. Programa erdi-automatikoak erauzitako hitz bateko, biko eta anitzeko termino-hautagaiak eskuz banaka-banaka onartu edo baztertu ditut lehendabizi, eta ondoren, hautatutako termino guztien lagin txiki batekin azterketa-lan bat egin dut. Alde batetik terminoen aldakortasuna aztertu dut. Beste aldetik, itzultzaileek terminoak ingelesetik euskarara ekartzeko erabili dituzten baliabideak sailkatzen saiatu naiz. Azkenik, egindako azterketa-lanetik nire ondorioak atera ditut

    Feminismoa eta euskal itzulpengintza. Kasu baten azterketa, frantsesetiko itzulpenetan.

    Get PDF
    Feminismoa geroz eta arlo gehiagotan aplikatzen da, eta itzulpengintzari ere aplikatu izan zaio. Lan honetan feminismoa eta euskal itzulpengintza lotzen saiatuko gara, bi gai horiek bil ditzaketen aztergai ugarietatik bat landuz. Erabaki dugu lan hau modu deskriptiboan eta bi zatitan egitea. Lehen zatian, itzulpen teoria feministei buruz arituko gara, lehenik orokorrean, teoria horien hastapenak aipatuz Quebec-en 1980ko hamarkadan, geroztik nola garatu diren, zenbait autore garrantzitsu aipatuko ditugu, zein izan diren haien ondorioak, zein diren proposatzen dituzten itzulpen-estrategiak, eta labur-labur aipatuko ditugu, baita ere, egin zaizkien kritikak. Ondotik, saiatuko gara islatzen teoria horiek euskal itzulpengintzan izan duten oihartzuna. Orain arte, euskaraz askorik landu ez den gaia da, eta gainera, horri buruz idatzitakoak ez daude berariaz inon jasota. Hortaz, gaiari buruz bildu ditugun testuak xeheki aipatuko ditugu lan honetan. Bigarren zatiari dagokionez, kasu-azterketa bat egingo dugu. Feminismoa eta euskal itzulpengintza gaiak barne hartzen dituen adibide bat aztertuko dugu: 2017an argitaratutako saiakera feminista baten itzulpena, hain zuzen ere. Jatorrizko liburua Virginie Despentes feminista frantsesarena da, King Kong Théorie izena du, eta 2006an argitaratu zen. Euskarazko itzulpena, berriz, King Kong Teoria, 2017koa da. Eskafandra bilduma feministaren barnean argitaratu zen (Jakin eta Elkar), eta Itziar Diez de Ultzurrunek itzuli zuen. Saiakerak oihartzun handia izan du gurean, eta hori izan da hautatzearen arrazoi bat. Gure xedea da 2017ko argitalpen hori bere osotasunean aztertzea. Lehenik, itzulpenaren testuingurua eta aurretikoak aztertuko ditugu, eta ikusiko dugu azken bi urteetan egitasmo berriak loratu direla euskal argitaletxeen munduan saiakera feministak argitaratzeko nahiarekin. Bestalde, Itziar Diez de Ultzurrun itzultzaileak gaiarekin duen lotura ere aipatuko dugu. Ondotik, itzulpen-prozesuan murgilduko gara, eta itzultzaileak izandako zailtasunak eta erronkak aipatuko ditugu, baita itzultzerakoan egin zituen hautuak ere, tartean saiakerako kapituluen izenburuak, erreferentziak, Despentesen estiloa... Azkenik, itzulpen horrek izandako harrerari buruzko zenbait zertzelada emango ditugu, tartean prentsan agertu diren kritikak, irakurle-taldeetan izan duen eragina, edota liburuarekin lotuta antolatu diren ekimenak

    Hizkuntza-aldaeren itzulpena ikus-entzunezko testuetan

    Get PDF
    Ingelesetik euskarara egindako hizkuntza-aldaeren itzulpena aztertzen da ikus-entzunezko testuetan.Artikulu honen helburua ingelesetik euskarara itzuli diren ikus-entzunezko produktuetan azaltzen diren hizkuntza-aldaerak ikertzea da eta lanean hizkuntza-aldaera horiek euskaraz nola itzuli diren aztertu da. Hizkuntza-aldaeren gaia oso zabala da eta, gaia behar bezala kokatzeko, lehendabizi aldaera horiek definitu dira eta aldaerak irizpide batzuen arabera sailkatu dira. Aldaerak edozein testutan ager daitezke eta itzultzailearen lana jatorrizko bertsioan sortutako efektua itzulitako testuan islatzea izango da eta, kasu batzuetan, erabaki hori hartzea ez da lan samurra izango, xede-hizkuntzan baliokiderik ez baita egongo. Ikerlana, ordea, ikus-entzunezko testuetara mugatu da eta testu mota horien eta hizkuntza-aldaeren arteko erlazioaz ere aritu gara. Xede-hizkuntzatzat euskara hartu dugu eta telebistan ikus-entzunezko produktuen aurrean zer joera dauden ikusi ostean, lan honen jomugari heldu diogu: euskaratutako filmen hainbat gidoitan agertzen diren hizkuntz-aldaeren aurrean nola jokatu den behatu dugu. Aztertu ditugun filmak Kolore Purpura, Harry Potter eta Snatch izan dira. Lan honekin lortu nahi dena zera da: hizkuntza-aldaeren garrantziaz jabetzea eta kontuan izatea aldaera horiek hiztunaren hizkeraren zati garrantzitsu bat direla eta beren efektua edukiko dutela hartzailearengan. Arrazoi horregatik, ez dira garrantzirik gabeko xehetasunak eta aintzak hartu behar dira

    Atzerritarrentzako errusieraren irakaskuntza: "errusiera ikasleen kontsonante frikatibo eta afrikatuen ahoskeraren irakaskuntza"

    Get PDF
    53 p. -- Bibliogr.: p. 52-53Lan honen helburua errusieraren fenomeno linguistiko bat aztertzea da, errusiera atzerriko hizkuntza edo RKI (Русский язык Как Иностранный) gisa irakasten duen irakasle baten ikuspuntutik. Lehendabizi fenomeno bat hautatuko dugu, kasu honetan, kontsonante afrikatu eta frikatibo aurre-sabaikariak eta hobietakoak ikasteko dagoen materiala aztertuko dugu, hau da, ш, щ, ж, с, з, ч eta ц ikasteko baliabideak. Hasiera-hasieratik pedagogian oinarritutako lan bat dela argi uztea beharrezkoa dela deritzogu, eta ez fonetikako lan bat. Beraz, nahiz eta fonetika ere aipatzen den, lanaren helburua eta oinarria ikasleen zailtasunak eta zailtasun horiek gainditzeko eskuragarri dugun materiala aztertzea da. Lehenengo atalean, behin argi dagoela aztertuko den elementua, lehendabizi errusieraren kontsonanteen lau ezaugarri azalduko ditugu: ahostuntasuna, ahoskabetasuna, biguntasuna eta gogortasuna; eta, horren ostean, kontsonante afrikatu eta frikatiboen azalpen teorikoa egingo dugu. Behin hori egin dugula, errusiera atzerriko hizkuntza gisa duten ikasleek izan ohi dituzten arazo edo zailtasunak aztertuko ditugu. Lanaren bigarren atala hobeto ulertzeko eta lehenengo atal hori argiagoa izan dadin, topatzen ditugun arazoak taula batean antolatuko ditugu. Bigarren atalean, materialei erreparatuko diegu. Horretarako, bost eskuliburu orokor, hiru eskuliburu espezializatu eta bi bideo baliatuko ditugu. Material horiek ebaluatzeko orduan ш, щ, ж, с, з, ч eta ц ahoskatzen ikasteko ematen dituzten azalpenak eta ariketen erabilgarritasuna eta balioa aztertuko ditugu. Behin material guzti horiek aztertu ditugula, horien ebaluazioa egingo dugu RKI gisa duten ikasleen beharren ikuspuntutik, eta hori egiteko, atal bakoitzaren amaieran zailtasunen taula txertatuko dugu eskuliburu bakoitzean agertzen diren eta agertzen ez diren zailtasunak adierazteko. Ondoren, ш, щ, ж, с, з, ч eta ц-ren ahoskeraren inguruko klase bat emateko proposamen bat eskainiko dugu, hau da, erabiliko genituzkeen material, ariketa eta azalpenen bilduma bat. Horretarako, aztertu ditugun eskuliburuetako ariketak erabiliko ditugu gehienbat. Behin hori egin dugula, lana egin eta gero ateratako ondorioak aurkeztuko ditugu. Azkenik, lanari amaiera emateko, txosten hau egiteko baliatutako iturri guztien zerrenda bat egingo dugu

    Teknologia garatzeko estrategiak baliabide urriko hizkuntzetarako: euskararen eta Ixa taldearen adibidea

    Get PDF
    El artículo comienza presentando varios datos que muestran la situación de la lengua vasca, y a continuación proponiendo una clasificación para las lenguas del mundo según sea su presencia en Internet y en la tecnología de la lengua. El cuerpo del artículo presenta el trabajo hecho por el grupo Ixa en el campo del procesamiento automático del euskara, identificando sus siete hitos principales y describiendo la estrategia que ha guiado este desarrollo. Se plantea que esta estrategia puede servir como referencia para 190 lenguas que según la lasificación propuesta no poseen recursos de tecnología de la lengua pero si poseen una mínima presencia significativa en Internet.Euskararen egoeraren inguruan hainbat datu ematen dira labur-labur, eta horrekin batera munduko hizkuntzak sailkatzeko proposamen bat aurkezten da Interneten eta hizkuntz teknologian duten egoeren araberakoa. Euskararen prozesaketa automatikoan Ixa taldeak izan duen bilakaeraren nondik norakoak zehazten dira gero, hainbat mugarri azpimarratuz eta ibilbide hori jarraitzeko erabili den estrategia deskribatuz. Munduko 190 hizkuntzentzat erreferentzia izan daiteke estrategia hori, hain zuen, Interneten presentzia minimo eduki bai baina oraindik hizkuntza-teknologia mota hau landu ez duten hizkuntzentzat

    Itzulpengintza eta terminologia: terminoen erauzketa eta azterketa euskarara itzulitako testu zientifiko batean

    Get PDF
    “Itzulpengintza eta terminologia: terminoen erauzketa eta azterketa euskarara itzulitako testu zientifiko batean” izeneko Gradu Amaierako Lan (GRAL) honek helburu du ingelesetik euskarara itzulita dagoen testu zientifiko bateko terminologia erauztea, Erauzterm izeneko terminoak erauzteko tresna erdi-automatikoaz baliatuz, eta erauzitako terminoen itzulpen-azterketa egitea. William Nessek ingelesez idatzitako Introduction to terminology liburua eta haren euskarazko bertsioa, Mineralogiaren hastapenak, erabili ditut lan honetan. Mineralogiako eduki garrantzitsuenak biltzen dituen liburu zabal eta osoa da, berezitua, unibertsitatean askotariko mineralogia-ikasketak egiten dituzten ikasleei zuzenduta baitago. Liburu hori erabiliz, geologia arloko, eta espezifikoki, mineralogiako terminologia biltzeko aukera izan dut. Hala ere, liburu lodia eta luzea zenez, lehen kapitulura mugatu dut aztergaia, kapitulu guztien azterketa egiteak GRAL honen muga nabari gaindituko lukeelako. Lehen 90 orrialdeetako terminologia landu dut beraz. Liburu hori hainbat arrazoirengatik aukeratu dut: zientzia arloko diziplinetan geologia da interes gehien pizten zidan gaia; jatorrizko liburuaren eta itzulpenaren kopia lortzeko eskuragarritasuna nuen; eta itzultzaile eta hizkuntza-begirale baten arteko lana izan zen. Bi zatitan egituratu dut nire lana. Lehenik, terminologiaren arloko oinarrizko edukiak eta oinarri teorikoa azaldu ditut lan praktikoa egiten hasi aurretik: terminoak zer diren, terminologiaren historia, terminologia teoria desberdinak, itzulpengintza eta terminologiaren arteko erlazioa, euskal terminologiaren historia eta egoera, eta terminoak euskaratzeko zailtasunak eta irtenbideak. Bigarren zatia praktikoa izan da. Erauzterm izeneko programa erdi-automatikoaz baliatu naiz Mineralogiaren hastapenak liburuko lehen kapituluko terminologia erauzteko. Programa erdi-automatikoak erauzitako hitz bateko, biko eta anitzeko termino-hautagaiak eskuz banaka-banaka onartu edo baztertu ditut lehendabizi, eta ondoren, hautatutako termino guztien lagin txiki batekin azterketa-lan bat egin dut. Alde batetik terminoen aldakortasuna aztertu dut. Beste aldetik, itzultzaileek terminoak ingelesetik euskarara ekartzeko erabili dituzten baliabideak sailkatzen saiatu naiz. Azkenik, egindako azterketa-lanetik nire ondorioak atera ditut

    Feminismoa eta euskal itzulpengintza. Kasu baten azterketa, frantsesetiko itzulpenetan.

    Get PDF
    Feminismoa geroz eta arlo gehiagotan aplikatzen da, eta itzulpengintzari ere aplikatu izan zaio. Lan honetan feminismoa eta euskal itzulpengintza lotzen saiatuko gara, bi gai horiek bil ditzaketen aztergai ugarietatik bat landuz. Erabaki dugu lan hau modu deskriptiboan eta bi zatitan egitea. Lehen zatian, itzulpen teoria feministei buruz arituko gara, lehenik orokorrean, teoria horien hastapenak aipatuz Quebec-en 1980ko hamarkadan, geroztik nola garatu diren, zenbait autore garrantzitsu aipatuko ditugu, zein izan diren haien ondorioak, zein diren proposatzen dituzten itzulpen-estrategiak, eta labur-labur aipatuko ditugu, baita ere, egin zaizkien kritikak. Ondotik, saiatuko gara islatzen teoria horiek euskal itzulpengintzan izan duten oihartzuna. Orain arte, euskaraz askorik landu ez den gaia da, eta gainera, horri buruz idatzitakoak ez daude berariaz inon jasota. Hortaz, gaiari buruz bildu ditugun testuak xeheki aipatuko ditugu lan honetan. Bigarren zatiari dagokionez, kasu-azterketa bat egingo dugu. Feminismoa eta euskal itzulpengintza gaiak barne hartzen dituen adibide bat aztertuko dugu: 2017an argitaratutako saiakera feminista baten itzulpena, hain zuzen ere. Jatorrizko liburua Virginie Despentes feminista frantsesarena da, King Kong Théorie izena du, eta 2006an argitaratu zen. Euskarazko itzulpena, berriz, King Kong Teoria, 2017koa da. Eskafandra bilduma feministaren barnean argitaratu zen (Jakin eta Elkar), eta Itziar Diez de Ultzurrunek itzuli zuen. Saiakerak oihartzun handia izan du gurean, eta hori izan da hautatzearen arrazoi bat. Gure xedea da 2017ko argitalpen hori bere osotasunean aztertzea. Lehenik, itzulpenaren testuingurua eta aurretikoak aztertuko ditugu, eta ikusiko dugu azken bi urteetan egitasmo berriak loratu direla euskal argitaletxeen munduan saiakera feministak argitaratzeko nahiarekin. Bestalde, Itziar Diez de Ultzurrun itzultzaileak gaiarekin duen lotura ere aipatuko dugu. Ondotik, itzulpen-prozesuan murgilduko gara, eta itzultzaileak izandako zailtasunak eta erronkak aipatuko ditugu, baita itzultzerakoan egin zituen hautuak ere, tartean saiakerako kapituluen izenburuak, erreferentziak, Despentesen estiloa... Azkenik, itzulpen horrek izandako harrerari buruzko zenbait zertzelada emango ditugu, tartean prentsan agertu diren kritikak, irakurle-taldeetan izan duen eragina, edota liburuarekin lotuta antolatu diren ekimenak

    Editorial

    Get PDF

    Euskarara itzuli diren alemanezko literatur lanen analisia

    Get PDF
    87 p. : il.-- Bibliogr.: p. 33-35Gradu Amaierako Lanerako euskarara itzuli diren alemanezko literatur lanen analisia egin dugu, ikusi genuelako orain arte lan eta ikerketa gutxi burutu direla alemana-euskara hizkuntza konbinazioari dagokionez, eta interesgarria iruditu zitzaigulako arlo horretan gure ekarpena egitea, azaletik bada ere; izan ere, lanaren ezaugarriak direla eta, ezin izango dugu asko sakondu. Horretarako, alemanez sortu eta euskarara itzuli diren literatur lanen ahalik eta katalogo/corpus osatuena egin dugu, eta, jarraian, itzulitako lan horiek irizpide ezberdinen arabera sailkatu eta aztertu ditugu: garaia, literatur generoak, autoreak, itzultzaileak eta argitaletxeak. Sortu dugun katalogo hori lanaren amaieran dago atxikita (ikus I. Eranskina). Bertan, ez ditugu bildu euskarazko egunkari eta aldizkarietan argitaratutako ipuin, poema edo saiakera solteak; horiek beste baterako utziko ditugu. Jakin badakigu datu-baseak eta katalogoak etengabe ari direla eguneratzen, eta hori da gure lanaren bitartez egin nahi izan dugun ekarpena: alemaneko lanei trataera berezia eskaintzea eta sakonago aztertzea, eta, horrekin batera, katalogoa eguneratzea. Beraz, hau da lan honen orrietan aurkituko duguna: historian zehar euskarara itzuli diren alemanezko literatur lanen katalogoa/corpusa, eta horien azterketa. Katalogoan, 1868an lehen itzulpena argitaratu zenetik gaur egunera arte alemanetik euskarara zuzenean nahiz zeharka, hau da, zubi-hizkuntza baten bidez, itzuli diren liburuak jaso ditugu. Jatorrizko alemanezko zenbat liburu euskaratu eta argitaratu dira? Zein literatur genero islatzen dute itzulpen horiek? Nork itzuli ditu? Alemanez idatzi duten zein egile itzuli dira? Zein garaitan eta non argitaratu dira? Galdera horien erantzunak ezagutuko ditugu esku artean dugun lan honetan, eta, aldi berean, argitalpenek izandako bilakaera ikusiko dugu, azken hamarkadetako itzulpenei dagokienez, batik bat. Horretaz gain, euskal literaturaren eta itzulpengintzaren historia ere ezagutu eta aztertuko dugu. Analisi hori egiterako orduan, betiere, oso presente izango dugu atal teorikoa, baita euskararen eta alemanaren kultur testuinguruak ere; izan ere, lortutako emaitzak eta datuak interpretatzen eta ulertzen lagunduko digute

    Editorial

    Get PDF
    corecore