research

Itzulpengintza eta terminologia: terminoen erauzketa eta azterketa euskarara itzulitako testu zientifiko batean

Abstract

“Itzulpengintza eta terminologia: terminoen erauzketa eta azterketa euskarara itzulitako testu zientifiko batean” izeneko Gradu Amaierako Lan (GRAL) honek helburu du ingelesetik euskarara itzulita dagoen testu zientifiko bateko terminologia erauztea, Erauzterm izeneko terminoak erauzteko tresna erdi-automatikoaz baliatuz, eta erauzitako terminoen itzulpen-azterketa egitea. William Nessek ingelesez idatzitako Introduction to terminology liburua eta haren euskarazko bertsioa, Mineralogiaren hastapenak, erabili ditut lan honetan. Mineralogiako eduki garrantzitsuenak biltzen dituen liburu zabal eta osoa da, berezitua, unibertsitatean askotariko mineralogia-ikasketak egiten dituzten ikasleei zuzenduta baitago. Liburu hori erabiliz, geologia arloko, eta espezifikoki, mineralogiako terminologia biltzeko aukera izan dut. Hala ere, liburu lodia eta luzea zenez, lehen kapitulura mugatu dut aztergaia, kapitulu guztien azterketa egiteak GRAL honen muga nabari gaindituko lukeelako. Lehen 90 orrialdeetako terminologia landu dut beraz. Liburu hori hainbat arrazoirengatik aukeratu dut: zientzia arloko diziplinetan geologia da interes gehien pizten zidan gaia; jatorrizko liburuaren eta itzulpenaren kopia lortzeko eskuragarritasuna nuen; eta itzultzaile eta hizkuntza-begirale baten arteko lana izan zen. Bi zatitan egituratu dut nire lana. Lehenik, terminologiaren arloko oinarrizko edukiak eta oinarri teorikoa azaldu ditut lan praktikoa egiten hasi aurretik: terminoak zer diren, terminologiaren historia, terminologia teoria desberdinak, itzulpengintza eta terminologiaren arteko erlazioa, euskal terminologiaren historia eta egoera, eta terminoak euskaratzeko zailtasunak eta irtenbideak. Bigarren zatia praktikoa izan da. Erauzterm izeneko programa erdi-automatikoaz baliatu naiz Mineralogiaren hastapenak liburuko lehen kapituluko terminologia erauzteko. Programa erdi-automatikoak erauzitako hitz bateko, biko eta anitzeko termino-hautagaiak eskuz banaka-banaka onartu edo baztertu ditut lehendabizi, eta ondoren, hautatutako termino guztien lagin txiki batekin azterketa-lan bat egin dut. Alde batetik terminoen aldakortasuna aztertu dut. Beste aldetik, itzultzaileek terminoak ingelesetik euskarara ekartzeko erabili dituzten baliabideak sailkatzen saiatu naiz. Azkenik, egindako azterketa-lanetik nire ondorioak atera ditut

    Similar works