5 research outputs found

    Adjektibo kalifikatzailea izenaren modifikatzailea bakarrik ote?

    Get PDF
    Lan honek euskal hizkuntzalaritza tradizionalean adjektiboa ulertzeko moduarekin haustura izan nahiko luke. Tradizio honen arabera, adjektiboa izenaren ondoan agertzen dena eta izena modifikatzen duena da. Beraz, adjektiboaren funtzioa izen sintagmaren barruan agertzera mugatzen da. Nolanahi ere, adjektiboaren erabilera edo funtzioa ez da izen sintagmaren barruan agertzera mugatzen: izen sintagmaren barruan ez ezik adberbio edo aditzondo erabileran eta predikatuan ere ager daiteke. Lan honetan, beraz, irakurleak adjektiboaren hiru funtzio edo erabilera hauen inguruan zer irakurri izango du. Adjektiboa zer den ulertzeko hiru erabilera edo funtzio horiek ezinbestekoak badira ere, lan honetan, hirugarren erabilerari, hots, predikazioari emango zaio lehentasuna. Predikazioa aipatzen delarik, askotan ez da kontuan hartzen adjektiboak predikatuak izan daitezkeenik. Horregatik, lan honetan, lehen eta bigarren mailako predikazioan adjektibo kalifikatzaileen portaera zein den, hots, zein propietate edo ezaugarri erakusten duten deskribatuko eta azalduko da. Lehen mailako predikazioari dagokionez, zenbait adjektibo kalifikatzaileen propietateak deskribatuko dira, argumentu-egiturari, aditz laguntzaileen hautespenari, mailakatzaileen eta konparazio-atzizkien onargarritasun mailari eta artikuluaren erabilerari dagokienez: Oro har, predikatu hauek gaiaren θ-errola duen KonpS, DS edo PS bat hautatuko dute. KonpSak eta DSak subjektu badira ere, PSak osagarri izaten dira. Gainera, adjektibo kalifikatzaile hauek predikatu nagusiari dagokion posizio sintaktikoan agertzen dira, hots, aditza agertu ohi den posizioan. Halaber, argumentuegiturari dagokionez, aditzek eta adjektiboek antzeko propietateak erakusten dituzte. Dena den, adjektibo kalifikatzaile hauek aditz batek baino argumentu-egitura murritzagoa erakusten dute: alde batetik, ez ditu mota guztietako KonpSak eta PSak hautatzen eta bestetik, ez ditu beti DSak hautatzen. Aditzaren posizioan agertu arren eta aditzarekin zenbait propietate konpartitu arren, bada desberdintasun handi bat aditzaren eta adjektibo hauen artean: artikulua hartzeko gaitasuna. Arazoaren garrantzia edo konplexutasuna alde batera utzi gabe, lan honetan, Egurenen (2007) ekarpena oinarritzat harturik, predikazioan agertzen den artikulu hori predikazio marka bat dela proposatuko da. Bestalde, lan honetan, adjektibo kalifikatzaileak aditz laguntzailea hautatzen duela erakutsiko da: normalean, izan aditz laguntzailearekin agertu arren, posible da, egon, *edin eta *edun aditz laguntzailearekin agertzea, nagusiki, esperimentatzaileren edo egileren bat agertuz gero; beraz, Arteatxeren (2015) proposamenaren kontra, indar predikatiboa adjektiboaren baitan jarriko da eta aditz jokatuari komunztadura, denbora edo aspektu burua izatea, hots, aditz laguntzailea izatea egotziko zaio. Era berean, mailakatzaileak eta konparazio atzizkiak hartzeko gaitasuna adjektibo kalifikatzaileen ezaugarri nagusitzat hartzen bada ere, lan honetan deskribatuko diren adjektiboetako batzuk mailakatzaileak eta konparazio atzizkiak hartzeko zailtasun handiak izango dituzte. Bigarren mailako predikazioari dagokionez, esan beharra dago, adjektiboak ez direla predikatuaren ardatz, hautazko osagai baizik. Edonola ere, oso propietate interesgarriak erakusten dituzte: lehenik, subjektuaz eta osagarri zuzenaz bakarrik predikatu daitezke; bigarrenik, subjektuari dagokion predikatu bat eta objektuari dagokion beste bat perpaus berean agertzea posible da. Azkenik, adjektiboen predikatu izaerarekin bat, lehen eta bigarren mailako predikazioari dagokionez, analisi sintaktiko bat proposatuko da: adjektiboa denbora buruaren osagarrian kokatuko da (predikazio marka agertzekotan, predikazio buruaren osagarrian) eta hari dagokion argumentua, osagarrian edo espezifikatzailean (subjektua bada). Dena den, Islapen Hatsarre Zabalduaren dela eta, subjektua denbora sintagmaren espezifikatzailera mugituko litzateke. Bigarren mailako predikatuan parte hartzen duten adjektiboak, aldiz, aditz sintagman sortuko dira. Dena den, subjektuari zuzendutakoak aditz sintagmaren adjuntuak direla proposatuko da eta objektuari zuzendutakoak, aditz primaren adjuntuak

    Propuesta de taller desde el tratamiento integrado de las lenguas: las palabras complejas

    Get PDF
    En el currículo de Educación Secundaria de la Comunidad Foral de Navarra se ha presentado el Tratamiento Integrado de las Lenguas (TIL) con el objetivo de unificar e integrar la enseñanza y el aprendizaje de las mismas. Los objetivos y planteamientos del TIL son necesarios para desenvolverse en el mundo y en la sociedad multilingüe en la que nos encontramos. A pesar de las críticas recibidas, consideramos que tanto las habilidades de traducción de los hablantes bilingües como la traducción pedagógica pueden ser una buena herramienta para que los alumnos perciban las lenguas en ese contexto multilingüe y para impulsar en ellos la reflexión metalingüística e interlingüística. Así pues, nuestra propuesta didáctica se fundamenta en la realización de un taller donde el alumnado debe reflexionar sobre las palabras complejas desde una perspectiva contrastiva-comparativa y de tipo exploratorio.Nafarroako Foru Komunitatean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumean, Hizkuntzen Trataera Bateratua (HTB) aurkeztu dute hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza bateratzeko asmotan. HTB-ren planteamenduak eta helburuak gaur egungo mundu eta gizarte eleanitzean ongi moldatzeko ezinbestekoak direla esan daiteke. Bestalde, azken urteotan itzulpengintza asko kritikatu badute ere, tresna aproposa izan daiteke, alde batetik, ikasleek hizkuntzak testuinguru eleanitz batean hauteman ditzaten eta bestetik, hizkuntzaren edo hizkuntzen arteko hausnarketa egin dezaten. Horrenbestez, gure proposamen didaktikoa tailer batean oinarrituko da. Tailer horretan, ikuspegi kontrastibo edo konparatzailea hartuz eta miatze-ikaskuntza baliatuz, ikasleek hitz eratorri eta elkartuen inguruan hausnartuko dute.In the secondary education curriculum of the Autonomous Community of Navarre, it has presented the Integrated Treatment of Languages (TIL) in order to reach an integrated and united point of view in the language’s learning and teaching processes. The TIL's aims and approaches are essential so that we live thought this multilingual society and world. Although the use of translation has been criticised lately, we consider that could be an appropriate learning tool so that students notice this multilingual society and so that they reflect about the languages they know and speak. Therefore, our proposal involves a workshop where students must reflect about compound and derived words adopting a comparative and contrastive perspective and basing on the exploratory learning.Máster Universitario en Profesorado de Educación Secundaria por la Universidad Pública de NavarraBigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterra Nafarroako Unibertsitate Publikoa

    Adjektibo kalifikatzailea izenaren modifikatzailea bakarrik ote?

    Get PDF
    Lan honek euskal hizkuntzalaritza tradizionalean adjektiboa ulertzeko moduarekin haustura izan nahiko luke. Tradizio honen arabera, adjektiboa izenaren ondoan agertzen dena eta izena modifikatzen duena da. Beraz, adjektiboaren funtzioa izen sintagmaren barruan agertzera mugatzen da. Nolanahi ere, adjektiboaren erabilera edo funtzioa ez da izen sintagmaren barruan agertzera mugatzen: izen sintagmaren barruan ez ezik adberbio edo aditzondo erabileran eta predikatuan ere ager daiteke. Lan honetan, beraz, irakurleak adjektiboaren hiru funtzio edo erabilera hauen inguruan zer irakurri izango du. Adjektiboa zer den ulertzeko hiru erabilera edo funtzio horiek ezinbestekoak badira ere, lan honetan, hirugarren erabilerari, hots, predikazioari emango zaio lehentasuna. Predikazioa aipatzen delarik, askotan ez da kontuan hartzen adjektiboak predikatuak izan daitezkeenik. Horregatik, lan honetan, lehen eta bigarren mailako predikazioan adjektibo kalifikatzaileen portaera zein den, hots, zein propietate edo ezaugarri erakusten duten deskribatuko eta azalduko da. Lehen mailako predikazioari dagokionez, zenbait adjektibo kalifikatzaileen propietateak deskribatuko dira, argumentu-egiturari, aditz laguntzaileen hautespenari, mailakatzaileen eta konparazio-atzizkien onargarritasun mailari eta artikuluaren erabilerari dagokienez: Oro har, predikatu hauek gaiaren θ-errola duen KonpS, DS edo PS bat hautatuko dute. KonpSak eta DSak subjektu badira ere, PSak osagarri izaten dira. Gainera, adjektibo kalifikatzaile hauek predikatu nagusiari dagokion posizio sintaktikoan agertzen dira, hots, aditza agertu ohi den posizioan. Halaber, argumentuegiturari dagokionez, aditzek eta adjektiboek antzeko propietateak erakusten dituzte. Dena den, adjektibo kalifikatzaile hauek aditz batek baino argumentu-egitura murritzagoa erakusten dute: alde batetik, ez ditu mota guztietako KonpSak eta PSak hautatzen eta bestetik, ez ditu beti DSak hautatzen. Aditzaren posizioan agertu arren eta aditzarekin zenbait propietate konpartitu arren, bada desberdintasun handi bat aditzaren eta adjektibo hauen artean: artikulua hartzeko gaitasuna. Arazoaren garrantzia edo konplexutasuna alde batera utzi gabe, lan honetan, Egurenen (2007) ekarpena oinarritzat harturik, predikazioan agertzen den artikulu hori predikazio marka bat dela proposatuko da. Bestalde, lan honetan, adjektibo kalifikatzaileak aditz laguntzailea hautatzen duela erakutsiko da: normalean, izan aditz laguntzailearekin agertu arren, posible da, egon, *edin eta *edun aditz laguntzailearekin agertzea, nagusiki, esperimentatzaileren edo egileren bat agertuz gero; beraz, Arteatxeren (2015) proposamenaren kontra, indar predikatiboa adjektiboaren baitan jarriko da eta aditz jokatuari komunztadura, denbora edo aspektu burua izatea, hots, aditz laguntzailea izatea egotziko zaio. Era berean, mailakatzaileak eta konparazio atzizkiak hartzeko gaitasuna adjektibo kalifikatzaileen ezaugarri nagusitzat hartzen bada ere, lan honetan deskribatuko diren adjektiboetako batzuk mailakatzaileak eta konparazio atzizkiak hartzeko zailtasun handiak izango dituzte. Bigarren mailako predikazioari dagokionez, esan beharra dago, adjektiboak ez direla predikatuaren ardatz, hautazko osagai baizik. Edonola ere, oso propietate interesgarriak erakusten dituzte: lehenik, subjektuaz eta osagarri zuzenaz bakarrik predikatu daitezke; bigarrenik, subjektuari dagokion predikatu bat eta objektuari dagokion beste bat perpaus berean agertzea posible da. Azkenik, adjektiboen predikatu izaerarekin bat, lehen eta bigarren mailako predikazioari dagokionez, analisi sintaktiko bat proposatuko da: adjektiboa denbora buruaren osagarrian kokatuko da (predikazio marka agertzekotan, predikazio buruaren osagarrian) eta hari dagokion argumentua, osagarrian edo espezifikatzailean (subjektua bada). Dena den, Islapen Hatsarre Zabalduaren dela eta, subjektua denbora sintagmaren espezifikatzailera mugituko litzateke. Bigarren mailako predikatuan parte hartzen duten adjektiboak, aldiz, aditz sintagman sortuko dira. Dena den, subjektuari zuzendutakoak aditz sintagmaren adjuntuak direla proposatuko da eta objektuari zuzendutakoak, aditz primaren adjuntuak

    Propuesta de taller desde el tratamiento integrado de las lenguas : las palabras complejas

    No full text
    Resumen tomado de la publicaciónMáster Universitario en Profesorado de Educación Secundaria, Curso 2016-2017, Universidad Pública de NavarraSe presenta una propuesta didáctica que se fundamenta en la realización de un taller donde el alumnado debe reflexionar sobre las palabras complejas desde una perspectiva contrastiva-comparativa y de tipo exploratorio. La investigación se relaciona con el currículo de Educación Secundaria Obligatoria de la Comunidad Foral de Navarra, que ha presentado el Tratamiento Integrado de las Lenguas (TIL) con el objetivo de unificar e integrar la enseñanza y el aprendizaje de las mismas. Esto se considera necesario para desenvolverse en el mundo y en la sociedad multilingüe ya que tanto las habilidades de traducción de los hablantes bilingües como la traducción pedagógica pueden ser una buena herramienta para que los alumnos perciban las lenguas en ese contexto multilingüe y para impulsar en ellos la reflexión metalingüística e interlingüística.NavarraES

    corecore