11 research outputs found

    Kezkagarri arraroa terminoaren eraketa, etxea eta hiria espazio bezala hartuta. Twin Peaks telesailetik, zenbait praktika artisitiko garaikidetara

    Get PDF
    427 p.Gure ikerketa kezkagarri arraroa deritzon kontzeptuan oinarritzen da. Kezkagarri arraroa, Sigmund Freuden Das unheimliche testuan eta Giorgio de Chiricoren metafisikari buruzko irakurketetan oinarritzen da nagusiki, nahiz eta beste egile batzuen testu eta ideietara ere gerturatzen garen. Kezkagarri arraroa guretzat anbibalentzian oinarritzen den terminoa da, alde bikotasuna helarazten duena, baina beti ohikotasunaren logikaren baitan ematen dena. Kezkagarri arraroa ezaguna zaigun hori ezezaguna, arraroa, izatera igarotzen denean agertzen da. Guzti hau, hiru esparrutan aztertu dugu, eta zinemagilearen obran kezkagarri arraroaren presentzia identifikatzeaz gain, etxeak, auzoak, duen garrantzia azpimarratu dugu. Bereziki interesgarria suertatu zaigu Twin Peaks telesailaren kasua. Aurreko guztia kontuan hartuz eta Twin Peaksen hariari jarraituz, zenbait praktika artistiko garaiketara begiratu dugu. Horien artean nabarmena da Serban Savu artista errumaniar gaztearen lana. Serban Savuren lanak, kezkagarri arraroaren zertzeladak iradokitzen dizkigu, bere ingururik hurbilena giro arrarotu batekin irudikatzen baitu. Azkenik, gure praktika artistiko propioaren analisia egin dugu, azken batean hau ere tesiaren parametroen baitan kokatzen delako

    Sormena garatzeko metodologia apropos baten bila

    Get PDF
    [EUS] Egungo Hezkuntza Sisteman, sormena garatzearen garrantzia nabarmena da, beraz, irakasleak ikasleek alderdi hori gara dezaten ziurtatu behar du. Horrela, ikasleen garapen osoa lortzeko sormenaren erabilpena ezinbestekoa da. Haiek etorkizuneko gizartearen arazo berriei aurre egiteko prest egon behar dira, ager daitezken arazoei modu desberdinetan aurre egiteko gai izanda. Ondorioz, Hezkuntza Sisteman sormena benetan garatzen den metodologia zehaztea nahitaezkoa da, helburu hori lortzen laguntzeko lan hau aurrera eramaten da. Horretarako, Arte Hezkuntzaren arloan sormena garatzeko metodologiarik aproposena xedatuko dugu, bi eredu nagusiak, eskulanak eta proiektuak direnez, horien arteko alderaketa egingo dugu. Hortaz, metodologia bakoitzaren abantailak eta desabantailak jakiteko, horiei buruzko ikerketa aurrera eramango da.[ES] En el sistema educativo actual, la importancia de desarrollar la creatividad es evidente, por lo tanto, el profesor debe asegurarse de que el alumnado desarrolle dicho aspecto. De este modo, el uso de la creatividad es indispensable para lograr el desarrollo integral del estudiante, ya que estos tienen que estar capacitados para hacer frente a los problemas que surgirán en la sociedad del futuro. Por lo tanto, en el sistema educativo es necesario determinar la metodología que desarrolla la creatividad, este trabajo está diseñado para ayudar a lograr esta meta. Por ello, determinaremos la metodología adecuada para desarrollar la creatividad en el campo de la Educación Artística, como los dos modelos principales son los trabajos manuales y los proyectos, haremos la comparación entre los mismos. Por consiguiente, para saber las ventajas y las desventajas de cada metodología, se llevará a cabo una investigación acerca de estos dos modelos.[EN] In the current educational system, the importance of developing creativity is evident. Therefore, the teacher must ensure that students develop this aspect. In this way, the use of creativity is essential to the integral development of the student. They have to be able to deal with the problems that will emerge in the society of the future. For this reason, in the educational system is necessary to determine the methodology that develops the creativity, this paper is designed to help achieve this goal. For this reason, we will determine the appropriate methodology to develop creativity in the field of Art Education, as the two main models are crafts and projects, we will make the comparison between them. So, to know the advantages and disadvantages of each methodology, a research will be developed about these two models

    Soraluzeko leku-izen hautatuak

    Get PDF
    40 p. -- Bibliogr.: p. 38-40Gradu Amaierako lan hau toponimiazko lana da, eta Soraluzeko leku-izenak ditu aztergai. Aurrez bildu dudan datu-base zabal bat oinarri hartuta, nire asmoa izan da toponimo batzuk hautatzea eta aztertzea, esanguratsu iruditu zaizkidanak, eta horien analisi xehea egitea. Azterketa horrek aukera eman digu toponimiak eskaintzen dituen hainbat alderditan sakontzeko: etimologian, dokumentazioan, lexikologia dialektalean, etab. Lan hau bost ataletan dago banatua. Lehenengo atalean (§1) sarrera bat egin dugu, gaiaren nondik norakoak zehazteko. Lana egiteko erabili dugun datu-basea noiz eta nola egina dagoen azaldu dugu, zertarako erabili den eta etorkizunean zertarako erabili nahiko genukeen. Gure lanaren oinarrian dauden toponimoen hautaketa egiteko zein erizpide erabili dugun zehaztu dugu eta hautatu toponimoen zein alderdi hartu dugun kontuan analisia egiterako orduan. Jarraian (§2), corpusa eta iturriak aurkeztu ditut: zein artxibotan begiratu dudan, landa eremuko lekukoei egindako elkarrizketak nolakoak izan diren, zein zailtasun izan dugun eginbide hortan etabar. Kontuan har bedi hainbat toponimoren lekukotasunak galduak daudela, urtean-urtean gehiago galtzen direla eta izen asko artxiboetatik baizik ezin izan ditudala jaso. Ondokoa da lan honen muina biltzen duen atala (§3): bertan, toponimo hautatu batzuk eman ditugu, guztiak eredu jakin baten arabera antolatuak (toponimoaren ohiko forma, iturriak, lekukoengandik jasotako forma eta analisia). Toponimook biltzeko eta lan horien gaineko azterketa aurkezteko, eredu gisa Euskaltzaindiaren Onomasticon Vasconiae bildumako zenbait lan hartu dugu eredu gisa. Toponimoen hautaketa ezinbestean subjektiboa izan da, baina, hala ere, irizpide nagusi jakin baten arabera jokatu dut: leku-izenaren analisiak zerbait esanguratsua behar du izan dela alderdi dokumentaletik dela etimologiko zein lexikologikotik. Lanaren aurreko bertsio batean 100 toponimoren analisia landu genuen, baina, aintzat hartuta gehiegizko neurria hartzen zutela, 75 toponimoren azterketara murriztu behar izan dugu hautaketa hau. Azkenik, ondorioen atalean (§4), toponimoen analisitik lortu ditugun aurrerapenak laburbildu ditut: zenbait kasutan, gaur egun erabat ilunak diren toponimoen osaera argitu dugu; beste toponimo batzuek, berriz, balio izan digute zenbait aldaera dialektalen gorabeherak aztertzeko, etab

    Lehen Hezkuntzako irakasleen autoestima eta formakuntzaren azterketa, adimen handiko ikasleekin lan egiterako orduan.

    Get PDF
    34 p. -- Bibliogr.: p. 31-33[EUS] SARRERA: Historikoki pentsatu da adimen handiko ikasleak (AHI), haien ezaugarri apartekoengatik, ez duela arreta berezi bat behar. Hala ere, azken hamarkadetan eginiko ikerketek argi erakusten dute, ikasle hauek behar bereziak dituzten ikasleen multzoan sartzeko eskubide eta beharra dutela. Hala ere, adimen handiaren fenomenoaren konplexutasunak, zein dauden ikerketa gutxiek, ez dute errazten ikasle populazio honen detekzio goiztiarra, eta horregatik beharrezkoa da gehiago ikertzea. Irakasleek formakuntzaren beharra dute, lehenik eta behin ikasle hauek identifikatu eta ondoren haien behar pertsonal zein akademikoei aurre egiteko. HELBURUAK: Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako irakasleen autoestima nolakoa den aztertzea; irakasleek AHI lan egiteko orduan jaso duten formakuntza nolakoa den ikustea; hezitzaileek AHI inguruan duten formakuntza hori, haien autoestimarekin erlazionatuta dagoen ikertzea. METODOAK: Guztira 11 irakaslek parte hartu dute ikerketan, horietatik 7 (%63,6) emakumeak dira eta gainontzeko 4 (%36,7) gizonak. Parte hartzaileen adinaren bataz bestea 32,7 urtekoa da. Irakasleen autoestima maila neurtzeko Rosemberg eskala (CIPE) erabili da, eta zenbait galdera irekien bitartez irakasleek AHI inguruko aldagai ezberdinak ezagutu dira, hala nola: formakuntza, harremana, lan esperientzia eta protokolo eta plan espezifikoen ezagutza. EMAITZAK: Irakasleek 18,9 puntuko bataz bestea lortu dute Rosemberg-en eskalan, autoestima baxu bat adieraziz. Hezitzaileek, maila baxu bat adierazi dute ere formakuntza eta AHI inguruko jakintzari dagokionez. Irakasleen autoestima eta formakuntzaren artean joera bat agertu da 0,021-ko korrelazioarekin. Irakasleen autoestima eta jakintzaren artean joera bat agertu da 0,06-ko korrelazioarekin, printzipioz erlazio bat dagoela erakutsiz. AHI batek izan dezakeen muga nagusia harremanetarako zailtasuna da. ONDORIOAK: Ikerketa honetako irakasleek AHI lan egiteko orduan erakutsi duten formakuntza eta jakintza mailak baxua dira orokorrean, emakume zein gizonetan ezberdintasunik agertu gabe. Bi aldagai hauek hezitzaileek erakutsi duten autoestima baxu baten erantzule izan daitezke, izan ere erlazio zuzen bat agertu da hiru aldagaien artean. Irakasleek AHI identifikatu eta haiekin lan egiteko formakuntza behar dute. Horretarako, ikerketa gehiago behar dira, ikasle hauek hobeto ulertu eta hezitzaileentzako formakuntza programak diseinatu ahal izateko. Ikasle hauek harremanetarako izan ditzaketen zailtasunak kooperaziozko jarduera motibagarri eta ludikoen bitartez gainditu daitezke.[EN] INTRODUCTION: Historically, it has been thought that high intelligence students (HIS), due to their extraordinary characteristics, do not need special attention. However, the research of the last decades has clearly demonstrated that they have the right and the need to be included in the pool of students with special needs. However, the complexities of the phenomenon of high intelligence, of which there are few studies, do not facilitate the early detection of this student population, so more research is needed. Teachers need training to first identify these students and then address their personal and academic needs. OBJECTIVES: Study the self-esteem of primary school teachers; analyze teacher training when working with HIS; see if this training of educators around HIS is related to their self- esteem. METHOD: A total of 11 teachers participated in the study, of which 7 (63.6%) were women and the remaining 4 (36.7%) were men. The average age of the participants is 32.7 years. The Rosemberg scale (CIPE) was used to measure the teacher's level of self-esteem, and through some open-ended questions, different variables related to IAHs were analyzed, such as training, relationship, work experience and knowledge of specific protocols and plans. RESULTS: The teachers obtained an average of 18.9 points on the Rosemberg scale, indicating low self-esteem. Educators also indicated a low level of training and knowledge about IAH. There was a trend between teacher self-esteem and training with a correlation of 0.021. A trend has been observed between teachers' self-esteem and knowledge with a correlation of 0.06, which shows that there is a relationship in principle. The main limitation that an HIS can have is the difficulty in relating to others. CONCLUSIONS: The levels of training and knowledge shown by the teachers in this study when working with IAH are generally low, with no difference in women or men. Both variables may be responsible for the low self-esteem shown by educators, since a direct relationship emerged between the three variables. Teachers need specific training to identify AHI and work with them. This requires more research so that in the future educators can better understand students and can design better educational programs. The relational difficulties that HIS could have, can be overcome through encouraging and motivational cooperative activities

    Investigación artística basada en la práctica. Jornadas laSIA 2018 : Comunicaciones

    Get PDF
    Intro: Con S de Sujeto - Veva Linaza, Rita Sixto → 9 // Comunicaciones: Un cine en tres dimensiones no es 3D - Silvia Zayas → 15 // Antártida y el viaje extremo como práctica e investigaión artística - Paloma Villalobos → 25 // Luz materializada - Imanol Zubiauz → 33 // Aimar Pérez Galí, una raíz del desencuentro entre la práctica y la teoría en arte - Alberto Díez Gómez → 37 // Lo abyecto. Nexo entre fotografía y el sujeto contemporáneo en la práctica artística propia - Naia Del Castillo → 47 // Geruzaka - Susana Jodra → 55 // Egitura Arkitektonikoen ezegonkortzea (Esperientzia Pertsonalak V) - Julen Agirre Egibar → 59 // Las labores del texto y sus metáforas desde el tejido - Selina Blasco → 67 // El sujeto como creador; coordenada y distancia hacia su representación - Iker Serrano → 77 // Un mundo en un grano de arena, algunas consideraciones en torno al arte como investigación desde el pensamiento poético - Iker Pérez Goiri → 89 // Mentografías, tratado pseudoanatómico de la imagen mental - Sara González Sánchez → 97 // Ikertzailea-artista versus behatzailea-gizabanakoa ikus eremua erakusgai - Lourdes De La Villa → 107 // Refleiones teórico-plásticas en torno a las unidades de medida de longitud - Salim Malla → 111 // Epistemologías posibles desde la práctica artística como investigación - Viviana Silva Flores Y Kinda Youssef → 121 // Toma Kuerpo - Mikel Ruiz Pejenaute → 131 // Objeto [in]quieto - Raquel Asensi Blanco → 135 // Películas gráficas y violencia política en Chile- Javier Ignacio Rodríguez Pino → 147 // Caprichos Ensanche Sur 2017 - Ricardo Espinosa → 157 // Eutopía y los mundos posibles del arte - Mariana Unda Setién → 161 // La improvisación en bertsogintza desde el proyecto Oholtza - Beñat Krolem → 169 // BIOS → 179Publicado en el marco del proyecto de investigación EHU 16/40, financiado por la Universidad del País Vasco. Colaboración de Sala Rekalde. BizkaiKO

    Larramendiren Hiztegi hirukoitza-ren eranskina: Saio bat hiztegigintzaren testukritikaz. Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo

    Get PDF
    Batek baino gehiago, nik uste, harriduraz hartuko du lan hau: ba ote dago oraino zer esanik Larramendiren "Eranskin" ospetsuari buruz? Ez da hau, bada, Mitxelenak aspaldi egin zuen zerbait? Areago, et al da Mitxelenak egin zituen maisu-lanetako bat? Gai honek azkenotan izan duen bilakaeraz jabe direnak gogoratuko bide dira, gainera, Lakarra irakasleak ere gaia bere egin duela, eta beste iturri ziur baten aurkikuntza -Harrieten gramatikako hiztegitxoak- profitatuaz iturri ezezaguteko lekukotasunen kopurua nahikoa gutzitu ez ere, batzuetan beste iturri bati hala-hola egotzitako hitzak hobeto azaldu ere egin dituela. Beraz, hertsiki "Filologia" dei dezakegunaren arloa -iturri bilaketan, alegia- "Eranskina" bilateke izatea euskal testurik aztertuena, eta aitor dezadan hasieratik irakurleak eremu honetan ia ez duela ezer berririk aurkituko hemen, ezpada pare bat zehaztapen edo egozpen berri. Deusik ez, tamaina honetako idazki bat zuritzeko kontuan

    Itsasoa da bide bakarra: Joseba Sarrionandiaren lanetako itsas irudien irakurketa proposamen bat

    Get PDF
    322 p.Sarrionandiaren obraren ulermena berritzera datorren saio bat da. 1981-2001 urte bitarteko Sarrionandiaren itsas irudiek hain mediatizatuta dagoen euskal gatazkari buruzko gogoeta egiten da mintzaira berriaren bidez.Lan hau UPV/EHU-ren GIC 10/100 eta Eusko Jaurlaritzaren IT 495/10 ikerketa programei esker burutu da

    Itsasoa da bide bakarra: Joseba Sarrionandiaren lanetako itsas irudien irakurketa proposamen bat

    Get PDF
    322 p.Sarrionandiaren obraren ulermena berritzera datorren saio bat da. 1981-2001 urte bitarteko Sarrionandiaren itsas irudiek hain mediatizatuta dagoen euskal gatazkari buruzko gogoeta egiten da mintzaira berriaren bidez.Lan hau UPV/EHU-ren GIC 10/100 eta Eusko Jaurlaritzaren IT 495/10 ikerketa programei esker burutu da

    Esku-idazketa eta testu eleanitzen arteko loturak

    Get PDF
    395 p.Idazketa hizkuntza-komunikaziorako konpetentziaren dimentsioetako bat da. Esku-idazketa azkarra/automatikoa eukitzeak testuen konposaketaren kantitatean eta kalitatean eraginak dituela ikusi da neurogarapeneko ikuspuntuaren arabera (Berninger & Swanson, 1994). Bestalde, hastapeneko testu eleanitzak aztertzeko garrantzitsuak dira hizkuntzen ikuspuntu holistikoa eta ikuspuntu modularra. Era berean, garrantzitsua da faktore desberdinek hastapeneko idazketa eleanitzean dituzten eraginak aztertzea. Honela, generoa, adimena, irakurketa-maila, jaioterria, hizkuntza-gaitasuna eta hizkuntzaren erabilera faktore erabakiorrak izan dira hastapeneko idazketa eleanitzean. Arlo teorikoa aztertu ondoren, Lehen Hezkuntzako 2, 4 eta6 mailetako 578 ikasleen testu eleanitzak aztertu dira. Ikerketa honetan ondoko galderei erantzuna eman nahi diegu: 1) Zein esku-jario daukate LHko D ereduko 2, 4 eta 6. mailakoek esku-idazketan, euskaraz idazten dutenean? 2) Zer nolako testu narratiboak eta espositiboak idazten dituzte LHko 2, 4 eta 6. mailakoek eskuz, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez idazten dutenean? 3) Zein eragin dute faktoreek esku-idazketaren jarioan? 4)Zein eragin dute faktoreek eskuz idatzitako testu eleanitzen kalitateari eta kantitateari dagokionez? 5) Zein harreman dago esku-idazketaren jarioaren eta testuen artean? 6) Zein harreman dago testu eleanitz guztien artean

    Esku-idazketa eta testu eleanitzen arteko loturak

    Get PDF
    395 p.Idazketa hizkuntza-komunikaziorako konpetentziaren dimentsioetako bat da. Esku-idazketa azkarra/automatikoa eukitzeak testuen konposaketaren kantitatean eta kalitatean eraginak dituela ikusi da neurogarapeneko ikuspuntuaren arabera (Berninger & Swanson, 1994). Bestalde, hastapeneko testu eleanitzak aztertzeko garrantzitsuak dira hizkuntzen ikuspuntu holistikoa eta ikuspuntu modularra. Era berean, garrantzitsua da faktore desberdinek hastapeneko idazketa eleanitzean dituzten eraginak aztertzea. Honela, generoa, adimena, irakurketa-maila, jaioterria, hizkuntza-gaitasuna eta hizkuntzaren erabilera faktore erabakiorrak izan dira hastapeneko idazketa eleanitzean. Arlo teorikoa aztertu ondoren, Lehen Hezkuntzako 2, 4 eta6 mailetako 578 ikasleen testu eleanitzak aztertu dira. Ikerketa honetan ondoko galderei erantzuna eman nahi diegu: 1) Zein esku-jario daukate LHko D ereduko 2, 4 eta 6. mailakoek esku-idazketan, euskaraz idazten dutenean? 2) Zer nolako testu narratiboak eta espositiboak idazten dituzte LHko 2, 4 eta 6. mailakoek eskuz, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez idazten dutenean? 3) Zein eragin dute faktoreek esku-idazketaren jarioan? 4)Zein eragin dute faktoreek eskuz idatzitako testu eleanitzen kalitateari eta kantitateari dagokionez? 5) Zein harreman dago esku-idazketaren jarioaren eta testuen artean? 6) Zein harreman dago testu eleanitz guztien artean
    corecore