19 research outputs found

    Ingeniariak eta hizkuntzalaritza

    Get PDF
    Historian zehar zenbait ingeniarik hizkuntza laritzaren arloan eginiko ekarpenen berri ematen da artikulua honetan, hasi atzerritik, Würster, Whorf eta Fabraren ekarpenak aipatuz, eta segitu etxetik, bereziki Euskaltzaindiko kide izan diren hainbat ingeniariren aipamena eginez. Bukatzeko, teknologiak gaur egungo hizkuntzalaritzan duen garrantzia nabarmentzen da, tresna ezin lagungarriago bihurtu baita bereziki testuen cospusak osatzeko, digitali zatzeko, kontsultatzeko eta analizatzeko. Izan ere, ingeniaritzaren eta hizkuntzalaritzaren arteko sinbiosia gertatzen ari da, Ingeniaritza Linguistikoa izeneko arlo berria sortzean

    LATEX: euskarazko dokumentu zientifiko-teknikoen ediziorako baliabideak

    Get PDF
    Nowadays , LATEX, an editor for high typographical quality texts, can be cons idered as a Jingua franca for the scie ntific community. Although LATEX supports a multi - lin g ua l envi ronment, it is s uited to work with English and Eng lish-like lang uages. The process of writing documents in LATEX for languages with structures or numeration rules different from English, as is the case of Basque, is not straightforward.The problems in the use of Basque language in LATEX are analized in this paper, and the resources available for writting documents in Basque are reviewed. General guide lines and suggestions for programming LATEX documents in Basque are also presented.; Gaur egun, komunitate zientifikoaren "lingua francatzat" har daiteke kalitate tipografiko handiko testuen ediziorako den LATEX s istema. Nahiz eta ha in bat hizkuntzatan lan egiteko aukera eman, ingelesarekin eta ingelesaren an tzeko hizkuntzekin lan egiteko dago LATEX prestatuta. Inge lesaren egitura eta nume razioarauak betetzen ez dituzten hi zk un tzetan idaztea (e uskara kasu) ez da prozesu samurra LATEXen.Artikulu honetan, euskarak LATEX munduan duen problematika aztertzen da, eta eragozpenak gaind itzeko dauden bailabideak aztertzen dira. Horrez gain , euskarazko dokumentuak idazteko beharrezkoak diren programaziorako gidalerro eta gomendio orokorrak azaltzen dira

    Hauteskunde unibertsal eta askeak telematikaren eskutik?

    Get PDF
    Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) berriek, demokraziaren kontzeptua asko hobetu dezakete, gizartearen partaidetza moduak areagotuz. Hauteskunde prozesuak dira partaidetza modu horien artean zabalduenak, hiritarren iritziak zuzenean jasotzeko erabiltzen direnak. Azken hamarkadetan, hauteskunde prozesuak IKTekin hobetzen dituzten sistema berriak proposatu dira; telematika arloan erronka berriak ekarri dituzte sistema horiek. Edozein hauteskundek, demokratikotzat joko bada, unibertsaltasun-, berdintasun-, askatasun- eta sekretu-printzipioak betetzen dituen boto-sistema erabili behar du. Gure ikerketa, Internet sarearen erabilera egiten duten "Boto-Sistema Elektronikoa " deiturikoen analisiarekin hasi genuen. Analisi horren ondorioz, gaur egungo Internet Darabilten Boto-Sistema elektronikoetan, gehienbat berdintasun- eta sekretuprintzipioak helburu dituzten propietateak betetzen direla ikusi genuen. Hortaz, unibertsaltasun- eta askatasun-printzipioak ere besteak bezain garrantzitsuak izanik, horietarako beharren azterketa eta proposamenak landu ditugu. Unibertsaltasun eta askatasunaren azterketa eta proposamen horiek berdintasun eta sekretu-printzipioak ahaztu gabe egin behar direnez, Internet Darabilen Boto Sistema Elektroniko oso bat zehaztu dugu. Gure proposamenen balioa erakusteko, Europar Kontseiluak Boto-Sistema Elektronikoetarako aurkeztutako segurtasun helburuak betetzearen azterketa egin diogu diseinatutako sistemari. Azterketa horren sakontasuna, sistemaren telekomunikazio-protokoloaren egiaztapenarekin osatu dugu, Internet erabiltzearen arriskuak gainditzeko. Ondorioz, beste edozein zerbitzu telematiko bezain seguru edo arriskutsua den Internet Darabilen Boto Sistema Elektronikoa definitu dugu eta bertan beste hainbatetan ere erabil daitezkeen Unibertsaltasun eta askatasunerako proposamenak batu ditugu

    Droop metodoak: potentzia-bihurgailuak paraleloan konektatzeko haririk gabeko medodoak

    Get PDF
    Egun, potentzia-bihurgailuak paraleloan konektatuta aurki daitezke hainbat aplikaziotan. Konexio horiek kontrol bat behar dute, bihurgailuen arteko korronte zirkulatzaileak saihesteko eta kargaren banaketa ona bermatzeko. Proposatutako metodo guztien artean, droop metodoak nabarmentzen dira, eskaintzen dituzten malgutasuna, erredundantzia eta fidagarritasunagatik. Lan honetan, jatorrizko droop metodoaren azterketa egingo da, eta oinarrizko printzipioak azalduko dira. Alde horretatik, jatorrizko droop metodoak dituen funtsezko abantailak eta desabantailak deskribatuko dira, baita bibliografiako jatorrizko metodoa hobetzen duten aldaera batzuk ere. Azkenik, sistema baten diseinua droop metodoa erabiliz aurkeztuko da, baita simulazioetako emaitzak ere

    A Two-Sample Mendelian Randomization Analysis Investigates Associations Between Gut Microbiota and Celiac Disease

    Get PDF
    Celiac disease (CeD) is a complex immune-mediated inflammatory condition triggered by the ingestion of gluten in genetically predisposed individuals. Literature suggests that alterations in gut microbiota composition and function precede the onset of CeD. Considering that microbiota is partly determined by host genetics, we speculated that the genetic makeup of CeD patients could elicit disease development through alterations in the intestinal microbiota. To evaluate potential causal relationships between gut microbiota and CeD, we performed a two-sample Mendelian randomization analysis (2SMR). Exposure data were obtained from the raw results of a previous genome-wide association study (GWAS) of gut microbiota and outcome data from summary statistics of CeD GWAS and Immunochip studies. We identified a number of putative associations between gut microbiota single nucleotide polymorphisms (SNPs) associated with CeD. Regarding bacterial composition, most of the associated SNPs were related to Firmicutes phylum, whose relative abundance has been previously reported to be altered in CeD patients. In terms of functional units, we linked a number of SNPs to several bacterial metabolic pathways that seemed to be related to CeD. Overall, this study represented the first 2SMR approach to elucidate the relationship between microbiome and CeD.This research was funded by the Basque Department of Health, grant numbers GVSAN2018/111086 and GVSAN2019/111085 to J.R.B. and N.F.-J., respectively

    Olatu-energiaren bilakaera

    Get PDF
    Olatu-energia edo energia undimotriza1 gero eta arreta handiago erakartzen ari da komunitate zientifikoan eta erakunde publiko zein pribatuetan. Ez da energia-baliabide berri bat; izan ere, jadanik XIII. mendean ere erabiltzen zen energia-iturri hori. Hala ere, historian zehar izan duen bilakaerak hainbat gorabehera izan ditu. Egun, berriz berpizten ari da harekiko jakin-mina, eta horren adierazgarri dira aurrekontu handiko I+G proiektu ugarien onarpena. Bestalde, Iberiar penintsulako ipar kostaldea baliabide honen munduko potentzialik handienetakoen barnean dago, eta haren industria-ustiapen errealitate bihur daiteke epe luze-ertainean
    corecore