41 research outputs found

    Baladen itzultze eta moldatze moduez

    Get PDF
    N/

    MARIA ESTIBALIZ DE SASIOLA (Deba 1550a – 1611) -Euskal poesia idazleen artean lehen anderea

    Get PDF
    N/AJean de Jaurgain historialariak dioskunez XIX. menderdian bildu herri kanta honetan ageri zaigun Etxauzeko anderea, 1422an Menauton Ürrütiarekin ezkondu zen Dominga Ahetzekoa, batzuetan Hauzeko bezala ere agertzen dena litzateke. Maria Estibaliz Sasiola orainarte ezagutzen dugunaren arabera giro pribatuan euskaraz poesia idatzi zuen lehen emakumea dugu, Gaztelako gortean antza ibilia

    Bernard Lehete, Eustorg de Beaulieu eta Bernat Detxepare Errenazimenduko hiru gizon

    Get PDF
    Dans cette étude, en plus du poème de cent vers -quasiment inconnu des basques- écrit par le poète Eustorg de Beaulieu en hommage à Bernard lehete, on présente quelques détails sur la vie de l'avocat général du roi qui résidait à Bordeaux, et on propose une nouvelle voie d'investigation sur les relations qui purent exister entre la poèsie de Beaulieu, appartenant à l'école de Clément Marot, et celle de Detxepare -Lehet, de Sare, étant le lien entre les deux-. Ce travail apporterait, sans aucun doute, une meilleure connaissance du domaine culturel et littéraire bordelais pendant la Renaissance, c'est-à-dire dans la première moitié du XVIe siècle.Ikerketa lan honetan, Bernard Leheten omenez Eustorg de Beaulieu poetak idatzi zuen ehun bertsotako poema, -ia ezezaguna euskaldunen artean-, emateaz gain, Bordelen bizi zen erregearen abokatu jeneralaren bizi zertzelada batzuek aurkezten dira, eta bidenabar, Clement Marot-en eskolakoa zen Beaulieu eta Detxepareren poesiaz izan daitezkeeen harremanaz, -Lehet saratarra bitartekari zitekeelarik-, ikerketa bide berria proposatzen. Lan honek, noski, Errenazimenduak Bordelen, hots, XVI. mendeko lehen partean izan zuen kultur eta literatur giroa hobeto aztertzea eta ezagutzea ekarriko liguke

    Baladen itzultze eta moldatze moduez

    Get PDF
    N/

    Jean-Martin Hiribarren, "Iruñeko bestak" 1845

    Get PDF
    Agosti Chaho, Jean Duvoisin, Maurice Harriet, Joanes Oxalde, Emmanuel Inchauspe, Jean-Martin Hiribarren.... Hona 1810etik 15erako epean Euskal Herriko Iparraldean jaiotako euskaltzale ospetsuen zenbait izen. Lore-xorta ederra benetan ! Euskal hizkuntza eta literaturaren pizkundean zuzi distiratsu eta itzalezinak, Pierre Lafittek ongiaski azpimarratzen digun arabera. Azkainen sortua genuen Hiribarren, etorki nobleko familia batean, Etcheberria baitan, hain zuzen. Hiribarren berak dioenez, lapurteraz idatzitako poema txiki bat da « Petit poème sur les fêtes de Pampelune 1845. En dialecte labourdin le plus pur ». Baditu, ordea, poematxo honek ehun eta hogeitamar zortziko, beraz, 1362 bertsolerro, aitzakitzat harturik Chahok, Nemours-eko duke eta dukesa, Aumale-ko dukeak eta beste konpainia eder batek (tartean bera) 1845 urteko irailean Iruñeara egin zuten bidaia eta hemen dastatu zituzten bestak

    Jean-Martin Hiribarren, "Iruñeko bestak" 1845

    Get PDF
    Agosti Chaho, Jean Duvoisin, Maurice Harriet, Joanes Oxalde, Emmanuel Inchauspe, Jean-Martin Hiribarren.... Hona 1810etik 15erako epean Euskal Herriko Iparraldean jaiotako euskaltzale ospetsuen zenbait izen. Lore-xorta ederra benetan ! Euskal hizkuntza eta literaturaren pizkundean zuzi distiratsu eta itzalezinak, Pierre Lafittek ongiaski azpimarratzen digun arabera. Azkainen sortua genuen Hiribarren, etorki nobleko familia batean, Etcheberria baitan, hain zuzen. Hiribarren berak dioenez, lapurteraz idatzitako poema txiki bat da « Petit poème sur les fêtes de Pampelune 1845. En dialecte labourdin le plus pur ». Baditu, ordea, poematxo honek ehun eta hogeitamar zortziko, beraz, 1362 bertsolerro, aitzakitzat harturik Chahok, Nemours-eko duke eta dukesa, Aumale-ko dukeak eta beste konpainia eder batek (tartean bera) 1845 urteko irailean Iruñeara egin zuten bidaia eta hemen dastatu zituzten bestak

    Euskal poesia idazleen artean lehen anderea

    Get PDF
    Jean de Jaurgain historialariak dioskunez XIX. menderdian bildu herri kanta honetan ageri zaigun Etxauzeko anderea, 1422an Menauton Ürrütiarekin ezkondu zen Dominga Ahetzekoa, batzuetan Hauzeko bezala ere agertzen dena litzateke. Eta dirudienez Baxanabarreko jende nobleen alabak Baionan eskolatzen ohi ziren, agian, Santa Klara komentuan, non klarisak kokatu ziren XIII. mendean, eta Saint-Benoit kalean bizitzen ageri diren jada 1309. urtean.Lehen pertsonan kantatzen duen andereak kexu senarrak ematen dion tratu txarraz, ez zen nornahi, noski, Etxauzeko bizkundearen arreba baizik, eta bazekikeen izkiribatzen. Tamalez, ez zaigu iritsi berak idatzitako eskuzkriburik ez eta Deba aldekoak ziren Milia Lasturko edota Santxa Hortizenik, hauek moldatu eresiak Garibairen bidez iritsi baitzaizkigu.Dena den badakigu garaiko andere noble eta monja euskaldunek bazekitela idazten hala nola Isabel Lobiano Mutrikuko Santa Katalina komentutik ihes egiten lagundu zuen monja, edota Urtubiako anderea XVI. mende bukaeran espioitza lanetan aritu izan zena5. Areago, Lazarragaren eskuzkribuaren aurkikuntza harrigarriak beste datu benetan interesgarri baten aurrean ezartzen gaitu, hots, besterik agertzen ez den bitartean, euskal poesia idazleen artean lehen anderearen eskuzkribuen aitzinean, hots, Maria Estibaliz Sasiola debarraren hiru poemen aurrean

    Roland gesta kantetan, eleberrietan, teatroan eta zinean

    Get PDF

    Axularren garaiko sermoi argitaragabe bat: Erunt signa in sole, et luna, et stellis . l. 21., Goure ginco omnipotantac... Aurkezpena, oharrak eta transkripzioa

    Get PDF
    This article presents an unpublished sermon out of Basque of the time of Axular : "Erunt signa in sole, et luna, et stellis . l. 21., Goure ginco omnipotantac...". One proposes a layout of the text, remarks and a transcription. A lexicon and a bibliography supplement this article.Cet article présente un sermon en basque inédit de l'époque d'Axular: "Erunt signa in sole, et luna, et stellis . l. 21., Goure ginco omnipotantac...".. On propose une présentation du texte, des remarques et une transcription. Un lexique et une bibliographie complètent cet article

    Approche critique de l'enseignement de la littérature basque

    Get PDF
    Podemos considerar que Eusqueraren berri onac eta ondo escribitceco, ondo iracurteco, ta ondo itzegiteco erreglac publicado por Agustín Cardaveraz en 1761 constituye el primer texto creado para el aprendizaje de los modelos vascos. Sin embargo, hasta el siglo XX la literatura vasca no será convenientemente enseñada. Hasta que tras la Segunda Guerra Mundial, René Lafon en la universidad de Burdeos y Koldo Mitxelena en la de Salamanca no comenzaran a enseñar la literatura vasca. En 1980 se crearon las primeras cátedras de Lengua y Literatura Vasca en los Institutos de Bachiller de Euskal Herria y, a continuación, la enseñanza de la literatura vasca ha tenido una difusión creciente por el mundo.Euskal ereduak ikasteko sortutako lehen testutzat jo dezakegu 1761ean Agustin Kardaberazek plazaratu, Eusqueraren berri onac eta ondo escribitceco, ondo iracurteco, ta ondo itzegiteco erreglac. Halere XX. menderarte ez da euskal literatura irakatsiko taxuz. Bigarren Mundu-Gerlaren ondoren hasi arte Bordeleko unibertsitatean René Lafon eta Salamankakoan Koldo Mitxelena euskal literatura irakasten. 1980ean sortu ziren Euskal Herrian Batxiler Institutuetako lehen Euskara eta Euskal Literatura katedrak, eta ondoren munduan zehar gero eta hedadura handiagoa du euskal literaturaren irakaskintzak.Nous pouvons considérer qu'Eusqueraren berri onac eta ondo escribitceco, ondo iracurteco, ta ondo itzegiteco erreglac publié par Agustin Cardaveraz en 1761 constitue le premier texte créé par l'apprentissage des modèles basques. Pourtant, jusqu'au XXe siècle la littérature basque ne sera pas convenablement enseignée, jusqu'à ce qu'après la Seconde Guerre Mondiale, René Lafon ne commence à enseigner la littérature basque à l'université de Bordeaux et Koldo Mitxelena à celle de Salamanque. En 1980 les premières chaires de Langue et Littérature Basque furent créées dans les Institutos de Bachiller (Instituts de Bacheliers) d'Euskal Herria et, ensuite, l'enseignement de la littérature basque a connu une diffusion croissante dans le monde.We can consider that Eusqueraren berri onac eta ondo escribitceco, ondo iracurteco, ta ondo itzegiteco erreglac published by Agustín Cardaveraz in 1761 constitutes the first text created for the learning of Basque models. However, up until the twentieth century, Basque literature was not to be taught in a convenient manner. Until after World War II, René Lafon at the University of Bordeaux and Koldo Mitxelena in the University of Salamanca did not begin to teach Basque literature. In 1980, the first professorships on Basque Language and Literature were created in the Secondary Education Institutes in the Basque Country and, thereinafter, the teaching of Basque literature has enjoyed a growing dissemination throughout the world
    corecore