3 research outputs found

    Ingurune aberastuaren eragina C57BL6J saguen CB1 hartzaileetan nerabezaroan botiloi ohituraren ondoren

    Get PDF
    20 p.[EU] Betekadan oinarritutako alkohol kontsumoa adingabeko gazteen artean ohikoa bilakatzen ari den ohitura kaltegarria da. Mundu mailan, batez beste, 15,3 urteko adinetik aurrera hasten da substantzia psikoaktibo honen kontsumoa, nerabezaroan hain zuzen ere. Garai horretan, garunaren garapena ez da oraindik bukatu; horrexegatik, alkohola nerabezaroan edateak epe laburreko eta epe luzeko ondorio sozial, fisiko eta psikiko larriak eragin ditzake. Saguekin egin diren ikerketatan ikusitako kalteak anitzak dira; besteak beste, garunaren hantura eta aktibazio‐patroi atipikoak, disfuntzio sinaptikoa eta hipokanpo bolumenaren murrizketa. Sistema endokannabinoidean CB1 hartzailearen dentsitatearen zein funtzionalitatearen murrizketa ikusi da. Ingurune aberastua (IA) garuneko egituretan eragin onuragarria duen paradigma esperimentala da; izan ere, IAk alkoholak epe luzera eragindako hainbat kalte lehengora ditzake. Ikerketa honen bidez, ingurune aberastuak dakarren hobekuntzaren azpian sistema endokannabinoideak izan lezaken rola aztertu dugu. Horretarako, nerabezaroan, betekada gisako alkohol kontsumoak CB1 hartzailearen espresioan eragiten dituen epe luzerako aldaketak aztertu ditugu animalia‐eredu baten hortz‐bihurguneko sinapsietan, eta, halaber, ingurune aberastuak aldaketa horien gainean dituen ondorioak. Zehazki, lau talde esperimentaletako ([i] kontrol, [ii] alkohol, [iii] ingurune aberastua eta [iv] ingurune aberastua + alkohol) C57BL6J saguen hortz‐bihurgunean, immunoelektroimikroskopia bidez, CB1 partikula immunoerreaktiboen dentsitatea aztertu dugu sinapsi inhibitzaile zein kitzikatzaileetan. Analisi estatistikoak desberdintasun esanguratsuak frogatu ditu sinapsi inhibitzaile zein kitzikatzaileetan ohiko laborategiko baldintzetan eta ingurune aberastuan barneratutako saguen artean. Horrez gainera lau talde esperimentalen hortzbihurgunetik eta Ammon adarretik (CA1‐CA3 eremua) isolatutako sinpatosoma gordinen laginetan, immunoblot entseguak burutu ditugu. Hala, CB1 hartzailearen eta 2‐arakidonilglizerol (2‐AG) kannabinoide endogenoaren sintesi‐ eta degradazio‐entzimen (diazilglizerol lipasa α ‐DAGLα‐ eta monoazilglizerol lipasa ‐MGL‐, hurrenez hurren) espresioa semikuantitatiboki aztertu genuen. Gure behin‐behineko datuek ez dute talde esperimentalen arteko desberdintasunik detektatu hortz‐bihurguneko mintz sinaptiko gordinetan aztertutako hiru proteinetan. Ordez, CA1‐CA3 eremuan, gora‐erregulazio esanguratsua aurkitu genuen DAGLα‐ren espresioan ingurune aberastua + alkohol taldean, kontrol alkoholiko taldearekiko. Hortz‐bihurgunean Western blot bidez lortutako emaitzak, lan honetan elektroi‐mikroskopiaz lortutakoekin eta aldez aurretik taldean ondo sendotutako datu esperimentalekin kontraesankorrak dira. Azterketa motaren eta erabilitako laginen arteko desberdintasunak itxurazko desadostasun horiek azal ditzakete. Beraz, paradigma esperimental honetan, sistema endokannabinoideko osagaien erregulazioa aztertzeko ikerketa gehiago beharko dira

    Environmental Enrichment Rescues Endocannabinoid-Dependent Synaptic Plasticity Lost in Young Adult Male Mice after Ethanol Exposure during Adolescence

    Get PDF
    Binge drinking (BD) is a serious health concern in adolescents as high ethanol (EtOH) consumption can have cognitive sequelae later in life. Remarkably, an enriched environment (EE) in adulthood significantly recovers memory in mice after adolescent BD, and the endocannabinoid, 2-arachydonoyl-glycerol (2-AG), rescues synaptic plasticity and memory impaired in adult rodents upon adolescent EtOH intake. However, the mechanisms by which EE improves memory are unknown. We investigated this in adolescent male C57BL/6J mice exposed to a drinking in the dark (DID) procedure four days per week for a duration of 4 weeks. After DID, the mice were nurtured under an EE for 2 weeks and were subjected to the Barnes Maze Test performed the last 5 days of withdrawal. The EE rescued memory and restored the EtOH-disrupted endocannabinoid (eCB)-dependent excitatory long-term depression at the dentate medial perforant path synapses (MPP-LTD). This recovery was dependent on both the cannabinoid CB1 receptor and group I metabotropic glutamate receptors (mGluRs) and required 2-AG. Also, the EE had a positive effect on mice exposed to water through the transient receptor potential vanilloid 1 (TRPV1) and anandamide (AEA)-dependent MPP long-term potentiation (MPP-LTP). Taken together, EE positively impacts different forms of excitatory synaptic plasticity in water- and EtOH-exposed brains.This research was funded by ISCIII (“RD16/0017/0012” to P.G.), co-funded by ERDF/ESF, “Investing in your future”; The Basque Government (IT1230-19 to P.G.); Ministry of Science and Innovation (PID2019-107548RB-I00 to P.G.); Ph.D. contract from MINECO (BES-2013-065057 to S.P.); Ph.D. contract from UPV/EHU (PIF 18/315 to L.L.), and Ph.D. contract from UPV/EHU (PIF 19/164 to M.S.)
    corecore