6 research outputs found

    Biokimikako tandem elkarteak nola idatzi?

    Get PDF
    Biokimika eta biologia molekularra abiadura izugarriaz garatzen ari den zientziaren esparruak dira egun. Puntako zientzia hau ingelesez eraikitzen, idazten eta argitaratzen delarik, hizkuntza honek dituen berezitasunak beste hizkuntzetara helarazten edo nolabait islatzen dira. Lan honen helburua da berezitasun horien artean dauden hiru hitzeko elkarte batzuk aztertzea, haien sailkapen lagungarria ematea eta idaztarauen proposamen xume bat egitea

    Kimikako erreakzioaren irakurbidea eta idazkera

    Get PDF
    Kimikako formulazioak, ahozko irakurketa bi har ditzake. Lehenengoa, konposatuen nomenklaturarako arauetan oinarriturik dago eta bigarrena, ikurren letraz letrako irakurketa da. Nomenklaturaren araberako irakurketak erabat arruntak diren izenak eskaintzen dizkio euskal joskerari; letraz letrako irakurketak ere euskal joskeran nolabait txertatu beharko diren izenen antzerako zatiak sortuko ditu. Batzuek eta besteek hainbat arazo azaltzen dituzte testuetan eta erreakzioen adierazpideetan. Arazoak idatzizko mailan ez ezik ahozko mailan ere sortzen dira. Izan ere, batzuetan euskararen egitura naturalak irakurtzeko beharra sortzen da, eta areago, askotan egitura naturalak artifizialtzat jo izan direnekin batera erabiltzeko ohitura handia dago Kimikaren hainbat esparrutan

    corecore