6 research outputs found
Attachment and Facial Emotion Recognition in Patients with Borderline Personality Disorder
201 p.Mugako Nortasunaren Nahasmendua (MNN) atxikimenduaren zailtasunekin lotu izan da, helduaroan bereziki atxikimendu-antsietate maila altuarekin. Bestalde, MNN-n Aurpegi-Emozioen Antzematea (AEA) aztertu dituzten ikerketetan emaitza kontrajarriak argitaratu izan dira. Azkeneko ikerketen azterketek, MNN duten pazienteek aurpegi neutroetan emozioak ezartzeko joera izan dezaketela iradokitzen dute, emozio negatiboekiko isuria aurkeztuz. Horrez gain, atxikimendua eta aurpegi-emozioen antzematearen arteko asoziazioa aztertzen dituzten ikerketen gabezia dago. Tesi honen helburua, MNN duten pazienteen talde kliniko batean giroko aldagaiak (parentalitatea eta helduaroko atxikimendua) eta kognizio sozialeko prozesu jakin bat (AEA) aztertzea da, kontrol talde batekin konparatuz. Horrez gain, aipatutako giroko aldagaiek kognizio sozialeko aldagaiarekiko duten harremana aztertzea ere proposatzen da. Ikerketa proiektuan MNN duten pazienteen talde bat (n=120) kontrol talde (n=220) batekin konparatu egin zen giroko aldagaiak, kognizio sozialeko aldagai bat eta aldagai kliniko ezberdinak aztertuz. Aldagai nagusiak parentalitatea (PBI), helduaroko atxikimendua (ECR-R) eta aurpegi-emozioen antzematea (DFAR) izan ziren. Aldagai soziodemografikoak eta MNNren larritasunarekin erlazionaturiko aldagai klinikoak bildu izan ziren analisi ezberdinak egiteko. Taldeen ezberdintasunez gain, aldagaien arteko harremana ere aztertu izan zen. Emaitzetan, MNN zuten pazienteek haien gurasoak parentalitate disfuntzional estiloekin identifikatzen zituztela aurkitu zen. MNN zuten pazienteek atxikimendu-antsietate eta atxikimendu-saiheste maila altuagoak aurkeztu zituzten. AEAren guztizko eskala kontuan hartuta, MNN zuten pazienteek ez zituzten desberdintasunik aurkeztu kontrol taldearekin alderatuta. Emozio zehatzei erreparatuta, talde klinikoko partaideek aurpegi neutroen antzematean zailtasunak aurkeztu zituzten eta beldur aurpegiak antzematean, berriz, hobekuntza kontrol taldearekin alderatuta. Parentalitate neurriek helduaroko atxikimenduko neurriekin asoziazioa aurkeztu zituzten. Ez ziren helduaroko atxikimenduko eta AEAren arteko asoziazio esanguratsurik aurkitu. Lehenengo mailako zaintzaileekiko harremanaren eta helduaroan ematen diren psikopatologiako adierazpenen arteko lotura indartzen dute tesiaren emaitzek. Bestalde, MNN duten pazienteek aurpegi neutroetan emozio negatiboak ezartzeko eta emozio negatiboak hobeto antzemateko joera daukatela aurkitu zen, azken ikerketekin bat etorriz. Azkenik, helduaroko atxikimenduak AEAn eraginik ez duela aurkitu zen, aurretiko ikerketekin kontrastatuz, beraz emaitza ezberdin hauek etorkizunean argitzea proposatzen da ikerketa berriekin

Attachment anxiety as mediator of the relationship between childhood trauma and personality dysfunction in borderline personality disorder
Insecure attachment has been described as mediating the relationship between childhood trauma and dysfunctional personality traits in different mental disorders. Despite the role insecure attachment and childhood trauma have independently demonstrated to play as determinants of borderline personality disorder, less is known about the mediating mechanisms explaining these associations. For the first time, we assessed adult attachment, childhood trauma and dimensional personality pathology in a sample of outpatients with borderline personality disorder and tested whether the association between childhood trauma and personality dysfunction was at least partially attributable to insecure attachment. The results showed that attachment anxiety fully mediated the relationship between specific types of trauma (emotional abuse and physical neglect) and emotional dysregulation. Further, emotional abuse was both directly associated with dissocial behaviour and indirectly via attachment anxiety (partial mediation). Emotional abuse has been described as an essential environmental factor for the development of borderline personality disorder and emotional dysregulation, on its part, as the core feature of the condition. Our results indicate that attachment anxiety explains the link between these central aspects of borderline personality disorder. Our findings are consistent with previous research and current etiological understanding of the condition and provide support for recommending a careful assessment of childhood traumatic experiences and adult attachment style to gain a more comprehensive insight into the symptoms and its heterogeneity. As a secondary aim, we assessed the effect parental mental illness may have in these mediation models, but no significant influence on childhood trauma, attachment or personality was found.This work was supported by the Health Department of the Basque Government under grant PI2014111034, by Biocruces Bizkaia Health Research Institute and by the Research Unit of Galdakao-Usansolo Hospital. Open access funding was provided by the University of the Basque Country UPV/EHU