29 research outputs found

    Domingo Azantza jaun ximistaren "Laborarien abisua" (1692) liburu galduaren eskuzko beste kopia bat

    Get PDF
    Idazlan honetan ezagutzera ematen da Laborarien abisua liburuñoaren (1692) eskuzko beste bertsio bat, XVIII edo XIX. mendekoa eta hizkeraz Amikuze edo Oztibarrekoa izan daitekeena; egile putatiboaren ohiko izena arau akademikoetara dakargu. Halaber, kontestualizatu egin da XVII. mendetik aurrerako euskarazko liburu teknikoen agerpena

    J. Aurrekoetxearen alarguntsaren "Nola serbitu dan Peruco chori-ongarria eta dagoquion usaera lur landu bacoitzetan" (1878?), eta zientzi dibulgazioaren historia pixkatxo bat

    Get PDF
    Idazlan honetan berrargiratu egin da Donostian 1878an-edo plazaratu zen esku-orri bat txori-ongarriaren erabilerari buruzkoa, eta Juana Teresa Oheine proposatu da haren egile probabletzat. Emakume idazleak hain urri direlarik euskarazko literaturaren historian, azpimarragarria da oso, andrazko bat agertzea euskal dibulgazio zientifikoaren lehen aintzindarien artean

    Pierre Buruzian jaun mediku hazpandarraren "Pasteur jaun zena" (1896)

    Get PDF
    Hiru ildotan zehar joan da artikulu honen ekarpena. Batetik, Pierre Buruzain medikuaren idazlan ahaztu bat berrargitaratu dugu. Bestetik, haren idazkeran nabarmenduz joan ziren teutonizazioa eta euskara ekumenikoa azpimarratu ditugu. Hirugarrenik, haren biografiaren zertzelada batzuk ekarri ditugu, J. R. Etxebarriaren euskal prosa zientifikoaren periodizazioan kokatu ahal izateko

    Albert Goinetxe jaun medikuaren "Laborarier: zonbeit kontseilu berechi ongarri erremedio berriez" (1892)

    Get PDF
    Albert Goienetxe mediku donibandar ahaztuaren idazlan bat berrargitaratu dugu, eta beraz, mahaigaineratu egin dugu euskarazko prosa zientifikoaren beste aitzindari ezezagun bat

    Jean-Baptiste Mazeris apaizgai barkoxtarraren "Erliak" (1932)

    Get PDF
    ldazlan honetan ezagutzera ematen da Erliak izenburuko zubererazko eskuizkribua (1932), Jean-Baptiste Mazeris apaizgai barkoxtarrak sinatua eta Euskaltzaindiaren Lafitte Funtsean aurkitua. Egilearen testuingurua eta obra aurkezteaz gainera, aipatu egin da helburu pedagogikoa duen lan bat idazteko eredu linguistiko subdialektal baten erabi lerak agertarazitako kontradikzioa

    Gure prosa zientifikoen lehen urratsak: Albert Constantin jaun medikuaren "Zuhainen eritarzunaz eta haien arraberrikatziaz"

    Get PDF
    Hiru ildotan zehar joan da artikulu honen ekarpena. Batetik, Albert Constantin mediku zuberotarraren idazlan ezezagun bat berrargitaratu dugu, eta bai galdetu ere haren obra idatziaren benetako neurriaz: urria da, iritzi orokorrak dioenez, ala zabala bezain ezezaguna? Bestalde, Gerla Handiaren aurretik Zuberoan ziharduen "Atharratzeko taldea" aurkeztu dugu; gerora erabat itzali da haren oihartzuna. Hirugarrenik, test bat egin diogu Jose Ramon Etxebarriak plazaraturiko euskal prosa zientifikoaren periodizazioari

    Albert Goinetxe jaun medikuaren "Laborarier: zonbeit kontseilu berechi ongarri erremedio berriez" (1892)

    Get PDF
    Albert Goienetxe mediku donibandar ahaztuaren idazlan bat berrargitaratu dugu, eta beraz, mahaigaineratu egin dugu euskarazko prosa zientifikoaren beste aitzindari ezezagun bat

    Saiakera zientifikoa idazteko apiapuntu bat

    Get PDF
    Hiru alor desberdinetatik hegaldatu da idazlan honetako gogoeta. Batetik, eta saiakera zientifikoa literatur generotzat erreibindikatu ostean, egileak ezinbestekotzat jo du prosa zientifikoaren euskarazko eredu espezifiko bat, maila literarioa ahalbidetuko duena, zehaztasuna eta dotorezia elkartuz. Bestalde, saiakera zientifikoa idazteko hauta daitezkeen gai posibleei buruz dihardu, bai gai lokalen eta bai gai unibertsalen argi-ilunak aipatuz, eta, aldi berean, idazmaila desberdinek eskainitako aukerak aztertuz. Hirugarrenik, irakurle idealaren gaineko gogoeta dugu: norentzat idatzi, eta zelan idatzi, irakurle ideal horrekiko komunikazioa optimoa izan dadin. Alde horretatik, babelizazio, teutonizazio eta plebifikazio kontzeptuen inguruko aurkezpen eta eztabaida dakarkigu
    corecore