1,427 research outputs found

    Minaren heziketaren eraginkortasuna lepoko eta lunbarretako min kroniko ez espezifikoan: berrikusketa sistematikoa

    Get PDF
    [EUS] Lepoko eta lunbarretako mina prebalentzia eta errekuentzia ratio altuko arazoak dira. Min kronikoa, nerbio sisteman birrantolaketak eragiten dituen gaixotasun maladaptatibo neuropatologikoa da, inpaktu biopsikosozial garrantzitsua duena. Min kroniko guztiak berdinak ez direnez, IASPeko aditu taldeak zazpi multzo- tan sailkatu zituzten. Minaren etiologia, mekanismoa eta kokapen anatomikoa kontuan hartuta, lepoko eta lunbarretako min ez espezifikoak min kroniko primarioaren taldean sailkatu ziren. Hamaika sistemen interakzio eta loturiko faktore askoren ondorioa da min kronikoa. Orain arte, hainbat tratamendu farmakologiko, kirurgiko eta fisiko erabili dituzte honi aurre egiteko, eraginkortasun aldakorra lortuz. Heziketan oinarritutako ezaugarri desberdinetako hainbat terapia sortu ziren, eraginkortasun eztabaidagarria zutenak. Horri aurre egiteko eta minaren zientzietan eman ziren aurrerapenak kontuan hartuta, minaren heziketa sortu zen. Minaren biologia eta patobiologia azaltzean eta pazienteei ulertaraztean datza, minaren inguruko sineskera eta kognizio desegokiak aldatzeko asmoarekin

    Ispilu terapia: burututako mugimenduen garrantzia.

    Get PDF
    [EUS] Ispilu terapian oinarritutako iktusaren errehabilitazio prozesuan ispilu aurrean burutu beharreko mugimenduek duten garrantzia aztertu da, errekuperazio motorean, funtzionaltasunean eta espastikotasunean eragiten dituen ondorioak aztertuz. Ondorio gisa esan daiteke, artikuluen arteko hetereogenetitatea dela eta ariketa moten arteko emaitzak konparatzea zaila den arren, egoera motorea eta funtzionaltasunean ispilu terapiak eragin positiboak dituela, espastikotasunean eraginik ikusten ez den arren

    Zein orno mobilizazio teknika da eraginkorrena zerbikalgietan? Errebisio sistematikoa

    Get PDF
    [EUS] Lepo eta zerbikal inguruan soilik mina daukaten pertsonengan zein orno mobilizazio teknika den eraginkorrena aztertzen duen egungo ebidentziaren errebisioa egitea

    Biriketako gaixotasun butxatzaile kronikoa barne medikuntzan edo pneumologian

    Get PDF
    El año 2005 en el Hospital de San Sebastián, en Medicina Interna, los pacientes con enfermedad pulmonar obstructiva crónica (EPOC) eran mayores, había más mujeres, la comorbilidad era mayor y la tasa de mortalidad también era mayor. Los médicos de Pneumología cumplían mejor las Guías Clínicas al dar el alta. Había posibilidades de mejora en la calidad de ambos servicios.Donostiako Ospitalean 2005ean Barne Medikuntzan Biriketako gaixotasun butxatzaile kronikoa (BGBK)zuten gaixoak, zaharragoak ziren, emakume gehiago zeuden eta, Pneumologian baino koerikortasun gehiago zituzten, hilkortasun tasa ere handiagoa zelarik. Pneumologiako sendagileek Gida Klinikoak hobeto betetzen zituzten Alta ematean. Bi zerbitzuetako kalitatea hobetzeko aukera zegoen.En 2005, en Médecine Interne de l'Hôpital de San Sebastián, les patients atteints de maladie obstructive chronique (EPOC) étaient âgés, les femmes étaient plus nombreuses, la comorbidité était plus grande et le taux de mortalité était également plus élevé. Les médecins de Pneumologie respectaient mieux les Guides Cliniques en signant les bulletins de sortie. Il y avait possibilité d'améliorer la qualité des deux services.In 2005 in the Hospital of San Sebastian, in Internal Medicine, the patients with chronic obstructive pulmonary decease (COPD) were elderly, there were more women among them, comorbidity was higher and the mortality rate was also higher. The Pneumology practitioners fulfilled the Clinical Guides better when discharging patients. There was room for improvement in the quality of both services

    Euskara-Gaztelania literatura-itzulpenaren bilakaera XXI. mendean

    Get PDF
    Lan honen helburua XXI. mendeko Euskara-Gaztelania literatura-itzulpenaren bilakaera aztertzea da. Helburu hori lortzeko datu-base bat osatu dugu, eta argitalpen orokorrak aztertzeaz gain, funtsezkoa iruditu zaigu itzulpen argitaratuen ezaugarri batzuen bilakaera ikertzea: itzultzaile-motak, argitaletxeak eta testu motak. Horretarako, aurkezpen orokor baten ondoren, lanari datu-basearen nondik norakoekin emango diogu hasiera. Hasteko, datu-base bat zertan datzan azalduko dugu, eta jarraian, datuen bilduma osatzeko finkatu ditugun irizpideak azalduko ditugu: Lehenik, bilaketa XXI. mendera eta narratibara mugatu dugu, eta datu-basea osatuko duten argitalpenak lehen edizioak izango dira. Bigarrenik, itzultzaile-motak hiru motatan banatu ditugu (autoitzultzailea, itzultzaile alografoa eta kolaborazioa), eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako argitaletxeak multzo batean sartu ditugu eta Estatuko argitaletxeak beste batean. Argitaletxeen bi multzo hauen literatura-sistemak desberdinak dira, eta banaketa honen bidez, erabilitako jokamoldeak ikusi nahi izan ditugu. Hari beretik, bilaketan Hego Ameriketako zenbait argitalpen jaso ditugunez, horiek beste multzo batean sartu ditugu. Honekin batera, testu motak haur eta gazte narratiban eta helduentzako narratiban banatu ditugu. Horrez gain, bildu ditugun beste datuak aipatuko ditugu, eta atal honekin amaitzeko, datu-basea osatzeko erabili ditugun iturriak azaldu eta bildumarako datuak betetzerako orduan izan ditugun arazoak aztertuko ditugu. Ondoren, datu-basearen informazioa aztertzeari ekingo diogu. Azterketa lau arlotan banatu dugu: lehenengoa, argitalpenei dagokiena izango da; jarraian, itzultzaile-motak izango ditugu; ondoren, argitaletxeak; eta azkenik, testu motak. Arlo bakoitzeko datuei euskarri bisual bat emateko asmoarekin zenbait grafiko erantsi ditugu, eta hauen bidez, emaitzak zehaztasun handiagoarekin aztertuko ditugu. Ikerketa euskarazko narratibaren gaztelaniarako itzulpenen bilakaeran oinarritu dugu, eta bilakaerarekin lotura duten beste zenbait ezaugarri aztertu ditugu, esaterako, mende honetako euskal idazle itzulienak, itzultzaile alografo oparoenak eta hauek duten harremana argitaletxe eta idazleekin, kolaborazioak eta autoitzulpenak duten harreman estua eta autoitzulpenaren garrantziaren zergatia

    Ibex 35eko enpresen Merkataritza Fondo Bateratuaren azterketa

    Get PDF
    Lan hau egitearen arrazoia, zenbait motibazioren ondorioa izan da. Lehenik eta behin, baterakuntzak eduki ditzakeen errore posibleak aztertzea zen helburua eta horretarako, merkataritza fondo bateratuan zentratzea erabaki zen lan hau. Izan ere, partida hau, baterakuntzan sortzen den partida esklusiboa da eta, ondorioz, gehien gerturatzen gaituen kontua baterakuntza arlora. Bestalde, Ibex-35eko enpresak, estatu mailan garrantzi handiena duten enpresak dira eta beraz, merkataritza fondo bateratuarekin gehien landu behar duten enpresak izanik. Azkenik, enpresa hauen urteko kontuak eskuratzeko erraztasuna baliatzeaz ere bilatu da, izan ere, beraien urteko kontuak publikoak izatera derrigortuta daude

    Haur Hezkuntzako genero desberdintasunekin amaitzeko klabeak

    Get PDF
    [EUS] Egun, estereotipoek eta genero desberdintasunek gizartean oraindik presente eta indarrarekin jarraitzen dute Haur Hezkuntzan oso argi islatzen direlarik. Ezin da ukatu etapa honek duen inportantzia, orain baita ikasleriaren aldetik gertatzen den horrelako jarreren, estereotipoen eta rolen erreprodukzioa ekidin ahal izateko lan egiteko garaia. Irakasleek genero berdintasunean eta hezkidetzan duten formakuntza faltak, kasu askotan, inprobisazioz jokatzea eta desberdintasuna areagotzen duten faktoreak desegoki tratatzea eragiten du. Horren ondorioz, lan honetan, ikerketa kualitatibo baten bidez, genero desberdintasunei aurre egiteko irakasleentzako eta familientzako baliagarriak izan daitezkeen klabeak eta estrategiak aurkezten dira. Horrela, genero berdintasunean hezteko gizarteak ezartzen dituen mugak hobeto ezagutu eta hezkuntzako etapa honetan arazo hau gainditzeko bideak ireki nahi direlarik.[ES] Actualmente, los estereotipos y las diferencias de género todavía siguen presentes con fuerza en la sociedad y se reflejan claramente en la Educación Infantil. La importancia de esta etapa es innegable y es ahora cuando se puede trabajar para evitar que el alumnado acabe reproduciendo dichas conductas, estereotipos y roles. La falta de formación del profesorado en igualdad de género y coeducación hace que, en muchas ocasiones, se actúe desde la improvisación, y no se consiga tratar adecuadamente los factores que acentúan la desigualdad. Por ello, en este trabajo, mediante una investigación cualitativa, se presentan claves y estrategias para hacer frente a esta situación, que pueden ser valiosas tanto para el profesorado como para las familias. Se pretende así, conocer mejor los límites que establece la sociedad a la hora de educar en igualdad y abrir caminos para poder hacer frente a este problema en esta etapa educativa.[EN] Nowadays, gender differences and stereotypes are still strongly present in society and they are clearly reflected in Infant Education. It’s undeniable how important this stage is, as it is the time when work can be done to prevent students from reproducing those behaviors, stereotypes and roles. The lack of teacher’s training in gender equality and coeducation, often leads to improvisation and to not properly treat those factors that accentuate inequality. Therefore, in this essay, by using a qualitative search, the keys and strategies to face gender differences that can be useful for families and teachers are presented. In this way, wanting to know better the limits that society establishes at the time of educating in equality and to open ways to deal with this problem through this educational stage

    Taekwondoko simulatutako konbate baten fisiologia: egoera aerobikoaren eragina.

    Get PDF
    [EUS] Taekwondoa mundu mailan ezaguna den borroka artea da, Korean jatorria duena. Bestelako borroka arte batzuekin alderatuta, sorrera nahiko berria du Taekwondoak, 1955. urtean Choi Jeneral Korearrak izena eman zionean hain zuzen ere. Hitzak berak tradizio Korearraren diziplinaren irmotasuna islatzen ditu, izan ere, hiru silabek oina eta ukabilaren bidea adierazten dute: Tae (oina), Kwon (ukabila) eta Do (bidea). Garai horietan, borroka arte tradizionala izan arren, azken urteotan izan duen bilakaera ukaezina da, gaur egun borroka arteen artean ezagun eta hedatuenetarikoa izatera heldu den arte

    /t/ren palatalizazioa Lekeitioko euskaran

    Get PDF

    Autoestima Haur Hezkuntzan lantzearen garrantzia

    Get PDF
    [EUS] Lan honen helburua, Ikastolen Elkarteko Haur Hezkuntzarako Urtxintxa programan autoestima lantzen ote den eta lanketa hau zein eratan burutzen den aztertzea da. Lana burutzeko lehen pauso gisa, autoestimari buruzko errebisio teorikoa egin da, bereziki Haur Hezkuntzan beronen lanketan oinarrituaz, bertako marko teorikoa erabili delarik gero Urtxintxa Proiektua aztertzeko. Azterketa bi esparrutan burutu da, alde batetik, Urtxintxa Proiektuko dokumentu edo euskarri ofizialak eta bestetik, teoria eta praktikaren arteko aldea ikusteko asmoarekin, proiektu hau erabiltzen duten zenbait irakasleri galdesorta bat pasa zaie. Oro har, azterketatik ondorioztatu ahal izan dugu, Urtxintxa proiektuak badituela autoestima lantzeko hainbat gako nahiz eta oraindik zenbait puntu hobe ditzakeen.[ES] El objetivo de este trabajo es investigar si la autoestima se trabaja en el proyecto Urtxintxa llevado a cabo en Educación Infantil en la comunidad de ikastolas, y si lo hace, de que manera lo trabaja. Primeramente se recopiló información referida a la autoestima en Educación Infantil. Basándonos en este marco teórico por un lado, hemos analizado los documentos oficiales del proyecto. Por otro lado, hemos realizado una comparación entre la teoría y la práctica que unen Urtxintxa. Para ello, hemos tranferido una encuesta a diferentes profesores que trabajan con este proyecto. De todo el trabajo, deducimos que Urtxintxa trabaja en diferentes medidas la autoestima pero que aún quedan varias claves en las que profundizar.[EN] The purpose of this paper is to analyze how and to what extent is self-esteem developed in the Urtxintxa program within the Local Ikastolas regarding Preschool. The first step for the proper development of the project has been the theoretical review of the self-esteem term, focusing on the preschool education’s own analysis. This framework will serve on the analysis of the Urtxintxa project. There have been two different sources used in the analysis for the sole purpose of seeing the difference between the theoretical and practical frameworks. On the one hand, the official documents of the Urtxintxa project and on the other hand, questionnaires from actual Urtxintxa users. In short, Urtxintxa project shows several gaps regarding self-esteem, hence, there is a chance for improvement in certain aspects
    corecore