3 research outputs found

    Hondatze kognitibo arinaren detekzio goiztiarrerako hizketa ezagutza automatikoan oinarrituriko ekarpenak

    Get PDF
    302 p.Alzheimerdun gaixoengan, mintzamena ez ezik, erantzun emozionala ere kaltetu egiten da. Emozioak giza gogoaren arkitekturarekin zerikusia dituzten prozesu kognitiboak dira, eta erabakiak hartzearekin eta oroimenaren kudeaketa edota arretarekin zerikusia dute, eta aldi berean ere, horiek hertsiki lotuta dauden komunikazioarekin. Hortaz, erantzun eta kudeaketa emozionalak ere badira gaitzaren hasierako fase horietan nahasten diren beste komunikazio-elementu batzuk, eta disfluentzia bezala, emozio-erantzuna narriadura kognitiboa neurtzeko adierazlea izan daiteke.Hortaz, zenbait atazaren bidez sortutako ahots-laginen azterketak direla medio, disfluentzia eta emozio-erantzuna jaso daitezke. Hizkuntzarekiko independenteak diren parametroak bildu eta horien hizkeraren nahasmenduak ezaugarritu badaitezke, ekarpena lagungarria izan daiteke diagnostikoa egingo duten espezialistentzat.Lehengaiak ahots-laginak direnez, ingurune kliniko zein etxeko ingurunean egindako ataza desberdinen bidez grabazioak egin eta datu-baseak osatu dira, osasun-guneen irizpide etikoak kontuan hartuta eta. Datu-base horien ikerketaren bidez, galera kognitiboaren garapena neurtu, kuantifikatu, balioztatu eta sailkatu nahi da. Gaitzaren etapa desberdinak hautematen laguntzeko ekarpena egin nahi da, eta horretarako, hizkuntzarekiko independenteak diren parametroen azterketa automatikorako teknika eta metodologiak garatu dira. Mintzamen automatikoaren analisian oinarritutako multi-hurbilketa ez-lineala egin da, zeinak hizketa-analisian erabiltzen diren denborazko serieen konplexutasunaren neurtze kuantitatiboa eman diezaguke

    corecore