1 research outputs found

    Emakumeen boto-eskubidea Espainiako II. Errepublika garaian

    Get PDF
    Euskaraz eginiko lan honetan, Espainian emakumeen boto-eskubidearen inguruan, 1931ean, gertaturiko auziak landuko dira iturri idatzien bidez. Horrela izanik, diputatuen artean sorturiko debatea azalduko dugu. Hala ere, horren aurretik, Parlamentuan lehenagotik emakumeen boto-eskubidearen inguruan emandako auziak ikusiko ditugu. Horrekin batera, garrantzikoa da 1931ko emakumeen boto-eskubidearen inguruko auzia ulertzeko emakumeen inguruan gauzatzen ziren mugimenduen jabe egitea. Behin 1931. Urtean kokatuz, Espainiako II. Errepublikan, Konstituzioko artikuluak onartzeko orduan emakumeen boto-eskubidearen inguruan gertaturiko auzian finkatuko dugu lana. Diputatuen artean sorturiko debatean, bi ikuspuntu nabarmen gauzatu zirelarik; boto-eskubidearen alde edota emakumeen sufragioa atzeratzearen alde. Horrela, Clara Campoamorren defentsa ikusiko dugu gertutik, eta berak erabilitako argumentuak ere kaleratuko ditugu. Honek, emakumeen boto-eskubidearen aldeko defentsa irmo bat eraman baitzuen aurrera. Defentsa honen aurrean eginiko argudioak ere agertuko ditugularik
    corecore