3 research outputs found
Kausatibo motak aztertzen
Lan honetan kausatiboa zer den, zein mota dauden eta mota bakoitzaren ezaugarriak eta eraketa nolakoa den azaldu dut. Kausatiboa eragile batek edo egoera baten aldaketak eragindako ekintza da, hortaz, egoera-aditz bat ez da inoiz kausatiboa izango. Hiru mota bereizten dira: lexikoa, morfologikoa eta analitikoa. Lehena, inkoatibo/kausatibo alternantzian sartzen diren aditzek osatzen dute, *edun-ez lagundurik agertzen direnak dira kausatiboak. Egoera-aldaketa aditzek, toki-aldaketa aditzek eta psiko-aditz kausatiboek bakarrik eratu dezakete kausatibo mota hau, eta multzo hauetan sartzen diren aditz guztiak ez. Ikuspegi klasikoak (ikuspegi lexikoa) eta berrinterpretazio konstrukzionalistak (ikuspegi sintaktikoa) dioenaren kontra, ezakusatiboen multzoaren aniztasunak, hautapen ezaugarriek eta zenbait argumentu morfologikoek erakusten dute kausatibo mota honen oinarrizko egitura aldaera kausatiboa dela. Horrela, kausatibotik inkoatiborako aldaketa hori erreflexibatze prozesu baten bidez ematen da, eta Chierchicak (2004) eta Reinhartek (2000) prozesu horretan kausa geruza ezabatzen dela badiote ere, Ormazabalek (2008) ez dela horrela erakusten digu; horretarako modirikataile agentiboez, helburu perpausez naiz nahi aditzlagunez eta egitura koordinatuez baliatzen da. Kausatibo analitikoa sintaktikoki zein morfologikoki bakuna da. Kausatibo morfologikoak berriz, morfologikoki konplexua da, sintaktikoki itxura bakuna badu ere; buruz-buruko mugimendua da egitura konplexu horri sintaktikoki itxura bakuna ematen diona. Deustuko Mintegiak(1898) argudio modura erabiltzen dituen Axularren bere,galdetzaileak eta uztardurak erakusten digute buruz-buruko mugimendua gertatzen dela eta ez ESPEZ-erako mugimendua. Kausatibo morfologikoa aditzoinari –arazi aditza gehituz eratzen da, nahiz eta euskalki batetik bestera aldaera ezberdinak egon. Gaur egun emankorra ez den –ra- kausatiboa egiteko forma zaharra dugu, kausatibo mota honen barnean sartuko liratekeena. Bestalde, kausatibo morfologikoaren kasu ezarketari dagokionez, aditz motaren arabera kasu bat edo beste hartuko du arazleak. Aditz iragangaitz ezakusatiboetan absolutiboan agertuko da, nahiz eta mendebaldean biziduna denean datiboa erabiliko duten. Iragangait ez-ergatiboen kasuan, datiboa da ohikoena. Aditz iragankorretan ere arazlea datiboz markaturik joango da; baina ditrantsitiboa denean, aditzak bi kasu besterik eman ezin dituenez eta hiru argumentu daudenez, menpeko aditzak bere osagarriei dagokien kasua emango die eta subjektuak datiboa den berezko kasua hartuko du. Kausatibo analitikoa egiteko hiru modu ezberdin daude. Lehena egin aditzak subjuntiboan jokatutako perpaus bat hartzen duenean sortzen da. Bigarrenean egin aditzari –arazi atxikitzen zaio eta menpeko perpausa nominalizaturik agertzen da. Azkenik, -tzera behartu esamoldearen bidez sortzen dena dugu. Kausatibo analitikoa sintaktikoki eta baita morfologikoki konplexua den kausatiboa da, aditzek ez baitute unitate bakar bat eratzen; Axularren bere, uztardurak eta hitz ordenak erakusten digute hau