1 research outputs found

    Nanoteknologien arauketa juridiko komunitarioa/The European Union regulation of nanotechnologies.

    Get PDF
    953 p.Nanoteknologiek 2000. urtetik aurrera garapen esanguratsua bizi dute eta egun gero eta produktu eta aplikazio gehiagotan erabiltzen dira. Aitzitik, nanomaterial manufakturatuek (nanoteknologien ustiapenetik eratortzen diren materialek) osasunean eta ingurumenean eragin ditzaketen kalteei buruzko ziurgabetasun zientifikoa nagusi da.Bestalde, nanoteknologien erabilerak ere giza eskubideekin zerikusia duten erronka juridiko garrantzitsuak planteatzen ditu halaber. Zentzu horretan, nanoteknologien erabilerak zuzenbideak babesten dituen ondasun juridiko, eskubide eta interes legitimo desberdinei eragiten dien neurrian, zuzenbidea erronka horiei erantzutera behartuta dago. Tesi honetan bereziki Europar Batasunak erronka horiei eman dien erantzun juridikoaren azterketa egiten da
    corecore