2 research outputs found

    Software prozesuen hobekuntzarako ekimenen biziraupen-analisia eta sailkapen-ikasketa, eta horien ondorioak enpresa txikietan

    Get PDF
    116 p.Softwareak funtsezko papera dauka negozio gehienetan. Hain zuzen ere, edozein negozioren abantaila lehiakorraren gako nagusietako bat dela esan daiteke. Software hori enpresa handi, ertain edo txikiek sor dezakete. Testuinguru horretan, erakunde mota horiek prozesuak hobetzeko ekimenak martxan jartzeko hautua egiten dute, merkatuan eskaintzen dituzten zerbitzuen edo azken produktuen kalitatea hobetzeko helburuarekin. Hortaz, ohikoa izaten da enpresa handi eta ertainek azken produktuen garapen-prozesuak zehaztea, are eredugarriak diren kalitate-ereduak erabiltzea, industriatik eratorritako jardunbide egokiekin. Izan ere, hobekuntza-ekimen bat aurrera eramaten laguntzeko erreferentziazko eredu eta estandar asko daude. Hortaz, erakundeek hainbat eredutako eskakizunak bete behar izaten dituzte aldi berean. Estandar horien barruan antzekoak diren praktika edo eskakizunak egon ohi dira (bikoiztasunak), edo neurri handiko erakundeentzat pentsatuta daudenak. Erakunde txikien esparruan, bikoiztasun horiek gainkostua eragiten dute ekimen hauetan. Horren ondorioz, erreferentziazko ereduekin loturiko prozesuak zehazteko orduan, burokrazia-lana handitu egiten da. Horrez gain, eredu hauen bikoiztasunak ezabatzera eta bere prozesuak hainbat arau aldi berean aintzat hartuta berraztertzera behartzen ditu. Egoera hori bereziki delikatua da 25 langiletik behera dituzten erakunde txikientzat, Very Small Entities (VSE) izenez ere ezagunak direnak. Erakunde mota hauek ahal duten modurik onenean erabiltzen dituzte haien baliabideak, eta, haien ikuspegitik, erreferentziazko eredu hauek gastu bat dira inbertsio bat baino gehiago. Hortaz, ez dute prozesuak hobetzeko ekimenik martxan jartzen. Ildo horretatik, erakunde horiei VSE-en beharretara egokituko zen eredu bat eskaintzeko sortu zen ISO/IEC 29110.ISO/IEC 29110 arauaren lehen edizioa 2011n sortu zen eta, ordutik, zenbait ikerketa-lan eta industria-esperientzia garatu dira testuinguru horren barruan. Batetik, ez dago VSE-ekin loturik dauden nahikoa industria-esperientzia, eta, beraz, ez da erraza jakitea zein den VSE-en portaera. 2011tik, ISO/IEC29110 arauarekin zerikusia duten hainbat lan argitaratu dira, baina, orain arte, lan horien tipologia oso desberdina izan da. Horrenbestez, ezinbestekoa da lehen esperientzia hauek aztertu eta ezagutzea, egindako lehen lan horiek sailkatu ahal izateko. Bestetik, prozesuak hobetzeko ekimenek ez dute beti arrakastarik izaten, eta mota honetako ekimen baten iraupena zein izango den ere ez da gauza ziurra izaten. Hartara, ekimen hauek testuinguru hauetan daukaten biziraupen maila zein den aztertu behar da, bai eta VSE-etan prozesuak hobetzeko ekimenak garatu eta ezarri bitartean eman daitezkeen lan-ereduak identifikatzea ere. Azkenik, garatzen dituzten produktuen segurtasun-arloarekin kezka berezia izan ohi dute VSEk. Hortaz, segurtasun-alderdi nagusiak kudeatzeko mekanismoak ezarri behar izaten dituzte.Lehenik eta behin, lan honetan, ISO/IEC 29110 arauarekin loturiko artikuluen azterketa metodiko bat egin dugu, eta ikerketa-esparru nagusiak eta egindako lan mota garrantzitsuenak jaso ditugu. Bigarrenik, VSEk prozesuak hobetzeko martxan jarritako mota honetako ekimenen biziraupena aztertzeko marko bat proposatu dugu. Hirugarrenik, haien portaeraren ezaugarriak zehazteko, ekimen hauetan ematen diren ereduak identifikatzeko ikuspegia landu dugu. Laugarrenik, VSEn softwarearen garapenaren bizi-zikloan segurtasun-arloko alderdiak gehitzeko eta zor teknikoa kudeatzeko proposamena egin dugu

    A total quality management (TQM) strategic measurement perspective with specific reference to the software industry

    Get PDF
    The dissertation aims to obtain an integrated and comprehensive perspective on measurement issues that play a strategic role in organisations that aim at continuous quality improvement through TQM. The multidimensional definition of quality is proposed to view quality holistically. The definition is dynamic, thus dimensions are subject to evolution. Measurement of the quality dimensions is investigated. The relationship between quality and cost, productivity and profitability respectively is examined. The product quality dimensions are redefined for processes. Measurement is a strategic component ofTQM. Integration of financial measures with supplier-; customer-; performance- and internal process measurement is essential for synergism. Measurement of quality management is an additional strategic quality dimension. Applicable research was integrated. Quantitative structures used successfully in industry to achieve quality improvement is important, thus the quality management maturity grid, cleanroom software engineering, software factories, quality function deployment, benchmarking and the ISO 9000 standards are briefly described. Software Metrics Programs are considered to be an application of a holistic measurement approach to quality. Two practical approaches are identified. A framework for initiating implementation is proposed. Two strategic software measurement issues are reliability and cost estimation. Software reliability measurement and modelling are introduced. A strategic approach to software cost estimation is suggested. The critical role of data collection is emphasized. Different approaches to implement software cost estimation in organisations are proposed. A total installed cost template as the ultimate goal is envisaged. An overview of selected software cost estimation models is provided. Potential research areas are identified. The linearity/nonlinearity nature of the software production function is analysed. The synergy between software cost estimation models and project management techniques is investigated. The quantification aspects of uncertainty in activity durations, pertaining to project scheduling, are discussed. Statistical distributions for activity durations are reviewed and compared. A structural view of criteria determining activity duration distribution selection is provided. Estimation issues are reviewed. The integration of knowledge from dispersed fields leads to new dimensions of interaction. Research and practical experience regarding software metrics and software metrics programs can be successfully applied to address the measurement of strategic indicators in other industries.Business ManagementD. Phil. (Operations Research
    corecore