The acquisition of basque and spanish quantifiers: an empirical study.

Abstract

300 p.Tesi honek zenbatzaileen jabekuntza eta garapena ikertzen du 4-9 urte bitarteko haur euskaldun eta gaztelaniadunekin, eta helduen interpretazioak ere ditu ikergai, kontrol moduan. Lan honek bi helburu nagusi ditu: (i) zenbatzaileekin eratorritako eskala inplikaturak aztertu, ikuspuntu semantiko-pragmatiko batetik; eta (ii) zenbatzaile unibertsal eta ezeztapenaren arteko interakzioa ikertu, analisi sintaktiko batean oinarrituz. Zenbatzaileen jabekuntza goiztiarraren literaturak (Katsos et al. 2016; a.o.) haurrek zenbatzaileen ezaugarri semantikoak era gradual batean jabetzen dituztela erakusten du. Gainera, 5 urteko haurrek egia-balioen ez-betetzea antzematen duten arren (semantikoki zuzenak eta okerrak diren esaldiak), zailtasunak dituzte azpi-informatiboak (pragmatikoki desegokiak) diren esaldiak errefusatu eta beharrezko eskala inplikatura eratortzeko (Grice 1985). Bestalde, zenbatzaile unibertsal eta ezeztapenaren arteko interakzioan oinarritutako lanek ikusi dute (Musolino 1998; Musolino et al. 2000; a.o.) 5-6 urte bitarteko haurrek esaldien estruktura sintaktikoa ardatz hartzen dutela irakurketa semantikoa eratortzeko (¿Observation of Isomorphism¿). Aurreko literatura eta Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa kontuan hartuz, bi ikerketa esperimental burutu dira 384 partehartzaileekin: (i) lehen hizkuntzen jabekuntzari buruzkoa eta (ii) elebitasunari buruzkoa

    Similar works