Lan honetan, espetxealdian zehar jarduera fisiko eta kirolari ematen zaion erabilpenaz jardungo da. Ikerketa honen berezitasuna, jarduera fisiko eta kirolaren zientzietako graduko ikasle baten bitartez emango dela da. Horretarako pertsona honen bizitza historia erako azterketa bat egingo da, non antzeman nahiko den zein izan den jarduera fisiko eta kirolari emaniko rola bere bizitzako fase ezberdinetan. Analisi irizpide berak aplikatuko dira fase guztietan, honela espetxean buruturiko kirol praktiken izaeraren berri izan nahiko delarik. Nahiz eta espetxe administrazioek emaniko helburu guztiekin bat ez datorren, literatura zientifikoaren behaketa egin eta parte hartzailearen bizitza historia aztertu ostean, jarduera fisikoak espetxean berebiziko garrantzia hartzen duela ondoriozta daitek