slides

Antonio María Labayen

Abstract

Idazle oparoa. Euskal antzerkiaren pizkundearen eragileetako bat. Antzerkigintzan nabarmendu bazen ere, genero eta gai asko jorratu zituen: itzulpen-lanak, biografiak, antzerki-mota desberdinak, bertsoak, artikuluak, entseguak, kritika-lanak eta euskara batuaren inguruko liburuak. Garaiko aldizkarietan topa daitezke haren lan ugari. Antzerti aldizkaria sortu eta zuzendu zuen. Komediak zein dramak idatzi (Jokua ez da errenta, Malentxo alargun, Galtzaundi, Su eta gar) eta itzuli (Gizona eta kidea, Su-emailleak, Neskatilla ezkongai) landu zituen. Biografiak (Elizanburu, Muñagorri) eta saiakerak (Tajuz eta Zentzuz) ere idatzi zituen. Euskaltzain osoa izan zen

    Similar works