research

Zer egin dezakegu Michelin green izateko?

Abstract

Hezkuntza maila:Gradua . Iraupena (ordutan): 50 ordu baino gehiagoBaliabide honetan Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (PBL) metodologiaren aplikazio bat aurkezten da. Metodologia hori Ingurumen Zientzietako Graduko Ingurumen Kutsaduraren Tratamendua irakasgaian ezarri da. Proiektu honen bidez, eta kasu erreal batekin lan egiten, ikasleek irakasgaiaren kontzeptuak hobeto ulertu eta bereganatu ditzaten lortu nahi da. Ikasleen eginkizuna honako hau da: industria-instalazio baten atmosferarako isurketen inpaktua kuantifikatu behar dute, onargarria den edo ez zehaztu behar dute, eta zuzentzeko estrategiak proposatu behar dituzte. Horretarako hainbat kontzeptu bereganatu behar dituzte ikasleek: emisio eta immisioa, ingurumen-legediaren alderdi batzuk (Ingurumen-Baimen Bateratua eta Errege Dekretuak), etab. Era berean, kutsatzaileen sakabanaketa ereduak nola erabiltzen diren ikasi behar dute, baita kutsadura atmosferikoa kontrolatzeko erabili daitezkeen estrategiak ere

    Similar works