research

Gizarte hezitzaileen praktika profesionalaren testuinguru instituzionala

Abstract

HAURBABESA LANBIDE ikerketa taldea (Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU eta Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoa) Idoia Fernández, Jesus Otaño, Maite Arandia. Josebe Alonso, Nerea Agirre, Arantza Remiro, Nekane Beloki eta Arantxa Uribe-Etxeberriak osatua.Jarraian aurkeztuko den lan honetan babesgabetasun egoeran dauden haur eta gazteen eremuan diharduten profesionalengan jarriko da arreta. Gizarte errealitate berriak direla eta, Gizarte Hezkuntzako profesionalen esku hartze esparrua konplexua eta aldakorra da; gizarte hezitzaileek konplexutasun honi aurre egin behar izaten diote praktika profesional anitzak garatuz. Baina paradoxikoki, praktika hauek ez dira behar bezala bildu, aztertu, teorizatu eta berreraiki hezkuntza izaera duen produkzio zientifikoaren parametroetatik. Gizarte Hezitzaileen praktikaren gaineko ikerketa esanguratsua izango bada, beharrezkoa da lehendabizi era sakonean ekintza profesionala gauzatzen deneko testuingurua aztertzea. Testuinguru horren gainean zehaztapenak egitea lan zaila da, ordea, sare konplexu eta korapilatsuen aurrean aurkitzen baikara. Babesgabetasun egoeran dauden haur eta gazteekiko arreta Estatu mailako nahiz Autonomia mailako legediek bermatzen dute eta herrialde eta udalerrietako administrazioek aurrera eramaten dute. Arreta eta zerbitzu sarea zabala eta konplexua da: izaera publiko eta pribatua duten zerbitzuak daude eta gainera, asistentzia, heziketa eta/edo terapiaz lotutako funtzioak elkarrekintzan aurki ditzakegu.Laburbilduz, testuinguru honetan administratiboki izaera ezberdina duten erakundeak aurkitu ditzakegu, gizarte eragile diferenteak, figura profesional ugari eta subjektu mota ezberdinei zuzenduriko esku hartzeak. Beraz, errealitate anitza, konplexua eta zailtasunez beterikoa dugu aurrez aurre. Lan honen bidez gizarte hezitzaileen praktika profesionala ulertu eta hausnarketa egiteko beharrezkoa den testuinguru honen gaineko ekarpena egin nahi dugu, era alderatuan Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herrialdeak aztertuz. Lan honek gizarte hezkuntzako eta unibertsitateko profesionalez osatutako ikerketa taldeak burututako lanaren zati bat islatzen du

    Similar works