research

Mezu kimikoak eta Ips sexdentatus kakalardoaren kudeaketa

Abstract

50 urte baino gehiago igaro dira substantzia infokimikoak animalien arteko komunikazioan duten bitartekaritza frogatu zenetik. Mezu bat bidera dezaketen substantziak dira, eta berebiziko garrantzia hartu dute izurri batzuen kudeaketa jasangarrian; izan ere, ingurumenerako kaltegarri izan daitezkeen pestiziden erabilera ordezkatu dute hein handi batean, bai eta izurrite bilaka daitezkeen intsektuen eta haien ingurunearen arteko harremanak hobeto ezagutzen lagundu ere. Ips sexdentatus kakalardoak, bere beste ahaide eskolitidoen antzera, galerak eragin ditzake pinu-ustiaketetan, baldintzak egokiak izanez gero. Nahiz eta haren feromonaren osagaietako batzuk ezagunak diren aspalditik, mezu kimikoak ez dira erabili orain dela gutxira arte, ez kakalardo zulatzaile horren kudeaketan, ez haren ekologiaren ikerketan

    Similar works