Behor esnearen ezaugarritze nutrizionala: gantz azidoen profila

Abstract

22 p. : il.-- Bibliogr.: p. 20-22Egun, elikadura osasuntsua eta ingurumena errespetatzeko joera ugari daude, eta behor esnea bezalako elikagai batek garrantzi handia izan dezake arlo horretan. Behor esnearen karakterizazio nutrizionala aztertzeak eta, zehazki, gantz azidoen profila zehazteak abantaila ugari dakartza, ikerketa esparruan ibilbide urria duen gaia baita. Horiek horrela, Euskal Herriko Mendiko Zaldi arrazako behorretatik eratorritako esnearen azterketa nutrizionala, aldakortasun faktoreak eta ingurumeneko eragina aztertzen da lan honetan. Gantz azidoen profila zehazteko gas kromatografia erabili da Aldai et al., (2012)-k proposatutako metodoaren arabera. Gantz azidoen analisiak zehaztu du behor esnean aurkitzen diren gantz azido nagusiak, azido kaprikoa (% 6,38; 10:0), azido laurikoa (% 6,93; 12:0), azido miristikoa (% 7,02; 14:0), azido palmitoleikoa (% 6,00; 9cis-16:1), azido oleikoa (% 16,95; 9cis-18:1), azido linoleiko (% 8,94; LA, 18:2 n-6) eta linolenikoak (% 16,19; LNA, 18:3 n-3) direla. Bestalde, aldakortasun faktorea gantz azido aseetan laktazio fasea da eta asegabeetan ustiapen sistema desberdinak. Analisi honen bitartez, laktazio faseak eta ustiapen motak gantz azidoen profilean eragina dutela zehaztu da

    Similar works