Euskararen biziberritzea hedabideetan eta enpresetan: hurbilketa bat EITBren kasura

Abstract

30 p. : il. -- Bibliogr.: p. 26-30[EUS] Euskararen biziberritzea 1980ko hamarkadan abiatutako prozesu soziala da, euskarak hizkuntza gutxitu gisa galdu zituen esparruak berreskuratzeko. Prozesu horretan balio sinboliko handia izan zuen Euskal Irrati Telebistaren sorrerak, 1982an. Hain zuzen ere, sorrerako helburuetan euskara sustatzeko zeregina ezarri zitzaion. Lan honek EITBk euskararen biziberritzean egindako ekarpenei helduko die, hizkuntza-plangintzaren hiru arlotan (corpus-plangintza, estatus-plangintza eta jabekuntza-plangintza) bultzatutako ekimen nagusiak bilduz. Halaber, enpresak euskalduntzeko plangintza ere izango du aztergai, eta plangintza horren nondik norakoak azaldu ondoren EITBren euskara planean jarriko da fokua. EITBk euskararen biziberritzean paper garrantzitsua jokatu duela ondorioztatuko da, baita euskara planak enpresaren euskalduntzeari bultzada eman diola ere.[EN] Basque is a minority language that had lost much of its public sphere in favour of Spanish and French. By the 1980s, this situation prompted a social process known as the Basque Language Revitalization. The creation of EITB (Basque Radio-Television, the public broadcasting company of the Basque Country) in 1982 happened within this process, given that the founding charter of the newly formed broadcaster stablished the promotion of Basque as one of its aims. This work addresses the main contributions of EITB to language revitalization, by analysing three areas of language planning, namely: corpus planning, status planning and acquisition planning. Moreover, schemes to incorporate the Basque language into companies’ workplaces and work practices (Basque Language Plans) are also analysed, paying special attention to EITB’s Basque Language Plan. We conclude that EITB played a pivotal role in the Basque Language Revitalization, and that EITB’s Basque Language Plan made progress regarding the presence of Basque in the company’s workplace

    Similar works