Ariketa fisikoa iktusaren sintoma motore eta psikologikoen arintzean: literaturaren errebisio kritikoa.

Abstract

60 p. -- Bibliogr.: p. 26-28Iktusa, mundu mailan heriotza eta desgaitasun kausa nagusienetariko bat suposatzen duen gaixotasun kardiobaskular bat da. Istripu zerebrobaskular (IZB) terminoarekin ere ezaguna, bizipen estresagarria da paziente, senide zein zaintzailentzat. Izan ere, asaldura sentsorialak, motoreak, komunikazio asaldurak, asaldura kognitibo eta psikotikoak eta portaera asaldurak eragin ditzake. Aipatutako klinikaz gain, iktusaren intzidentzia, prebalentzia, kostu, heriotza eta desgaitasun-tasa altuek IZB osasun eta gizarte-arazo bilakatzen dute. Badaude zenbait gida eta errebisio sistematiko ere, ariketa fisikoaren onurak aztertzen dituztenak errehabilitazio prozesuan zehar iktusa pairatu duten pertsonen sintoma motore eta psikologikoen arintzean. Hori buruan izanik, eta erizainaren rola aztertuz, ikus daiteke erizaintzaren konpetentziaren barruan sartzen dela ariketa fisiko eta iktusaren arteko onura erlazio hori ezagutzea, pazienteen eguneroko bizitzako zainketetan aplikatu ahal izateko. Are gehiago, errebisio kritiko hau baliagarria izan daiteke erizainentzat iktusa pairatu duten pazienteen arreta integrala bermatzeko, hezkuntzaren bidez bizi-estilo osasuntsuak sustatuz, pertsonen osasun emaitzak eta bizi-kalitatea hobetuz eta iktus kasuen errekurrentziak ekidituz

    Similar works