Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan

Abstract

Lan sorta hau, jadanik euskara teknikoaren inguruan plazaratu diren beste zenbait lanen bide bera jorratzeko asmoa gauzatu da.Lehenengo lanean euskara teknikoan eta zehazkiago terminologian oso emankortasun handia azaltzen ari den '-kiko' atzizkiaren ezaugarri zehatzak eman dira, euskal literaturan nabari daitekeen usadioa aztertuz eta hizkuntzaren gaur eguneko erabiltzaile berezituek izan ditzaketen beharrak tradizio-ildo horretatik bideratuz.Bigarren lanean ere, literatur tradizioa hartu da abiapuntu, gaur eguneko testu teknikoetan '-(e)z' instrumental edo '-(r)ik' partitibo deklinabide-atzizkia daramaten mendeko perpausek euskararen erabilera berezituetan izan dezaketen ekarpena finkatzeko edota garatzeko.Hirugarren lanak, izen-sintagmaren esparruari eutsi dio, hizkuntza teknikoak ekoizten dituen adjektibo-segida korapilatsuak aztertuz.Laugarren lanak, hizkuntza teknikoaren muinean dagoen gaia jorratu du, oso lagungarri gertatuko den ikuspegi orokor bat eskaintzeko: erabilera bereiztu honek behar dituen zehaztasun eta gardentasunaren bideak

    Similar works