Hezkuntza emozionala Haur Hezkuntzan

Abstract

52 p. ; Bibliogr.: pp. 34-35 : il.Hezkuntza Emozionala azkenaldian indar hartzen doan kontzeptua da, baina oraindik ere asko dira gaiaren inguruko zalantzak. Teoría asko izan bai baina praktikan honen isla ez dela egi bilakatzen hipotesitik abiatuta ikerketa teoriko/ praktiko bat burutuko da izaera ezberdineko ikastetxeetako irakasleekin. Gradu Amaierako Lan hau Haur Hezkuntza etapan zentratzen da eta adin tarte honetako haurren garapena eta adin tarte honetako haurren hezkuntza beharrizanetan zentratzen da, egungo hezkuntza sistemak zer nolako erantzuna eskaintzen dien aztertzeko. Lana hiru ataletan banatu liteke: lehenengoan, egungo marko teorikoa aztertzen jardungo dugu; bigarrenean, Goierriko hiru ikastetxe ezberdinetan Hezkuntza Emozionala nola lantzen den aztertuko da eta azken zatian, bi atal hauetatik eratorritako ondorioak eta aurrera begirako iker ildoak aztertuko dira

    Similar works