Kapsula endoskopikoaren erabilgarritasunaren errebisioa Basurtoko Ospitaleko esperientzian oinarritua

Abstract

[EU]Gaur egun kapsula endoskopikoa digestio-hodiko patologia desberdinen diagnostikoan garrantzia hartzen doan bitartean, honen aurkikuntzak deskribatzeko eta pazienteen aukeraketa egokia egiteko irizpide faltak oraindik arazo bat suposatzen duela ikusi dezakegu hainbat ikerketa desberdinetan, bereziki digestio hodiko odoljario ilunen indikaziotik kanpo. Hori dela eta, gure ikerlanaren helburua kapsula endoskopikoan aurkikuntza positiboak izateko eragina izan dezaketen faktore desberdinak aztertzea izango da, horien artean erlaziorik dagoen ikusteko. Horretarako 2019. urtean Basurtuko Ospitalean burututako kapsula endoskopiko guztiak aztertu ditugu

    Similar works