Datuetatik ezagutzara. Web orrietan nabigatzean utzitako aztarna abiapuntu

Abstract

Teknologia berriak direla medio informazio asko metatzen da gaur egun eta gainera, gehiena formatu digitalean. Askotan, informazio hori kontzienteki gordetzen da eta beste hainbatetan berriz, gure ekintzen albo ondorio gisa. Metatutako informazio hori guztia, zergatik ez erabili datuetan bertan ez dagoen ezagutza sortzeko? Hauxe da datu-meatzaritza eta ikasketa automatikoko tekniken helburua. Webguneetan nabigatzen dugunean uzten dugun aztarna izan liteke datu-meatzaritzak zukua atera diezaiokeen datu multzoetako bat. Lortutako ezagutzak erabilera anitz di tu: baliabideak egokitzea edo webgunea pertsona1izatzea, gomendio sistema baten oinarri izatea edo zerbitzu-emaileari bere webgunean nabigatzen duten erabiltzaile moten berri ematea. Ezagutza hori lortzeko erabil litezkeen tresnak eta prozesua deskribatzea da artikulu honen helburua

    Similar works