Dimentsio biko gas-kromatografia dimentsio bakarreko gas-kromatografiaren beharrak asetzen

Abstract

Gas-kromatografia teknika oso hedatua dago analisi kimikoan, osagai kimikoak bereiztu, identifikatu, detektatu eta kuantifikatu nahi direnean. Analisi teknika honen ibilbidea ezaguna eta garatua bada ere, konplexutasun handiko laginen analisia egiteko, funtsezkoa bilakatzen ari da bereizmen handiko teknikak garatzea. Egungo berrikuntzetako bat dimentsio biko kromatografiaren garapena da, modu horretan, dimentsio bakarreko kromatografiarekin bereizi ezinak diren konposatuak azter daitezkeelarik. Lan honetan, beraz, aztergai hartuko dira dimentsio biko gas-kromatografiaren ezaugarriak, abantailak eta geologia, ingurumena edo elikadura bezalako zientzia arlo batzuetako erabilerak

    Similar works