Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua
Abstract
Heste mehera isurtzen diren behazun-gatzek lipidoen digestioan eta xurgapenean laguntzen dute. Behazun-gatzak hepatozitoek sintetizatzen dituzte kolesterola erabiliz; beren izaera anfipatikoa eta egitura molekularra direla-eta, detergente gisa jokatzen dute, eta beraz toxikoak izan daitezke kontzentrazio handietan. Hori horrela izanda, beren sintesia eta garraioa oso modu finean erregulatu behar dira, bai gibelean bai behazun-gatzen garraioan parte hartzen duten beste ehunetan. Lan honetan gainbegirada bat egin diegu behazun-gatzen metabolismoari eta garraio-prozesuei, azken hauen transkripzio mailako kontrolari buruz argitaratu diren azken lanak ere bilduz