Tribuaren berbak-eko batua eta euskalkiak sekuentzia didaktikoan ahozko euskararen irakaskuntza osatzeko proposamena

Abstract

Lan honen helburua da “Tribuaren Berbak”-eko Sekuentzia didaktiko batean ahozko euskara lantzeko proposamen didaktikoa osatzea. Zehazki, Batua eta euskalkiak 4. sekuentzia hartu da eta jendaurreko ahozko bidaia proposamena testu-generoaren irakaskuntza proposamena hobetzeko saioa egin da. GRALaren atal teorikoan, testua, testu-generoa, eredu-didaktikoa eta sekuentzia didaktikoa zer diren azaltzeaz gain, hauek hizkuntzen irakaskuntzan duten egitekoa erakutsi nahi izan da. Bestalde, ahozko euskararen irakaskuntzaren ezaugarriak eta eskuragarri dauden sekuentzia batzuk ere bildu dira bertan. Bidaia proposamenaren generoaren inguruko deskribapena ere egin da, generoaren lanketarako dauden sekuentzia didaktiko batzuk ezagutzera emanez. Atala bukatzeko, “Tribuaren Berbak”-eko sekuentzia didaktikoei buruzko azalpen labur bat ematen da (besteak beste, antolaketa eta helburuak). Bigarren atalean, bidaia proposamena generoa lantzea xede duen “Tribuaren Berbak”- eko sekuentzia aztertu da, zer dagoen azalduz eta falta dena adieraziz. Bertan, hainbat hutsune identifikatu dira, gehienak hizkuntza baliabideen lanketarekin lotuta. Hau da, sekuentziaren amaieran ebaluatuko direla esaten den arren, ez da topatu haien gaineko lanketa sistematikorik, eta hori hobetzen saiatzeko asmoz, ahozko bidaia proposamena generoaren eredu didaktikoa eta sekuentziaren egitura eman dira. Lehenengoan, generoaren alderdi irakasgarriak identifikatu dira, eta ondorengo sekuentzia didaktikoaren egituran, helburu, jarduera eta material posibleak proposatu dira. Azkenik, ondorioetan, GRALean egindako proposamenari lotuta, aurrera begirako erronkak aipatzen dira. Izan ere, GRAL honetan egindako proposamenean ez dira jarduera zehatzak eskaintzen eta are gutxiago proposamena esperimentatzen, bi helburu horiek GRALetik kanpo geratzen baitira. Hitz-gakoak: testua, testu-generoa, eredu didaktikoa, sekuentzia didaktikoa, hizkuntzen irakaskuntza, ahozkoa

    Similar works