Opioide-hartzaileen deskribapena saguen gametoetan: morfinak obozitoen in vitro heltzean duen eragina

Abstract

Gaur egun, ugarkotasun ezaren arazoa dela eta, geroz eta gehiago dira haurdunaldia lortzearren lagunduriko ugalketa tekniketara (ART, assisted reproductive technology) jo behar duten pertsonak; baina, oraindik, teknika horien arrakasta ez da oso handia eta batez beste, %50eko arrakasta duela esan ohi da(SEF erregistroa 2013). ART guztien artean, obozitoen in vitro heltzea (IVM, in vitro maturation) oso teknika berria da baina duen arrakasta txikiagatik, gutxien erabiliena da. Hala ere, in vitro ernalketaren (IVF, in vitro fertilization) hasieran eragingo litekeenez, ARTen arrakasta asko igoko litzateke

    Similar works