Readability assessment and automatic text simplification, the analysis of basque complex structures

Abstract

301 p.(eus); 217 (eng)Tesi-lan honetan, euskarazko testuen konplexutasuna eta sinplifikazioa automatikoki aztertzeko lehen urratsak egin ditugu. Testuen konplexutasuna aztertzeko, testuen sinplifikazio automatikoa helburu duten beste hizkuntzetako lanetan eta euskarazko corpusetan egindako azterketa linguistikoan oinarritu gara. Azterketa horietatik testuak automatikoki sinplifikatzeko oinarri linguistikoak ezarri ditugu. Konplexutasuna automatikoki analizatzeko, ezaugarri linguistikoetan eta ikasketa automatikoko tekniketan oinarrituta ErreXail sistema sortu eta inplementatu dugu.Horretaz gain, testuak automatikoki sinplifikatuko dituen Euskarazko Testuen Sinplifikatzailea (EuTS) sistemaren arkitektura diseinatu dugu, sistemaren modulu bakoitzean egingo diren eragiketak definituz eta, kasu-azterketa bezala,informazio biografikoa duten egitura parentetikoak sinplifikatuko dituen Biografix tresna eleaniztuna inplementatuz.Amaitzeko, Euskarazko Testu Sinplifikatuen Corpusa (ETSC) corpusa osatu dugu. Corpus hau baliatu dugu gure sinplifikaziorako azterketetatik ateratako hurbilpena beste batzuekin erkatzeko. Konparazio horiek egiteko, etiketatze-eskema bat ere definitu dugu

    Similar works