Metalotioneinen mailak eta metalen banaketa Ag eta Cu pean mantendutako ostretan

Abstract

Laburpena: Ikerlan hau itsasoaren kutsaduran zentratzen da, itsasoak arriskutsuak eta kaltegarriak diren substantziak jasotzen dituelako, bai ibaietako ekarpenarengatik, baita zuzeneko karguetatik. Organismo behale gisa ostrak erabiliko dira, izaki iragazleak izanik elikagaien irenstearen ondorioz medio urtsutik kutsatzaileak metatzen dituztelako eta gainera, ingurugiroan dauden mailen gainetik kontzentratzen dituztelako. Ostretan zilarra (Ag) eta kobrea (Cu) bezalako metalen eragina aztertuko da, horretarako, metalen aurreko esposizio biomarkatzaileak erabiliko dira. Besteak beste, autometalografia erabiliko da metalen mailak eta banaketa ostren ehunetan neurtzeko eta metalotioneinen mailak ere neurtuko dira. Ostrek metalekiko izan duten esposizio denborak 0, 6, 7, 13 eta 14 egunetakoak izan dira, bai itsasoko eta bai estuarioko uretan mantenduz. Emaitzak ikusita behatu da estuarioko laginek, normalean, metal kontzentrazio baxuagoak aurkezten dituztela, eta zenbait kasutan kontrolek metalen pean jarritako laginak baino metal kontzentrazio handiagoak erakutsi dituzte aste bat igaro eta gero. Bigarren astean, metal mailen jaitsiera bat behatu da. Beste alde batetik, metalotioneinetan neurtutako indukzio mailak oso baxuak izan dira. Metalen distribuzioa ehun desberdinetan aldez aurretik beste molusku batzuetan deskribatutakoen oso antzekoa izan da ostretan

    Similar works