2 research outputs found

    Ikus-entzunezko Kontseiluaren eragina komunikazio-espazioaren eraketan: begirada bat Kataluniari

    Get PDF
    Komunikazio Politika Nazionalen kontzeptua 1960ko hamarkadan sortu zen Latinoamerikan, komunikazio-sistema nazionalak aztertu, planifikatu eta globalki arautzeko marko teoriko modura sortu ere. Hogei urte geroago, 1980ko hamarkadan, komunikazio-politika publikoek nazio berreraikuntzara begira zeukaten garrantziaz hausnartzeari ekin zion Kataluniako akademikotalde batek, eta kontzeptu horrek estaturik gabeko nazioengan izan zezakeen eraginari buruzko hausnarketa piztu zen harrezkero: ez alferrik, katalanen ekarpen nagusia izan zen Komunikazio Politika Nazionalak harremanetan jartzea kultur aniztasunaren babesarekin eta abertzaletasunari buruzko gogoetekin (Fernandez & Guimera, 2012). Ordukoa da, halaber, espai català de comunicació kontzeptua ere, eremu honetan Katalunian sortutako erreferentzia teoriko nagusia (Gifreu & Corominas, 1991). Fernandez eta Guimeraren arabera (2012), 2007az geroztik (aurreko hamarkadarekin alderatuta testuinguru errotik desberdinean) gai honi eta espai català de comunicació kontzeptuari buruzko gogoeta berriak plazaratu dira. Hori horrela, artikulu honetan Kataluniako komunikazio-sistemako erakunde jakin batean pausatuko dugu soa: Consell de l’Audiovisual de Catalunya (CAC) erakundean, hain justu. Gure helburua da aztertzea ea erakunde horren jardunak eraginik izan ote duen Kataluniako komunikazio-espazioaren trinkotzeari begira, iruditzen baitzaigu hango esperientziak gogoetaeragile izan daitezkeela Euskal Herriko komunikazio-espazioaren eraketari dagokionean ere

    Gizarte digitalerako hezkuntza: adimen artifizialaren eta big dataren erabilerarantz

    Get PDF
    Gizartean izan den iraultza teknologikorik eraldakorrenaren testigu gara; une oro aldatzen eta berreraikitzen den gizarte baten iraultza ezplanifikatuaren testigu. Espazioa globalizatuz eta deslokalizatuz doa; halatan, mikroistorio, mikrokultura eta mikrosegundoen aroa sortu da, mikrolanetarako eta gig-ekonomiarako sarbidea emango diguna. Eredu berri horretan, mezu hipermediatiko eta hipertestualak eraikitzeko kultura nagusitu da, zeinak sortzez jada digitalak baitira. Baina ez hori bakarrik: gure pentsamenduan ere (er)aldaketa gertatu da, eta pentsamendu bisual eta pentsamendu konputazional baten aurrean kokatzen da gizartea
    corecore