1,086 research outputs found
Euskal Autonomia Erkidegoa eta Finlandia: hezkuntza inklusiboaren trataera
[EUS] EAEko eta Finlandiako hezkuntza-sistemen alderaketan datzan GrAL honek Hezkuntza Gonbaratua izan du ardatz. Bertan, bi lurralde hauek hezkuntza inklusiboaren trataerari eskainitako erantzuna alderatu izan da. Ikerketa lana da hau eta analisi sistematikoaren bitartez, hezkuntza inklusiboaren inguruko elementu batzuk aztertu izan dira. Helburua bi herrialde hauen aniztasunaren trataera konparatzea eta ezagutzea zen eta horren bitartez, hezkuntza inklusiboaren ulermenean ezberdintasunak azaleratu izan dira: inklusioarekiko jarrera uzkurra izanik Finlandia integrazioan ardazten den bitartean, EAEn inklusioarekiko bidean aurrerapausoak nabari dira. Hala ere, aldaketa beharra sumatzen da bai hemengo zein Finlandiako legedian. Hori horrela, giza-eskubidetzat dugun inklusioa lortzeko bidean jarraituz gero, ikasleei eskolan ere errealitatearen aniztasunean hezteko aukera eskainiko diegu.[ES] Este TFG, que se centra la comparación de los sistemas educativos de la CAV y Finlandia, ha tenido como eje la Educación Comparada. En él se ha comparado la respuesta que estos dos territorios ofrecen al tratamiento de la educación inclusiva. Éste es un trabajo de investigación que, mediante un análisis sistemático, ha analizado algunos elementos relativos a la inclusión en el ámbito educativo. El objetivo era comparar y conocer el tratamiento de la diversidad en estos dos lugares y, mediante ello, surgieron varias diferencias en la comprensión del mismo: mientras que Finlandia presenta una actitud reacia hacia la inclusión y se centra en la integración, la CAV muestra un avance hacia el proceso de inclusión. Sin embargo, la necesidad de cambio no sólo se percibe en la legislación finlandesa, sino también en la vasca. De ese modo, siguiendo el camino para conseguir la inclusión como derecho humano, ofreceremos a los alumnos la oportunidad de poder ser educados, también en la escuela, en la diversidad propia de la realidad social.[EN] This FDP based on the comparison between finnish and basque educational systems has been focused on Comparative Education. Here it has been compared the response that these two territories offer to the treatment of inclusive education. This is a research work and through a systematic analysis, some elements of inclusive education have been analysed. The aim was to compare and know inclusive education treatment in these places and, through this dissertation, some differences appeared regarding inclusive education understanding: while Finland, due to its resistant attitude towards inclusion, is focused on integration, the Basque Country shows an improvement in the process of inclusion. However, legislation change is not only necessary in Finland, but also in the Basque Country. In that way, following the path towards inclusion as a human right, students will have, in school as well, the opportunity to be educated in the diversity of social reality
Egitura-zehaztapenerako ariketa ebatziak
104 p.Egitura-determinazioan jarduten duten ikasleen zein profesionalen trebakuntzan laguntzea da ariketa ebatziz osoturiko liburu honen helburu nagusia. Azken finean, lehen ariketa errazetatik hasita azken adibide konplexuenera, ikaslea gidatzea da liburu honen zeregina.
UV-Vis, IR, MS, eta NMR espektro sinpleak lantzen dira lehenik, ondoren gaur egungo esperimentu aurreratuagoetara helduz, seinale/banda/tontorren esanahaia eta beren ondorioa igarri nahi den konposatu ezezagunaren egituran adibide praktikoen bitartez azaltzen direlarik. Halaber, eskuratutako informazioa nola bildu, ustezko egitura kimikoa (ezaugarri estereokimikoak ere barne) proposatzeko eta esleipenerako irispideak ematen dira
Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian AEK-ko ikaslegoaren azterketa
International audienc
Hezkuntza premia bereziak barneratzen dituzten ipuinen garrantzia haur literaturan
[EUS] Haur Literaturaren historian zehar, elbarritasunen irudia asko eboluzionatu da. Perrault, Grimm anaiak eta Andersen autore garrantzitsuen ipuinetan jada agertzen zen elbarritasuna konpentsazioren bat behar duen gabezi bezala irudikatuta. Gaur egungo Haur Literaturak gai hau ikuspuntu baikorrago batetik bideratzen du, hartzaileei behar bereziak dituzten pertsonak onartu zein errespetatzeko beharra ulertaraziz. Tamalez, elbarritasunen trataera egokia bermatzen ez duten ipuinen ehunekoa oraindik handiegia da. Lan honetan zehar literatura mugimendu honen garrantzia azpimarratuko da eta
hainbat argitalpenen analisi kualitatiboaren bidez, gai hau jorratzen duten ipuinen
hautaketa egokia egiteko irizpide batzuk bermatuko dira.[ES] La imagen de la discapacidad ha ido evolucionando a lo largo de la historia de la Literatura Infantil. Ya presente en los cuentos de grandes escritores como Perrault, los hermanos Grimm y Andersen, la discapacidad era presentada como un defecto con necesidad de cierta compensación. La literatura infantil moderna enfoca este tema desde un punto de vista mucho más optimista, dando a entender a los receptores la necesidad de aceptar y respetar a las personas con necesidades especiales como a cualquier otra. Desgraciadamente, aún es grande el porcentaje de cuentos infantiles donde la discapacidad no es tratada debidamente. A lo largo de este trabajo se expondrá la importancia de esta tendencia literaria y se darán unas pautas para la correcta elección de estos cuentos por medio de un análisis cualitativo de varias publicaciones[EN] The image of disability has evolved throughout the history of children's literature. Already present in the tales of great writers such as Perrault, the Grimm brothers and Andersen, disability was presented as a defect in need of certain compensation. Modern children's literature focuses on this issue from a more optimistic point of view implying the need to accept and respect people with special needs as any other person. Unfortunately, the percentage of children's tales where the disability is not treated properly is still too high. Throughout this work, the importance of this literary trend will
be exposed and guidelines for the correct choice of these stories through a qualitative analysis of several publications will be give
Haur etorkinak, kultura-aniztasuna eta hizkuntzen irakaskuntza. Kasu-azterketa: Zallako Mimetiz eskola
[EUS] EAEko hezkuntza-sisteman hizkuntza- eta kultura-aniztasun handia sortu da, besteak beste, ikasle etorkinen kopurua handitu dela eta. Lan honen helburua da haur etorkinekin hizkuntzen irakaskuntza gurean nola gauzatzen den ezagutzea eta etorkinen jatorrizko hizkuntzei zer-nolako trataera ematen zaien aztertzea. Horretarako, arloko adituen ideiak laburbildu ditugu lehenik, eta horren arabera, eskolen kultura-aniztasuna neurtzeko kontrol-zerrenda bat sortu dugu. Ondoren, kontrol-zerrenda baliatuta, eskola publiko zehatz batean aplikatu dugu. Azkenik, emaitzak ikuskatuta, ondorioztatu dugu eskola horretan erabiltzen diren prozedurak ez direla guztiz egokiak tokiko hizkuntza- eta kultura-aniztasunari erantzuteko, eta metodologia, proiektu eta antolakuntza berritzaileak bideratzea proposatu dugu.[ES] En el sistema educativo de la CAPV se ha creado una gran pluralidad lingüística y cultural, debido, entre otras razones, al incremento de alumnos extranjeros de diverso origen. El objetivo de este trabajo es conocer cómo se realiza en nuestro entorno la enseñanza de idiomas a alumnos inmigrantes e investigar qué tratamiento se les da a los idiomas de origen de los inmigrantes. Para ello, hemos resumido las ideas de los expertos en la materia y hemos creado una lista de control para medir la situación de pluralidad cultural de los colegios y, valiéndonos de la lista de control, hemos examinado la situación de un colegio público en concreto. Por último, habiendo examinado los resultados obtenidos, hemos concluido que los procedimientos utilizados en ese colegio no son totalmente adecuados para responder a la pluralidad idiomática y cultural local, y proponemos orientar metodologías, proyectos y organizaciones innovadoras.[EN] A big linguistic and cultural plurality has been created in the educational system of the BAC, among others, due to the growth of quantity of the foreigner students. The aim of this work is to know how the teaching of the languages to immigrants’ students is done and analyse what processing is given to the immigrants’ original languages. To this end, we have summarized the ideas of experts in the area and, according to that, we have created a check list to measure the situation of cultural plurality of the schools. Then, using the check list, we have examined the situation of a specific public school. Finally, having examined the results obtained, we have concluded that the procedures used in that school are not completely appropriate for answering to the local language and cultural plurality, and we suggest guiding innovative methodologies, projects and organizations
Gradu Amaierako Lanean zeharkako gaitasunak lankidetza-dinamiken bidez garatzeko eta era jarraituan ebaluatzeko gida
Gaztelerazko bertsioan ere argitaratua
Itzultzailea: Gilen MejutoHezkuntza Berrikuntzarako Proiektu baten barruan burututako esperientziaren emaitza da argitalpen hau. Delako proiektua Euskal Herriko Unibertsitate Publikoaren (UPV/EHU) Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak finantzatu zuen. Proiektuan, diziplina anitzeko irakasle talde bat aritu zen, hainbat profiletako pertsonek osatutakoa (geologia, osasun publikoa, elikagaien teknologia, nutrizioa, bromatologia eta fisikokimika), eta helburua izan zen metodologia aktibo bat garatzea, gero Gradu Amaierako Lana (GrAL) egiteko prozesuari aplikatzekoa. Irakasgai hau komuna izaten da unibertsitate-gradu gehienetan, eta lanbidean hasi aurreko etapan garatzen da. Gainera, aukera ezin hobea da graduatuko diren pertsonek sakondu eta finkatu ditzaten titulazio bakoitzeko ikasketa-planetan jasotzen diren zeharkako gaitasunak. Proposamen metodologikoa garatzeko orduan, ikasleek zeharkako gaitasunak eskuratzeko prozesua izan zen ardatz nagusia. Hona zeharkako gaitasun horietako batzuk: hausnarketa eta kritika egiteko ahalmena, ahozko eta idatzizko komunikaziorako trebetasuna, taldean lan egiteko ahalmena eta iturri bibliografikoen erabilera egokia.Euskal Herriko Unibertsitateako Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzua (SAE-HELAZ), 6570-Hezkuntzaren Berrikuntzarako Proiektua 2012-2014
Erosketa eta kontratazio publiko berdea euskal autonomia erkidegoan
Euskera:
Laburpena
Erosketa eta kontratazio publiko berdea goranzko ibilbide duen politika bat da. Izan ere, gastu publikoak, administrazio publikoek produktuak erosten eta zerbitzuak kontratatzen gastatzen duten diruak, pisu handia du gaur egungo gizartean. Honi ingurumenarekiko jokabidea hobetzeko beharra gehitzen badiozu, erosketa eta kontratazio publiko berdea da ekuazioaren emaitza edo soluzioa. Politika berritzaile hau produktuen erosketan eta zerbitzuen kontratazioetan ingurumen-irizpideak sartzean datza. Hau da, zerbait erosi edo kontratatu aurretik ingurumenarekiko errespetagarria dela ziurtatzea.
Lan honen bitartez erosketa eta kontratazio publikoak berdeak Euskal Autonomia Erkidegoan izan duen ibilbidea aztertzea bilatzen da, gaurko egoera zein den eta nola iritsi den aztertuz. Demostratu nahi da benetan alderdi guztientzat onuragarria den politika bat dela, eta gaur egungo bezalako gizarte aurrerakoi batean aplikatu beharrekoa.
Lan hau garatzeko erabili den metodologia bibliografikoa da. Hau da, lanaren edukiaren zati handienak beste lan, artikulu, programa eta abarretan du oinarri.
Lanean argi gelditzen da erosketa eta kontratazio publiko berdeak ingurumenean hobekuntzak eragiteko duen gaitasuna, izan ere, erosketa publikoa BPGaren %20 inguru da. Bestalde, politika hau normalizazio bidean dagoela esan daiteke, behin betiko finkatzeko bidean, dagoeneko hainbat produktu eta zerbitzuetan guztiz txertaturik.Español:
Resumen
La compra y contratación pública verde es una política en alza. Hoy en día el peso del gasto público, el dinero invertido en comprar productos y contratar servicios por las administraciones públicas, en la sociedad es muy grande. Si a esto le sumamos la necesidad de mejorar el comportamiento en cuanto al medio ambiente, la solución o resultado de la ecuación es la compra y contratación pública verde. Esta política innovadora se basa en la introducción de criterios ambientales en la compra de productos y contratación de servicios. Es decir, antes de comprar o contratar algo asegurarse de que no daña al medioambiente.
En este trabajo se busca analizar la trayectoria de la compra y contratación pública verde en la Comunidad Autónoma del País Vasco, su situación actual y como ha llegado a esta. Se quiere demostrar que es una política beneficiosa para todas las partes, y que en una sociedad tan avanzada como la actual es necesario aplicarla.
La metodología que se ha usado para desarrollar este trabajo ha sido puramente bibliográfica. Esto es, la mayor parte del contenido del trabajo está basado en otro trabajos, artículos, programas etc.
En este trabajo queda clara la capacidad de mejora en el medio ambiente de la compra y contratación pública verde, ya que, la compra pública suele rondar por el 20% de PIB. Por otra parte, se puede decir que esta política está en camino de normalizarse, en camino de afianzarse en las administraciones, donde ya está presente en varios productos y serviciosIngles:
Abstract
The green public procurement is a rising policy. Nowadays, the weight of the public spending, the money spent buying products and contracting services, in the society is great. If we sum the need to be more responsible with the environment, the result or solution of the equation is the green public procurement. This innovating policy consists in taking environmental issues into account when tendering for goods or services. This is to say, to secure that what we buy or contract is environmentally friendly.
In this work, is found the analysis of the path of the green public procurement, the actual situation and how has arrived to this situation. Is wanted to prove that the green public procurement is a beneficious policy for every part, and that is necessary to apply it in such an advanced society.
The methodology that has been used to develop this work has been purely bibliographic. That is, most of the content of the work is based on other works, articles, programs, etc.
In this work, it can be easily seen the capacity to improve the environment of the green public procurement, since the public procurement normally around the 20% of the GDP. Furthermore, it can be said that this policy is on course to normalize, is on a way to consolidate in the public administrations, where it is already present in some product and services
Lawrence Friedman-en XX. mendeko Zuzenbide amerikarra
Se presenta el epílogo del libro «Historia del Derecho Americano» escrito por Friedman. En esta parte Friedman da un repaso rápido al derecho del siglo XX en Estados Unidos.Hemen aurkezten dugun testua Friedmanen «Zuzenbide Amerikarraren Historia» liburuaren epilogoa da. Atal honetan XX. mendeko Zuzenbide estatubatuarrari errepaso azkar bat ematen dio Friedmanek
Hurbilketa teorikoa eta kontzeptuala
32 p.Azkenaldiko migrazio-fenomenoek euskal errealitate soziokulturala aldatu dute. Gure gizarteko aniztasuna gero eta handiagoa da, eta orain arte izan ez ditugun erronkak jartzen dizkigu, kohesioarekin, integrazioarekin eta elkarbizitzarekin lotuta. Bizitzen ari garen aldaketak argitzeko, Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokia Euskadin bizi diren jatorri atzerritarreko pertsonen seme-alaben fenomenoa ikertzen ari da, eta txosten hau da gai horri buruz egin diren azterketa teoriko garrantzitsuenetara egindako lehen hurbiltze laburra.
"Haur eta gazteen aniztasuna EAEn. (Oker izendatutako) bigarren belaunaldiak" ikerketak ahal den alderdi guztietatik saiatzen da jatorri atzerritarra duten pertsonen seme-alaben fenomenoa aztertzen: alderdi teorikotik, datu soziodemografikoen azterketatik, pertsona adituen eta hezitzaileen ikuspegitik, euskal haurren eta gazteen nahiz haien familien ikuspegitik, bai eta euskal gizarte osoaren ikuspegitik ere.
Obra hau pdf formatuan argitaratzen da eta kapituluka zatituta dago, bai euskerazko zein gaztelaniazko bertsioan. Oraingoz 12 kapituluetatik 3 argitaratu dira
Eskola kirola Irunen: genero dibertsitatearen azterketa & proposamen alternatiboa
GRAL honetan, Irungo Eskola Kirolaren azterketa sakon bat egiten da. Azterketa honetan, genero dibertsitatearen kausak bilatzea da helburu nagusia, nesken partaidetza hain baxua izatearen zergatiak ezagutzeko. Modu honetan, ikerketa aurkeztu ostean nesken partaidetza baxuaren kausa edo arrazoi nagusiak azaleratzen dira, eta lanarekin amaitzeko Eskola Kirol eredu alternatibo bat proposatzen da, erreparaturiko arazoak gainditzea helburutzat duena.
Euskaraz idatzirik dago
- …
