321 research outputs found
Erizainaren zeregina erditu osteko depresioaren maneiuan
Erditzea prozesu garrantzitsua izaten da emakumearentzat nahiz bere ingurunearentzat. Haurra erditu eta plazenta ateratzen denetik erditu osteko denbora tartea hasten da, non emakumeak aldaketa fisikoak nahiz mentalak izaten dituen. Normalean erditu ondorengo 6-8 asteetara egoera lehengoratzen bada ere, emakume askorentzat aro gogorra eta neketsua izaten da sortzen duen antsietatea eta umore aldaketak direla medio. Helburuak: lan honen helburu nagusia erditu osteko depresioaren maneiuan erizainaren interbentzioa definitzea da. Helburu zehatzak honako hauek dira; gaixotasunaren arrisku-faktoreak nahiz zeinuak eta sintomak azaltzea, gaixotasunaren detekzioa egiteko dauden tresnak identifikatzea eta asaldura honek emakumearengan, haurrarengan eta familiarengan duen eragina aztertzea. Metodologia: errebisio sistematiko bat egin da. Horretarako, datu-base desberdinetan informazioa bilatu da, horien artean, PubMed, Dialnet eta Biblioteca Virtual de la Salud-eko artikuluak erabili direlarik. Horrez gain, Espainiako Ministeritzako eta Osakidetzako web-orrialdeetan informazioa bilatzea beharrezkoa ikusi da. Emaitzak: 29 artikulu, Gradu Amaierako Lan bat eta bi gida kliniko aukeratu dira lanaren garapenerako. Erditu osteko depresioa faktore anitzek sor dezaketen gaixotasuna da; faktore psikologikoak, obstetrikoak, biologikoak eta hormonalak, sozialak eta bizi-ohiturekin erlazionatutakoak hain zuzen ere. Hasieran antsietatea eta tristura nagusitzen badira ere, denboraren poderioz larriagotu egiten dira. Mundu mailan Edinburgh Postnatal Depression Scale da onartuena gaixotasun honen antzematea egiteko. Garrantzitsua da antzematea ahalik eta azkarren egitea gaixotasun honek emakumearen bizi-kalitateari eragiteaz gain, haurraren hazkuntzan eta garapenean atzerapenak eragiten baititu. Hori dela eta, erizainek eman beharreko heziketaren garrantzia azpimarratu da, kasuak antzemateko eta dagokion profesionalarengana bideratu ahal izateko. Ondorioak: mundu mailan osasun publikoko arazo nagusia dela ondorioztatu da, eta erizainaren lana dela heziketa ematea gaixotasunaren agerpena ekiditeko. Izan ditzakeen arrisku-faktoreen inguruko elkarrizketa egitea, Edinburgoko eskala pasatzea eta dagokion profesionalarengana bideratzea dira erizainaren zeregin nagusiak.
Hitz gakoak
Depresión postparto, Cuidados de enfermería
Postpartum depression, Nursing Car
Aldi preanalitikoan hobekuntzak lortzeko OSI Donostialdearen (Osakidetza) eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen arteko kolaborazio proiektua
XX. mendeko azken 50 urteetan laborategi kliniko esparruan burutzen diren frogen kantitatea handitu da. Gaur egun, diagnostikoen %80-90a laborategiko frogen ondorio dira, beraz argi dago hauetan emandako akatsek pazientearen ongizatearen gainean eragina izango duela.
Gaur egun, laborategiko klinikoko prozesua bost etapa edo alditan banatzen da: pre-preanalitika, preanalitika, analitika, postanalitika eta post-postanalitika. Akats gehien ematen den aldia, aldi preanalitikoa da, non erizainak erantzukizun handia duen.
Aldi honetako akatsak gutxitzeko OSI (Osasun Sistema Integratua) Donostialdeak 2017ko uztailean proiektu bat jarri zuen martxan. Proiektu honetan OSI Donostialdeako bost leku desberdinetan auditoria klinikoak burutu ziren odol laginaren erauzketan eman zitezkeen akatsak eta berritu zein hobetu beharreko ohiturak identifikatzeko asmotan. Saio honetan lortutako emaitzen ostean, leku gehiagotan eta talde multidisziplinar baten bitartez auditoria kliniko gehiago egingo zirela erabaki zen, 2017ko urri- azaro bitartean proiektuarekin jarraitzea deliberatuz. Medikuntza eta Erizaintzako Fakultatearen eta OSI Donostialdearen kolaborazioaren bitartez erizaintzako 4.mailako ikasleak hartuko du parte proiektuaren talde multidisziplinarrean, lan honen helburua honakoa izanez: Preanalitika aldian hobekuntzak lortzeko eta akatsak gutxitzeko proiektuan, erizaintzako 4.mailako ikasleak parte-hartzea.
Talde honetan ikasleak burututako parte-hartzearen ekintzak hiru taldetan banatu dira: antolakuntza bilerak, difusio jarduerak eta ebaluazio jarduerak. Guztira ikasleak 16 jardueretan parte hartu du. Proiektuari amaiera emateko auditoria klinikoak amaitu ostean, datuak erregistratzea eta emaitzen interpretazioa burutzea geratuko litzateke, emaitzen arabera hezkuntza plana adostuz.
Nahiz eta horrelako proiektu baten antolaketa zaila izan, pazientearen segurtasunaren eta profesionalen esperientziaren hazkuntza ahalbidetzen da, diziplina ugariko profesionalen talde lanaren bitartez ikuspegi holistikoa lortzen baita
Komunikazio neuronala. Sare sinaptikoaren funtzionamendua eta agente neurotoxikoak
[EUS] Nerbio sistemaren funtzionamenduaren inguruan hainbat hipotesi planteatu izan dira urteetan
zehar, batez ere bere fisiologiaren eta komunikazio sistemari dagokionez. Gaur egun, argi dago nerbio
sistemaren informazio transmisioaren oinarria zelula kitzikagarrietan ematen den ioi mugimendua eta
zelula horien artean ematen diren loturak direla. Lotura hauek jarraikortasun zitoplasmatikoa ezarri
dezakete edo ez. Horren arabera, sinapsi mota bi definituko dira: elektrikoa eta kimikoa.
Sinapsi kimikoetan prozesu oso konplexu eta zehatzak ematen dira, eta horregatik, hain zuzen
ere, izan da sinapsi mota hau agente neurotoxiko anitzen itu gunea. Hala ere, sinapsiekin erlazionatzen
ez diren beste zenbait elementuk ere adierazten dute neurotoxinekiko afinitatea. Hala nola, kanal
ionikoak. Egun, neurotoxina asko ezagutzen dira eta haien ekintza mekanismoen inguruko ezagutza
emendatuz doa ikerketak aurreratu ahala. Hala ere, ez dago konposatu hauek era bateratu, ordenatu
eta deskriptibo batean taldekatzen dituen sailkapenik. Lan honetan, erronka horri aurre eginez, agente
neurotoxikoen sailkapen bat proposatzen da gaur egungo ezagumenduak jarraituz. Hau honela izanda,
eta konposatuek azaltzen duten ekintza mekanismoaren arabera, hiru neurotoxina talde bereizi dira:
kanal ionikoetan eragina duten neurotoxinak; neurotransmisoreen hidrolisia eragozten duten
neurotoxinak eta neurotransmisoreen hartzaile espezifikoetan eragina duten neurotoxinak.[EN] For years, many hypothesis have been proposed about the functioning of the nervous system,
especially regarding its physiology and communication system. Nowadays, it is well understood that the
unions between excitable cells and the ionic movement in them, are the basis for the transmission of
the information. These unions can establish a cytoplasmic continuation or not. Depending on that, two
synapse are described: electrical synapses and chemical synapses.
In the case of the chemical synapses, a lot of complex and accurate processes take place, the
reason why this type of synapses is the target for many different neurotoxic compounds. Nevertheless,
some other elements like ion channels show affinity for neurotoxins, while they are not involved in the
synapses. At the moment, a considerable number of neurotoxins are known, and as the studies about
them increases, their action mechanisms are better known. However, as there is no an organized and
descriptive classification of those neurotoxic compounds, a classification of these compounds will be
proposed in this work considering the scientific knowledge. Consequently, on the basis of their action
mechanism, three neurotoxin groups can be discriminated: neurotoxins that may have influence over
ion channels, neurotoxins that avoid the hydrolysis of the neurotransmitters and neurotoxins that exert
influence on the specific receivers of the neurotransmitters
Literatur ekarpena RIEV-en, azken ehun urteotan
Desde que Julio de Urkijo creó RIEV, la literatura ha ocupado un lugar importante en la revista. Tanto para aportaciones en el campo de la investigación como en el de la creación, la literatura vasca ha podido valerse de esta ventana para asomarse al mundo. Y en una vida de cien años ha disfrutado de la aparición de especialistas de alto nivel en sus páginas que, con su participación, han enriquecido a su vez la revista. A pesar de que cada Director ha enfocado la revista de forma diferente en su mandato, durante toda su trayectoria ha reflejado fielmente la realidad de la literatura vasca. De todas maneras, como el euskera es una lengua pequeña, RIEV se ha tenido que valer de las posibilidades que ofrecen las nuevas tecnologías para que el producto vasco de la revista sea más global.Julio de Urkijok RIEV sortu zuenetik literaturak bere toki garrantzitsua izan du aldizkarian. Ikerketaren arlotik zein sortzezko ekarpen gisa, euskal literaturak bere leihoa izan du mundura azaltzeko. Eta ehun urteko ibilbidean goi mailako adituak agertu dira argitalpenaren orrialdeetara, aldizkaria bera aberastu delarik haien lankidetzarekin. Aldizkariaren Zuzendari desberdinen agintepean tratamendu desberdina izan badu ere, aldi guztietan isladapen egokia eman zaio euskal literaturaren errealitateari. Dena den, euskara hizkuntza txikia denez gero, eguneko teknologiek eskainitako aukeraz baliatu beharko da RIEV, aldizkariaren euskal ekoizpena unibertsalagoa bihurtzeko.Depuis que Julio de Urkijo créa RIEV, la littérature a occupé une place importante dans la revue. Par sa contribution au domaine de la recherche ainsi qu'à celui de la création, la littérature a disposé ainsi d'une fenêtre pour se pencher sur le monde. Et durant un siècle de vie, elle a compté dans ses pages sur la présence de spécialistes prestigieux, qui sont venus, grâce à leur participation, enrichir la revue. Quoique chaque Directeur ait octroyé à la revue une orientation différente, durant toute sa trajectoire elle a été le reflet de la littérature basque. Mais comme l'euskara est une petite langue, RIEV a dû recourir aux possibilités offertes par les nouvelles technologies, afin de pouvoir offrir un produit plus global.Since Julio de Urkijo created RIEV, literature has occupied an important role in the magazine. For contributions both in the field of research and in the field of creation, Basque literature has been able to use this window to show its face to the world. And in a life of 100 years it has boosted the appearance of high level specialists in its pages, thus enriching the magazine. Even though each Director has given the publication a different focus during his tenure, throughout its existence it has been an exact reflection of Basque literature. In any case, Basque being as it is, a small language, RIEV has had to make use of the possibilities offered by new technologies for the Basque product of the publication to be more global
Purpura tronbotiko tronbozitopenikoaren berrikustea. Basurtuko ospitalean izandako kasuen analisia
[EUS] Purpura tronbotiko tronbozitopenikoa (PTT) odoleko gaixotasun arraroa da, urteko 10 kasu/milioi prebalentziarekin eta 1 kasu berri/milioi-ko intzidentziarekin1. Emergentzia medikoa da eta tratamendua eman ezean hilkortasun tasa altua dauka (%90). Anemia hemolitiko mikroangiopatikoak, tronbozitopenia larriak eta plaketetan aberatsak diren tronboek eragindako organu iskemiak bereizten dute.
Gaixotasun honen eta ADAMTS13 proteinaren arteko erlazioa aurkitu denean lortu da benetako fisiopatologia ezagutzea. Diagnostiko eta tratamendu arloan aurrerakuntza garrantzitsuak lortu izan dira, hilkortasun eta konplikazio tasak hobetuz. Lan honetan, PTTaren errebisio bibliografiko eguneratua egin da, bai klinika, diagnostiko, tratamendu zein beste hainbat aspektuen informazio eguneratua ezagutzeko. Baita ere Basurtuko Ospitale Unibertsitarioan izandako kasuen ikerketa erretrospektiboa egin da
Nukleo hutsezko eta polimerozko zuntz optiko mikroegituratuen diseinu, fabrikazio eta karakterizazioa.
[EUS] Lan honen helburua polimerozko zuntz optiko mikroegituratuen (PZOm) diseinuaren eta fabrikazioaren ikerkuntza lerroak sendotzea dira, baina bereziki nukleo hutsezko egitura dauzkaten PZOm zuntzen (NH-PZOm) analisiari ekingo dio. Anplifikaturiko Raman espektroskopia erabiliz zuntzaren barnean aurkitzen diren disoluzioaren molekulak detektatu daitezke. Raman espektroskopia aukeratu da espektroskopia teknika desberdinen artean detekzio teknika sentikor eta zehatza baita. Hasierako etapa batean geometria egokiak diseinatuko dira argiaren propagazioa NH-PZOm-en nukleo hutsean ahalbidetzen dela bermatuz. Horretarako, argiaren propagazioa uhin-gidetan modelatzea baimentzen duen simulazio software bat erabiliko da, Photon Design izenekoa. Ondoren, diseinatutako geometria dauzkaten PMMAzko aurreforma zilindrikoak fabrikatuko dira CNC tornu baten bitartez. Teknika honen bitartez, zulatutako geometriaren hainbat parametro kontrola daitezke doitasun handiarekin, besteak beste, zulatutako aire kanalen diametroak, zuloen arteko distantziak edo zuloen arteko banaketa pareten zabalerak. Fabrikazioaren bigarren etapan, aurretiaz diseinatutako PZOm zuntzak ekoizten dira, tenkaketa dorrearen beroketa eta tentaketa unitateak erabiliz. Lortutako PZOm zuntzak bereizmen handiko ekortetazko mikroskopio elektroniko(SEM) irudien bidez karakterizatuko dira, eta NH-PZOm zuntzen gidapena nukleoan ematen dela bermatzeko, potentziaren banaketa espazialaren neurketak egingo dira ekipamendu egokia erabiliz.
Azkenik, fabrikatutako NH-PZOm zuntzekin glukosa sentsore plataforma bat diseinatuko da nukleo hutsezko PZOm zuntzak fabrikatu eta gero. Uretan murgilduriko glukosa disoluzioz NH-PZOm zuntzen nukleoa beteko da, kontzentrazio ezberdinetan. Raman espektroskopia erabiliz neurketa esperimentalak egingo dira garatutako sentsore plataforma balidatzeko asmoarekin.[ES] El objetivo de este trabajo es el diseño y la fabricación de fibras ópticas de polímero
microestructuradas (FOPm), especialmente FOPm cuya estructura contenga un núcleo
hueco (FOPm-NH), en cuyo interior podamos insertar disoluciones con moléculas,
cuya presencia debemos detectar empleando la técnica de espectroscopia Raman amplificada o
Surface Enhanced Raman Spectroscopy (SERS). De entre las diferentes técnicas de
espectroscopia se ha elegido la espectroscopia Raman por ser una técnica de detección
sensible y precisa. Partiendo de una primera etapa en la cual emplearemos un software de
simulación que nos permite modelar la propagación de la luz en guías de onda (Photon
Design), diseñaremos las geometrías adecuadas que permitan la propagación de la luz en el
núcleo hueco de la FOPm. A continuación, creamos laspreformas cilíndricas de PMMA
que contienen la geometría diseñada, empleando para ello un torno de control numérico
(CNC), que ofrece máxima precisión, tanto en el diámetro de los agujeros o canales de aire,
como en el espaciado entre los agujeros y su disposición en la preforma. En una última
etapa de fabricación, empleando la unidad de calentamiento y estirado de la torre,
obtenemos las FOPm deseadas, que caracterizaremos con imágenes de alta resolución
(Microscopia SEM), así como con medidas de distribución espacial de potencia.
Una vez fabricadas las FOP-NH, diseñaremos un sistema de sensado, en el que
introduciremos en el núcleo de las FOPm-NH disoluciones de glucosa en agua, en
diferentes concentraciones. Empleando la técnica de espectroscopia Raman amplificada,
realizaremos medidas experimentales, con el objetivo de validar el sistema de sensado desarrollado.[ENG] The aim of this work is to strengthen the new line of research towards the design and
manufacture of microstructured polymer optical fibers (mPOF), especially the ones whose
structure contains a hollow core (NH-mPOF). We can insert solutions with molecules
whose presence we will be able to detect by using Raman Amplification spectroscopy or
Surface Enhanced Raman Spectroscopy (SERS). Among the different spectroscopic
techniques Raman spectroscopy has been chosen because it provides an accurate and
sensitive detection technique. In the first stage, we will design suitable geometries that
allow the propagation of light inthe hollow core of the mPOF. A simulation software
named Photon Design will be used because it allows us to model the propagation of light in waveguides.
Next, we will create PMMA cylindrical preforms that contain the designed geometry.
Computer numerical control (CNC) will be used for that purpose. This machine
provides maximum precision, both in the holesor air channelsdiameter, in the spacing
between the holes and their arrangement in the preform. In the last manufacturing stage,
mPOFs are obtained using heating and stretching unit of the machine. They will be
characterized by high resolution images (SEM microscopy), and spatial power distribution
measurements will be made too. Once HC-mPOFs are manufactured, we will design a sensing platform, in which we will introduce glucose solutions in water into the core of the HC-mPOF, in different concentrations. We will carry out experimental measurements with the
aim of validating the developed sensing platform using Raman Amplification spectroscopy
BREXIT: Europar Batasunaren Etorkizuna Kolokan. Garapen historikoa, negoziaketak eta eszenatoki posibleak.
Gradu amaierako lan honetan, Brexita eta Europar Batasunaren etorkizuna aztertzen dira; garrantzia handiko gertakari historikoa izan da hau, eta Europar Batasunaren etorkizuna ziurgabetasunez josia utzi du. Lanean, batez ere bost hipotesi hauek frogatzen saiatu naiz:
1. Britainiarrek Europarekiko duten mesfidantzak erro historiko zabalak ditu.
2. Gaur egun bizi dugun nazioarteko kontestuak garrantzia izan du Brexitaren aldeko jarrera gainjartzeko orduan.
3. Barne faktoreen eragina berebizikoa izan da. Eskozian, Ipar Irlandan eta Ingalaterran eragin duten faktore hauek desberdinak izan dira.
4. Europar instituzioen jarrera azkenengo testuinguruan indartu eta bateratu egin da, batez ere Frantziako hauteskundeen emaitzen ostean.
5. Aurreko hipotesian aipatutakoak, europar instituzioen indartzeak alegia, negoziaketek hard Brexitaren bidea hartzea eragingo du.
Horrela, literatura eta txosten zientifikoen laguntzaz, Brexitaren irudi zabala izango dugu eta Europar Batasunaren etorkizuneko balizko eszenatokiak azalduko ditugu
Polimerizazio-prozesu simulazioaren atzeranzko ingeniaritza: erreakzio-baldintzen optimizazioa
Polimeroak polimerizazio-prozesu batean erreakzio-baldintza batzuk ezarrita (tenperatura, presioa, monomeroak, etab.) eratzen diren materialak dira. Eskaturiko
propietateak dituzten polimeroak bilatzea erronka handia da industrian, polimerizazioaren simulazioan lorturiko emaitzak zein izango diren aurreikustea oso konplexua
baita.
Nahi den polimero mota lortzeko, polimerizazio-prozesuetako erreakzio-baldintzak
optimizatu behar dira. Ez bada teknika espezifikorik erabiltzen, propietate jakin bateko
polimero bat lortzeko sistematikoki simulatzailearen proba-errore bidezko exekuzio
asko egin behar dira. Horrek, denbora eta konputazio kostu handiak dakartza.
Prozesua azkartzeko, proiektu honetan bilaketa heuristikoak (algoritmo metaheuristikoak) erabiliko dira, algoritmo horiek konputazio ahalmen mugatuak daudenean eta
lortuko diren emaitzak aurreikusi ezin direnean soluzio onak lortzeko erakusten duten
eraginkortasunagatik.
Proiektuan, erreakzio-baldintzen optimizazio problema aztertzeko etilenotik polietileno tereftalatoa (PET) lortzeko prozesuaren simulatzaile bat erabili da. Lehenik,
soluzioen espazio aztertu da simulatzailea analizatuz. Ondoren, algoritmo metaheuristiko batzuk inplementatu dira eta problema mota honetarako egokienak zein izan
daitezkeen aztertu da.
Guzti hori egin ondoren, antzeko proiektu bat garatzean izan daitezkeen arazoak
identifikatu eta optimizazio-algoritmo hobeak inplementatzeko ideiak eman dira,
proiektu honetan eginikoa lagungarria izango delakoan
Errenta finkoa eta bere modelizazioa
Lehenik eta behin bonoa, kupoia eta cash-flow bezalako errenta finkoari buruzko zenbait kontzeptu azaltzen dira. Behin kontzeptu honeek definituta, guk zero kupoiko bonoekin lan egingo dogu. Bono mota honeei prezioa zelan jarri eta baita bere balioa zein dan ikusiko dogu. Baina bonoen prezioaz zein balioaz hitz egiten ari garenean, interes-tasaren balioa oso garrantzitsua da. Interes-tasaren ezaugarri batzuk ikusiko doguz eta eredu batzuk proposatuko doguz modelizatzeko. Ikasitako guzti hau praktikan jartzeko, euriborraren datuak hartuko doguz eta ikusitako eredu ezberdinak probatuko doguz onena zein dan ikusteko. Azkenik eredu bakoitzaren bitartez lortutako aurresanak aztertuko doguz datuetako lagin bat hartuta. EUSKERA
Monero kriptotxanpon-sarearen azterketa Levin protokoloa erabiliz
Proiektu honetan, Monero kriptotxanpon-sareak nola funtzionatzen duen ikertu da, sareko nodoak sinkronizatuta mantendu daitezen, automatikoki sortzen den sare birtuala eta parekoen arteko komunikazioa ahalbidetzen duen aplikazio-mailako Levin protokoloa aztertuz. Hau da, Levin protokoloak zehazten dituen hainbat mezu erreplikatu eta bidali dira, erantzun bakoitzaren informazioa gordez eta datu horiek modu txukunean adieraziz. Izan ere, prozesu bakoitzak lortutako informazioa fitxategietan idazteaz gain, mapamundi baten bidez, nodo bakoitza bere koordenatuetan kokatu da. Gainera, sagua mapako puntu baten gainean jartzerakoan, puntu horretan dauden nodoen informazio laburra (bakoitzaren IP helbidea eta horrek bidalitako transakzioak) ikus daiteke.
Garatutako tresnekin, guztira 36553 nodo (IP helbide desberdin) aurkitu dira Monero sarean, eta 48277 transakzio jaso dira horietako batzuetatik, baina geroz eta denbora gehiago egon exekuzioan, orduan eta transakzio gehiago jasoko dira. Halaber, nodoak mapan kokatu heinean, motelagoa izango da programa horren exekuzioa. Lortutako informazioarekin, sarearen propietateak eta lan-kargaren banaketa aztertu da.
Erabiltzailearen pribatutasuna bermatzea helburu izanik, dibisa kriptografikoa erabiltzen den esparruak kontuan hartuta emaitzen analisi zehatza egin da. Izan ere, mapan ikus daitekeen kokapenak ez du zertan Monero erabiltzaile batena izan; hau da, pribatutasun zerbitzu bat eskaintzen duen nodo bat izan daiteke mapan kokatutakoa: The Onion Router (Tor) sareko irekiera nodo bat, adibidez. Nabigatzaile horrek hainbat erabiltzaile modu anonimoan internet sarean komunikatzea ahalbidetzen du, eta ezkutuko zerbitzuak atzi daitezkeenez, Monero esparru horietan erabilia dela pentsa daiteke
- …
