1 research outputs found

    Eremu ospitalarioan dauden haurren min akutua maneiatzeko terapia ez farmakologikoen eraginkortasuna: berrikusketa bilbiografikoa

    Get PDF
    54 p. -- Bibliogr.: p. 25-27Esparru kontzeptuala eta justifikazioa: 2004-ean Minaren Aurkako Nazioarteko egunean “mina baretzea giza eskubide bat izan behar dela” deklaratu zen. Ordea, haurren %77ak mina bizi du ospitalizazio denboran zehar eta gehiengoak gainera, mingarria den prozeduraren bat bizi izaten du. Mina esperientzia sentsorial eta emozional desatsegina eta indibiduala da, eta haurrek, 6-12 urtekoek, modu berezian bizi duten heinean, hura maneiatzeko modua konplexua bihur daiteke, baldintzatzen duten faktore konduktual eta emozionalengatik. Minaren maneiua errazteko gaur egun gero eta ikusgarriagoak dira terapia ez farmakologikoak, haurrek ospitale eremuan bizi duten min akutua eta honek eragindako ondorio psikologiko eta fisiologikoak murrizten lagundu dezaketenak. Horrenbestez, haurren eskubideak eta osasuna babesteko, erizainak lan egin behar du mina kontrolatzeko bestelako irtenbideak ezagutzen. Helburua: Eremu ospitalarioan dauden haurren min akutua maneiatzeko terapia ez farmakologikoen eraginkortasuna aztertzea. Metodologia: Literaturaren berrikusketa kritikoa burutu da, datu base ezberdinak erabiliz: Medline, Cinahl, Embase, Cuiden. Cochranen, ebidentzian oinarritutako erakundea, eta American Academy of Pediatrics aldizkarian ere bilaketak egin dira. Horrela, 2010etik hona argitaratu diren 15 artikulu aztertu dira lan honetan, 12 entsegu kliniko, ikerketa trasnbertsal bat, meta-analisi bat eta errebisio sistematiko bat. Emaitzak: Kategoria desberdinak sortu dira. Azalerako dispositiboetan, Buzzy-a zain ziztadaren mina murrizten eraginkorra da, baina ez da bestelako terapietaz gailentzen. Dispositibo tekonologikoei dagokionez, “Multi Modal Distraction” dispositiboa eraginkorra da erreduren mina baretzeko eta errealitate birtuala zain ziztadetarako; hala ere, ezin da konfirmatu bestelako terapiak baino hobeak direnik. Bestalde, murrizketa fisikoarekin konparatuz, terapia kognitibo konduktuala ere zain ziztadan eraginkorra dela ikusi da eta txontxongiloekin interakzioa sortzea ebakuntza bitarteko min eta antsietaterako. Bestelako distrakzio metodoak ere eraginkorrak dira prozedura ezberdinetan. Ondorioak: Nahiz eta ikerketa gehiagoren beharra egon, zeinek terapia eta prozedimendu zehatzak ikertu behar dituzten konparaketak egin ahal izateko, ondoriozta daiteke haurren distrakzioa eragiten duten teknika gehienak mina edota antsietatea murriztu dezaketela, eta beraz, erizainen esku dagoela terapia hauen aplikazioa kontsideratzen hastea
    corecore