3 research outputs found

    Aldaera linguistikoen normalizazioa inferentzia fonologikoa eta morfologikoa erabiliz

    Get PDF
    221 p.Tesi-lan hau hizkuntzaren azterketa eta prozesamenduaren arlokoa da eta testu ez-estandarren ikertze-lerroan garatu da, euskarazko testu ez-estandarren normalizazioa izanik lanaren gai nagusiTestu estandarrekin alderatuta, testu ez-estandarrek ezaugarri bereziak dituzte maila lexikoan, morfologikoan edota fonologikoan, eta haien prozesaketa erronka berri bat da. Testu horiek, oro har, ezin dira ohiko moduan prozesatu hizkuntza prozesatzeko tresna gehienak (NLP, Natural Language Processing tresnak) hizkuntza estandarretan idatzitako testuak prozesatzeko garatu direlako, eta testu ez-estandarrekin erabiltzen direnean asko jaisten da haien errendimendua. Halako testuak prozesatzeko interesa, ordea, asko zabaldu da azken urteetan: liburutegi digitalak, humanitate digitalak, soziolinguistika konputazionala, iritzien analisia eta abar. Testu ez-estandarrak normalizatuz gero, aukera dago NLP tresnak aplikatzeko testu horietan eta horretarako funtsezkoa da prozesu hori ahalik eta modurik eraginkorrenean betetzea. Tesi-lan honetan ikasketa automatikoan oinarritzen diren metodoak proposatzen dira euskarazko testu ez-estandarretan normalizazioaren ataza ebazteko. Horrekin batera, metodoek lortzen dituzten emaitzak konparatzen dira beste ikerketa batzuek lortzen dituztenekin, horrela metodoen egokitasuna aztertzeko. Konparazio hori egiteko gaztelaniazko zein eslovenierazko corpusak erabili dira, beste zenbait ikerlariren lankidetza baliatuz

    Miren Azkarateri esker onez

    Get PDF
    360 pAurkibidea: - Hitzaurrea: Zintzotasuna, Leialtasuna (Pello Salaburu). - Morfologia Konputazionala Euskaraz, 35 urte (Itziar Aduriz, Manex Agirrezabal, Eneko Agirre, Iñaki Alegría, Xabier Arregi, José M. Arriola, Xabier Artola, Arantza Díaz de Ilarraza, Ainara Estarrona, Izaskun Etxeberria, Nerea Ezeiza, Kepa Sarasola). - Bernakulizazioa eta normatibitate berriak: ‘euskara onena’ sare sozialen testuinguru multieskalarrean (Jokin Aiestaran Etxabe, Agurtzane Elordui Urkiza). - Euskararen eredutik hizkuntza-ereduen euskarara (Izaskun Aldezabal Roteta, María Jesús Aranzabe Urruzola). - Hiztegigintzaren bilakaera Elhuyarren ikuspegitik: iragana, oraina eta… geroa? (Amaia Astobiza, Klara Ceberio, Antton Gurrutxaga, Eli Pociello). - Aturrialdeko heskuararen berrikuntzen kokagune geografikoa (Iñaki Camino). - Euskararen irakaskuntzaren garabidean (Inés M.ª García-Azkoaga). - Zenbait gertakari morfologiko Orozkoko euskaran (Asier González Casado). - Glosak Azkarate eta Perez Gazteluren lan baten inguruan (Oroitz Jauregi, Miren Lourdes Oñederra). - Orotariko Kasu Markak eta «MAE ohiak»: ustezko bitxikerien garrantzia (Joseba A. Lakarra). - Inguma eta Wikidata uztartuz, euskarazko zientziaren ezagutza-graforantz (David Lindemann, Aitzol Astigarraga, Marije Bidaguren, Emilio Delgado, Galder González, Kepa Sarasola). - Akademiaren sukaldeko lanetan, goxo-goxo (Jesús Mari Makazaga). - Itxaropenako artxibategiko altxorrak: Gabriel Arestiren bi liburuen makinizkribuak (Lourdes Otaegi, Alexander Gurrutxaga). - Historian ez gara, beharbada, hain bakarrik ibili (Pello Salaburu). - Jite adjektiboak eta aditz psikologikoak euskaraz (Leire Sánchez-Dorronsoro, Beatriz Fernández, Ane Berro). - Zuberoan usantzatan ez ziraden hitzak Leizarragaren obran (Blanca Urgell). - Euskararen erregistro akademikoen garapenaz: hiztegia eta fraseologia (Igone Zabala Unzalu). - Gehiago Hirugarren Zelestinako euskal pasarteez: Leideneko eta Municheko aleak (1536) (Eneko Zuloaga, Dorota Krajewska). - Eranskina: Miren Azkarateren argitalpenak
    corecore