Hots Ahostunak Euskal Hiztegian

Abstract

International audienceIntonazioaren inguruko ikerketetan, arazo metodologiko nagusi bat izaten da galdeketetarako corpusa osatzean, izan ere, corpusa ezaugarri fonetiko-fonologiko hertsien arabera eraiki behar da uhinaren oinarrizko maiztasuna (F0, Hertz-etan neurtzen dena) jaso ahal izateko. Behaztopa-harri nagusia fonema ahoskabeen presentzia izaten da, fonazioa etetean, F0 uhina eteten da eta etenak irauten duen milisegundoetan ezin da neurketarik egin. Areago, mikroprosodiaren eraginez arazoa ez da etenetara mugatzen, eta etenaren osteko fonazioan uhinak etenik izango ez balitz izango ez lituzkeen balioak izaten ditu (nabarmenki, leherkarien osteko balioak igo egiten dira cf., i.a., Hanson (2009)). Hori dela-eta, laborategiko fonologia-ikerketak egiten dira intonazioan, hizketa libreak, oro har, zarata esperimental handia izaten baitu eta honenbestez, ez dituelako eskaintzen konparaziorako egokiak diren datuak. Horretarako, soinu ahostunez osatutako galdetegiak behar izaten dira, eta batzuetan zaila gertatzen da horiek egiteko hitz egokiak aurkitzea. Honela bada, jarraian datorrena intonazioaren ikerketan baliagarri izan daitekeen corpus bat da, soilik ahostunak diren soinuez osaturikoa.PERLen inguruan ikasi nahi izanez gero begiratu bat eman Astigarraga-eta (2009) lanari. Hemen oina (...)Corpusa osatzeko Xuxen hiztegia arakatu dut eta soilik ahostunez osatutako hitzak erauzi (horretarako Unix eta PERL script pare bat baliatu ditut).1 80.778 hitzez osatutako corpusetik 5.535 hitz erauzi dira ; behean ematen ditut intonazioaren ikerketarako galdetegien prestaketan lagungarri izan daitezkeelakoan

Similar works

This paper was published in ArtXiker - @HAL.

Having an issue?

Is data on this page outdated, violates copyrights or anything else? Report the problem now and we will take corresponding actions after reviewing your request.